Kaleratze arriskuan dagoen bizilagun baten egoera salatu dute Donostian

  • Data ofizialaren arabera, irailaren 9an etxegabetuko dute Benta Berrin babes ofizialeko etxebizitza batean bizi den emakume bat. Testa Socimi-Blackstone da etxebizitza horien legezko jabea. Alokairu, Stop Kaleratzeak eta Azoraren Maizterrak plataformek kaleratzea atzeratzeko eskakizuna aurkeztu badute ere, funtsak uko egin dio aukera horri, eta ebazpena ahalik eta azkarren emateko eskatu dio epaileari.

Donostian egindako agerraldia, ekainean. Argazkia: @alokairu
Artikulu hau CC BY-SA 2.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 29an - 09:30

Ekainean egin bezala, Donostiako (Gipuzkoa) Benta Berri auzoko bizilagun baten egoera salatu dute Alokairu, Stop Kaleratzeak eta Azoraren Maizterrak plataformek. Azaldu dutenez, auzoan kaleratze arriskuan dago emakume bat, eta ezarritako data ofizialaren arabera, datorren irailaren 9an etxegabetuko dute.

Testa Socimi-Blackstone putre funtsa da Benta Berriko 510 etxebizitzaren legezko jabea. Babes ofizialekoak dira, eta horietako batean bizi da kaleratze arriskuan dagoen pertsona. Testa Socimiko abokatuak auzia daraman epaileari helarazi dio ez duela onartuko kaleratzea atzeratzea, eta dei egin dio epaia "ahalik eta azkarren" ematera.

Hiru plataformetako kideek adierazi dutenez, Donostiako Udalak eta enpresak hilabeteak daramatzate etxe kaleratze horren inguruan negoziatzen. Funtsak ukatu egin du elkarrizketa horiek egon direla, iragan ekainaren 16ko auzi saioan horien existentzia onartu bazuen ere. Orduko hartan epaileak gibelatu egin zuen sententzia, antza, negoziazio horiek eman zitezen.

Uztailaren 20an, etxegabetzea 60 egunez atzeratzeko galdea aurkeztu zuten hiru plataformek. Ebazpenean kaleratzea berretsiko balitz, mobilizazio "irmoak" egingo dituztela iragarri dute; tartean, "etxegabetzeen aurkako piketeak".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Etxegabetzeak
2024-04-04 | Gedar
La Caixak hiru familia etxegabetu nahi ditu Bilbon

Babes Ofizialeko Etxebizitzetan bizi dira familiak, eta La Caixak ez dizkie alokairu-kontratuak berritu nahi. Bilboko Etxebizitza Sindikatuak salatu duenez, bizilagunak kaleratuz, "alokairu sozialetatik aberasten da" banketxea. "Etxegabetzeak berehala eta... [+]


Etxegabetzeak 48 ordutan burutu ahal izateko lege aldaketa proposatu du EAJk

EAJren asmoa da legezko aldaketa azkar bati ekitea, 48 orduko epean etxegabetzeak egin ahal izateko etxebizitzak okupatzen diren kasuetan.


Iruñean familia bat etxegabetuko dutela salatu dute Harituk eta Jaki Tokik

Bilatu dituzten beste etxeetako jabeek ez diete etxerik alokatu nahi izan familia ugaria, soldata bakarra eta atzerritar jatorrikoak izateagatik.


2024-02-13 | ARGIA
Hamabi familia etxetik bota nahi dituzte Pasaian, trenbide zati bat egiteko

Pasaiako portuko langileen familiak bizi diren Trintxerpeko etxebizitza bloke bat bota nahi dute Pasaiako Portu Agintaritzak eta Euskal Trenbide Sareak, 400 metro inguruko trenbide zati bat egiteko. Lau hilabetetan etxea utzi behar dutela ohartarazi diete.


Eguneraketa berriak daude