Kaleak hartuko ditu aurten ere Zaharraz Harrok Gasteizko Alde Zaharrean

  • Astelehenetik igandera, “auzoa eta eremu publikoa denonak direla” aldarrikatuko ditu jai herrikoi autogestionatuak. 50 jarduera baino gehiago antolatu dituzte auzoko bizilagun, taberna, saltoki eta eragileek.


2021eko ekainaren 28an - 12:37
Azken eguneraketa: 14:44
2019ko Zaharraz Harro jaietako bazkari herrikoia. Argazkia: Hala Bedi
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Auzo harrotasuna, parte hartzea eta autogestioa oinarri dituen Gasteizko Alde Zaharreko jai herrikoiak hamahirugarren edizioa du aurtengoa. Astelehenean txupinazoak emango dio hasiera ofiziala jaiari. Aurten jaio diren bi eragilebotako dute txupina: Auzoan Bizi etxebizitza sareak, eta Herrizoma elikadura sareak. Antolatzaileek urtarrilaren 3ko Aldarrikapen Jolasa eta auzo bazkaria, eta igandeko destxupineko zirkoa nabarmendu dituzte aurtengo egitarautik. Horrez gain eta urtero legez, izango dira kontzertuak, hitzaldiak, umeentzako eta agurrentzako jarduerak, antzerkia, dantza...

Auzotik auzoarentzako

“Alde Zaharreko kolektibo, bizilagun, tabernari eta komertzioei esker antolatzen dira jai hauek, eta aurten ere halaxe izan da. Urtebete luze eman du jendeak etxean sartuta, eta jaien helburu nagusia jendea kalean elkartzea izango da”, azaldu dute antolatzaileek. Auzoa eta kaleak denonak direla aldarrikatuko dute aurten ere. Auzotasunaren indarra azpimarratu nahi du aurtengo leloak: Etxean intxaurrak hiru, auzora atera eta hamahiru.

 

 

 

 

Argazki oina

 

 

 

 


Jai herrikoiak kanalean gehiago
2026ko otsailaren 19
Itzaletik Argira
Itzulera (1979)

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.