“Zer egingo zenuke zure etxea babesteko kalashnikov bat hartu behar duzula aginduko balizute”. Honakoa da mintza-saio batean mahai gainean jarri nuen buruhaustea. Hariari heltzeko Ukrainako adibidetik hasi ginen, bertako lehendakariak 18-60 urte bitarteko gizonezkoei betebehar hori jarri baitie. Mota guztietako erantzunak jaso genituen. Inork ez zuen zalantzan jartzen herritar horiek duten defentsa eskubidea; aldiz, hortik aurrerako ekarpen guztiak zalantzaz eta ñabarduraz bete ziren.
Zer da garrantzitsuagoa, zer da eraginkorrena? Zer da zilegi? Nork du horrelako agindua emateko gaitasuna? Norena da erantzukizuna? Zer egingo genuke ukraniarrak bagina? Zer egingo genuke Euskal Errepublika baten lehendakariak horrelako zerbait eskatuko baligu? Zer egingo genukeen 1936 frankistek Irun konkistatu eta gero?... Ihes egitea zilegi da, gurutze gorrian izena ematea zilegi da, haurrak babestea ezinbestekoa da, ihes egin ahal izateko denbora lortzea hil ala biziko kontua da.
1936an askok alde egitea erabaki zuten; beste batzuek berriz, ehizarako eskopeta ala aitzurra eskuan hartuta frankistei aurre egiten saiatu ziren iheslariak babesteko. Aste batzuk irabazi ahal izan ziren, Elgetan geldiarazi zituzten hiltzaileak beste aste batzuetarako. Horri esker milaka pertsonen bizitza salbatu zen. Eusko Jaurlaritzak armak eskatu zituen, gutxi iritsi ziren. Inork ez daki zer gertatuko zen hasierako aste erabakigarri horietan Ingalaterrak eta Frantziak Errepublikari lagundu izan baliote.
Orain ere, Ukrainan inork ezin du esan zein den erabakirik hoberena. Noraeza, etsipena, beldurra nagusitu dira berriro. Pandemia huskeria izan daiteke etorkizunak ekar lezakeenarekin alderatuta. Ezin jakin garbi, ezin epaitu zorrotz.
"Antimilitarismotik eta mugimendu bakezaletik aspalditik iragartzen ari ginena gertatu da: “Disuasio nuklearra Damoklesen ezpata da, guztion bizitza arriskuan jartzen duen joko hilkorra”"
Antimilitarismotik eta mugimendu bakezaletik aspalditik iragartzen ari ginena gertatu da: “Disuasio nuklearra Damoklesen ezpata da, guztion bizitza arriskuan jartzen duen joko hilkorra”. AEBak izan ziren lehergailu nuklearra botatzen lehenak, baina jaurti zuten unean ez zegoen gaitasun apokaliptiko hori zuen areriorik. Bere etsai estrategikoak arma nuklearraz hornituta, mundua II. Mundu Gerraren atarian egon zen Kubako eta Turkiako misilen aferagatik.
Kide gehiago elkartu dira klub nuklear beldurgarri horretara: India, Pakistan, Israel, Frantzia, Ipar Korea... Azkeneko urte hauetan guztietan oreka hauskor horrek sortzen zuen egoeraz baliatuz, AEBek, NATOk eta bere alaituek hainbat sarraski egin dute Libian, Panaman, Kosovon, Serbian, Yemenen… zerrenda luzea da, luzeegia. Horrelakoen berri izan dugun guztietan “Gerrarik ez” oihukatu dugu. Horrelako guztietan errefuxiatuak sortu dira, horrelako guztietan arma trafikatzaileak aberastu dira. Horrelako guztietan “Gerraren-Jaunak” nagusitu dira.
Oraingoan, Gerraren-Jaun handi bat sartu da joko makabro horretan: Putin. Ez da ordea jauntxo xume bat, potentzia nuklear baten buru despotikoa baizik. AEBek euren gerretan erabili dituzten argudio berberak erabili ditu, eta NATOk lagundu dio argudio horiek hornitzen.
NATOtik ikasi du Putinek, “disuasio nuklearrak” herri txikiak erasotzea ahalbideratzen dio potentzia nuklear bati, besteak ezin dio-eta erantzun, gerra osoa ez badu nahi, bederen. Putinek bere karta erabili du Txina eta AEBekin duen lehian hobeto kokatzeko. Megalomanoak horrelakoak dira eta zoritxarrez megalomano andana dago Kremlinen, Beijingen eta Wall Streeten. Ordaina, kasu honetan, Europako, Ukrainako zein Errusiako zibilek pairatuko dute, Europa peoi bilakatu baita indar nuklearren xake-taulan.
Zer egin behar den baino, zer ez den egin behar zertxobait argiago dagoela ematen du. NATOk erasoak egin zituenean “Gerrarik EZ” leloak elkartu gintuen; errefuxiatuak ekartzeak elkartu gintuen. Ez genuen pentsatu armak hornitzeak zerbait konponduko zuenik. Gure bihotzak uzkurtu dituen gerra berri honetan, aldiz, bi keinu eredugarriek piztu dituzte argi-izpi itxaropentsuak: Ukrainan tankeen aurrean esku-hutsik jarri diren ukraniarrena; Errusian poliziaren aurrean manifestatzen ari diren errusiarrena. Biak ala biak une honetan egin daitekeen ekintzarik kementsuenak: Gerren Jauntxo guztiei aurre egitea, herrien adiskidetasunaren alde zorrotz borrokatzea.
Putin XIX. mendeko pentsamendu inperialistak bultzaturik, XX. mendeko teknika militarrak erabiltzen ari da, gerra endemikoa sortzea helburu baitu. NATOren antzera, biek elkarren beharra dutelako. XXI. mendeko erantzunek desmilitarizazioa dute ibilbide, pertsonen eta herrien autodeterminazioa, lurraldetasuna ulertzeko modu berriak, naziotasuna kudeatzeko era malguak... Bide horri heldu ezean, gureak egin du.
Patxi Azparren. Antimilitarista, Lizargorri Taldeko kidea.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Palestinan gertatzen ari dena ikaragarria dela erraten du jende orok karrikan barna, “Onartezina da! Genozidioa da!” bilakatu dira azken aldiko entzunenak. Egoera salatzeko elkarretaratzea egin, ordea, eta bidegabekeria dela pentsatzen duten hamar horietatik lau... [+]
Eusko Jaurlaritzak "Eskola inklusibo, ekitatibo eta kalitatezkoaren aldeko mahai" berria osatu duten gizarte-eragileei Euskadiko eskola-segregazioaren hasierako diagnostikoa eta erantzuna izeneko txostena banatu die, eztabaidatu eta adostasunak lortzeko. Debateak, beraz,... [+]
Udan zehar, mobilizazio sozial handia izan da eta herritarren plataformak sortu dira Lizarraldean biometanizazio-plantak direla eta: Viana, Lodosa, Los Arcos, Mendabia... Horietan guztietan erraz identifika daitezke gako berberak: 1/ Nafarroako Aldizkari Ofizialean proiektuak... [+]
Abuztua da. Iratxen bildu gara Jurramendi igotzeko. Gudarienetik baino, gurutzeen bidetik (via crucis) ekiteko gomendatu digute. Berbagai, Gazako egoera. Israelek, genozidioa gauzatzeaz gain, horren kontaketa ere isilarazi nahi du: ia 300 kazetari erail ditu, Al Jazeerako Anas... [+]
Pasa den asteburuaren atarian, eta, oraingoan bai, hainbat hedabidetan Bernedoko udalekuetan gertatutakoa (Dutxa hotz bat denontzat) masiboki hedatu ostean, iritsi zen hezitzaileen adierazpena. Bertan, beraien “oinarri ideologikoak argitzea” eta “egiteko moduen... [+]
Euskal Udalekuetan egondako haur eta gazteen guraso edo/eta tutore legal gisa, babes osoa adierazi nahi dizuegu Bernedoko begiraleoi. Guztiz gaitzesten ditugu hezitzaileak jasaten ari zareten jazarpena eta sare sozialen bidez, publikoki zein maila pribatuan, egin zaizkizuen... [+]
Gure alaba nagusia Euskal Udalekuetara joan zen lehen aldian, 2019an, eraldatuta itzuli zen. 15 egunetan hazi egin zen, eta ez fisikoki bakarrik; arrunt pozik zetorren, hunkituta eta bere abenturak kontatzeko gogo handiz; ezin genion jarraitu, horren azkar hitz egiten zuen... [+]
Gauza garrantzitsu asko gertatzen ari dira Palestinan, Euskal Herrian eta munduan. Espantu israeldarraren aurrean Euskal Herrian inteligentzia kolektiboa martxan dago, inoiz baino indartsuago. Jende ezberdin asko, toki ezberdin askotan, gauza ezberdin asko egiten ari da... [+]
Palestinan gertatzen ari diren gizadiaren aurkako krimenak “berariaz gaitzesten ez dituzten” Israelgo erakundeekin harremanik ez izateko 2024ko apirilean EHUko Gobernu Kontseiluak hartu zuen konpromisoaz gain, beste urrats bat eman du euskal unibertsitate publikoak... [+]
Aurtengo uda garaian 46 gradutara iritsi da tenperatura Espainia eta Portugaleko leku batzuetan. Europako beste leku batzuetan ere 40tik gorako tenperaturak izan dituzte, baita Euskal Herrian ere. Iaz baino tenperatura altuagoak izan ditugu eta aspalditxo izan ditugun handienak... [+]
Nazio Batuen Batzorde batek bi urte behar izan ditu palestinar herriak hamarkadetan salatu duena berresteko: Israelgo estatu sionista genozidioa gauzatzen ari dela. Herri presioa gero eta handiagoa da gure agintarien gainean, eta nazioarteko boikotak lehen arrakalak ireki ditu... [+]
TikTok-en parafernaliatik urrun bizi naizenez, aurreko egunera arte ez nuen jakin Maria Pombo horren berri. Sare sozialek orduero aurkitzen dute kalapitarako gairen bat eta, honakoan, kristorena sortu zuten influencerrak irakurtzearen gainean egindako adierazpenek. "Esango... [+]
Badira egun batzuk Instagrameko @denuncias_euskalherria kontuan argitalpen bat agertu zela. Bertan, ama batek adierazten zuen bere alaba Bernedoko euskal udalekuetan egon zela hamabost egunez eta talde mistoetan dutxarazten zituztela 13-15 urte bitarteko nerabeak, aukerarik eman... [+]
Aurrekoan idatzitako Irakasleon figura artikuluaren harira, kontu esanguratsu bat landu nahiko nuke. Artikulu horretan aipatu bezala, jende askoren ahotan dabil irakasleon lan karga baxua dela (gehienbat hezkuntza publikokoena), eta ditugun pribilegioak gehiegizkoak direla. Ez... [+]
Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzea STEILASen ikurra da. Ikasturte hasierarekin batera, gogoratu behar da aurreko ikasturtean hainbat kolektibotan akordio garrantzitsuak sinatzea lortu genuela, hezkuntza publikoan grebak eta mobilizazioak egin eta gero. Lan-akordio horiek... [+]