Espainiako Auzitegi Gorenak Thyssenkrupp Elevadores SL enpresako langileen helegitea onartu du. Lantokiaren udalerri berean lan egiten zuten langileen joan-etorriak ez zituen lan denbora bezala onartu nahi enpresak. LABek ebazpenaren garrantzia azpimarratu du.
Gorenaren epaiak “sei urteko borrokari” amaiera ematen diola eta justizia egiten duela azaldu du LAB sindikatuak. Thyssenkruppek ez zituen onartzen igogailuen mantenuan lan egiten zuten bederatzi langileren joan-etorriak lan denbora bezala, argudiatuz lantokia zegoen udalerri berean lan egiten zutela. Besteak beste Donostian eta Eibarren ditu lantokiak Thyssenkruppek, eta Gipuzkoa osotik joaten ziren gainerako langileei bai onartzen zizkiela joan-etorriak lanaldiaren barneko bezala.
Enpresa batzordea osatzen duten sindikatuek helegitea aurkeztu zuten enpresaren erabakiaren aurka, eta berriki emandako epaiaren argitasuna azpimarratu du LABek: “Enpresako langile guztiei aitortzen zaie beren lanaldia hasten dela enpresaren ibilgailua martxan jartzen dutenean igogailua berrikusten den helbidera joateko. Eta ez bezeroaren igogailuan azterketa teknikoa hasten den unean”. Auzitegi Gorenaren arabera, “ez dago arrazoi objektibo eta proportzionaturik langileekiko tratu berezitua justifikatzeko”.
Aplikazioa Gipuzkoako metalgintzan
Ebazpena lan gatazka eta enpresa zehatz batetik harago doala iritzi dio LABek: “Joan-etorriak egiteko denbora arautzeko aukera ematen du, ez soilik igogailuak mantentzen dituzten enpresentzat, baita beste sektore batzuentzat ere”. Hori dela eta, Gipuzkoako metalgintzako hitzarmenaren plataforman aurkeztu du epaia, eta aurreratu du metalaren hitzarmenean aplikatzeko eskatuko diola ADEGIri.
Hiru eguneko greba egin zuten ekainean eta enpresak ez ditu bete adierazitako konpromisoak. Horien artean zegoen udako oporren hutsuneak betetzea, CCOO sindikatuak azaldu duenez.
Sanferminak ate joka, Iruñeko eta Iruñerriko garraio publikoko autobus gidariek greba mugagabeari ekin diote asteazkenean. Lanuzteak jaietan izango duen eraginaren aurrean, Iruñerriko Mankomunitateak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu: Sanferminak hasi... [+]
Sindikatuaren arabera Gasteizko garraio publikoko konpainiak bazekien langileak osasun arazoak zituela, eta "presioaren ondorioz" ekainaren 23an istripu larria izan zuen.
Asteartean eginiko bozketan, enpresako zuzendaritzak eginiko proposamenari uko egin eta grebari eustea erabaki dute Iruñeko garraio publikoko autobus gidariek. Iruñerriko Mankomunitateak sanferminetan %70ko gutxieneko zerbitzuak eskaintzea proposatu du.
Zuzendaritzak aurkeztutako Enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) atzera bota eta "irtenbide bat bilatzeko negoziaketak hasteko helburuz", Agurain eta Legasako ArcelorMittal enpresako langileek greba mugagabeari ekingo diote.
Hilabeteetako protesten ostean, TCC enpresako zuzendaritzak ez du aurrera urratsik egin eta langileek leher egin dute. Greba mugagabera doaz, baita sanferminetako ez ohiko zerbitzuetan ere. “Enpresak erantzukizunez jokatuko balu saihestu litekeen zerbait” dio langile... [+]
ESK eta LAB sindikatuek jakinarazi dutenez, lorezainek greba egiteko duten zilegitasuna aldarrikatu nahi izan dute ekintza ikusgarri honen bitartez. PSE eta EAJren gobernu-taldea seinalatu dute erantzule nagusi gisa, "Green Capital markaren atzean hiriaren ikurra zaintzen... [+]
Euskara eskakizunak zehazteko derrigortasun indizea ezabatzea eta erabakia erakunde bakoitzaren esku uztea proposatu zuen iragan astean EAJk. LABek salatu du derrigortasun indizea kenduz gero, epaileen "borondate euskarafoboak" ezarriko lukeela hizkuntza eskakizunaren... [+]
Ostegunean hiru hilabete beteko dira Gasteizko lorezainek greba mugagabea hasi zutenetik aho batez, ELA, LAB eta ESK sindikatuek deituta. Gasteizko parke, igerileku eta berdeguneak belar eta sasiek hartuta ikusteak oso ikusgarri egin du greba, baina iragan astean “zerbitzu... [+]
BSHk Ezkirotzeko lantokia itxiko duela berretsi du, 655 langile kaleratuko ditu eta Nafarroako Gobernua eta langileak "denbora" eskatzen ari dira, "berrindustrializatzeko".
Poliziak kalea moztu du goizean, eta lagun ugari gerturatu dira Bilboko Zurbaranbarri auzora etxea defendatzera. Indarrez sartu da Ertzaintza, eta azkenean gauzatu dute etxegabetzea. Mobilizazioa deitu dute 19:00etarako.
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Boubacar Dioufek, Mbolo Moye Doole Bizkaiko manteroen eta kalez kaleko saltzaileen elkarteko kideak, Bilboko kaleetan arrazakeria eta abusu poliziala areagotu direla adierazi du.