Poesia-errealitatea artifiziorik gabe errealitatera doa. Poetak Estatuaren ekipamenduak idazten ditu. Kaskoa: 800 euro. Defentsa bala jaurtitzailea : 650 euro. Defentsa bala: 30 euro. Gorputzaren babesa: 2.500 euro. Ezkutua: 350 euro. Borra teleskopikoa 70: euro. Granada lakrimogenoen jaurtitzailea: 2.500 euro. Borra Tonfa: 30 euro. Granada lakrimogenoa klasikoa: 15 euro. Granada lakrimogenoa GLI-F4 soinu efektuekin: 25 euro. Granada jaurtitzailea: 900 euro. Granada desinguratzerako: 20 euro.
Poetak Estatuaren segurtasun indarren zenbakien areagotzea idazten du. 2018. urtean 275 700. 2022. urtean 285 700. Poetak Estatuaren aurrekontuak edota buxetak idazten ditu. Lana: 12,23 biloi edota miliarrak. Barne segurtasuna: 13.1 miliarrak. Defentsa: 35.89 miliarrak. Poetak idazten du Frantzia Estatu poliziala eta militarra besterik ez dela.
Poetak idazten du Presidentea ez dela Jupiter baina Janus. Poetak Janus presidentearen bi aurpegiak idazten ditu. Segurtasunerako eskuzabala. Hezkuntzarako (prekaritatean bizi diren irakasleentzat), lan mundurako (langabezian direnentzat lan xerkatzearen pribatizazioari esker), eta kapitalismo basa eta neoliberalaren ertzean geratzen direnentzat lotsagarri. Poetak Janus 1 (eskuzabala) Janus 2 (lotsagarri) eskuan duen lumarma bakar batez idazten du.
Eta poetaren burmuinaren gune batean, Xabier Leteren poetaren Poeta hoiek abestia burrunbatzen ari da. Eta poetak Xabier Leteren hitzak berkopiatzen ditu. “Gizona kartzelan sartu dute. Zer esan du? Zer egin du? Semeentzat ogia eskatu du. Eta poeta, eta poeta etxean gelditu da ateak itxita. Gizona zigorrez jo dute. Zer esan du? Zer egin du? Guztiontzat egia eskatu du. Eta poeta, eta poeta kalean gelditu da, begiak itxita. Gizona kartzelan hantxe dago. Zer esan du? Zer egin du? Justizia apur bat eskatu zun. Eta poeta, eta poeta isilik gelditu da beldurrak eraginda. Ai, poeta! Ai, poeta! Gogorra izango da zuretzat askatasun eguna!”
Eta poeta gizakien eskubideen alde karrikaratzen da eta poeta Estatuaren segurtasunen indarren balak eskuin begiak lehertzen dio eta Estatuaren segurtasunen indarren granadak idazteko dituen eskuak deserrotzen dizkio eta gelditzen zaion gorputz ebaki mutilatu moztuz Ai, poeta ! Ai, poeta ! oihukatzen du.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]