Juan Carlos Borboikoa ikertzea oztopatu dute berriz PSOEk, PPk eta Voxek Espainiako Kongresuan

  • PSOEk, PPk eta Voxek atzera bota dute Juan Carlos Borboikoa Espainiako errege emerituaren ustezko irregulartasunak eta Suitzan dituen kontuak ikertzeko batzorde bat sortzeko eskaera. Hirugarren aldia da martxoan hori egiten dutena. ERC, EAJ, EH Bildu, Junts per Catalunya, CUP, BNG, Compromis eta Más País alderdiek sustatu zuten ekimena.


2020ko apirilaren 01an - 11:11
Juan Carlos Borboikoak Saudi Arabiako erregimenarekin izandako harremanak ikertzea zuen xede PSOEk, PPk eta Voxek atzera bota duen ekimenetako batek.

Meritxell Batet buru duen Espainiako Gobernuaren organoa modu telematikoan bildu da, parlamentuko taldeek azken egunetan aurkeztutako ekimenak aztertu eta, kasu bakoitzean, kalifikatzeko.

Juan Carlos Borboikoaren diru-kontuak argitzeko eskaera, hain zuzen ere, martxoaren 19an erregistratu zuten, eta atzera bota dute PSOE, PP eta Vox alderdien botoekin.

Aurretik egindako antzeko saiakeretan bezala, Espainiako Kongresuko abokatuen txostenetan oinarritu dira hiru alderdiak, eta alegatu dute ez dela bidezkoa horiek tramitera onartzea, kontuan hartuta kongresuak ezin duela erregea kontrolatu bere karguan aritzearen bortxaezintasuna dela eta.

Martxoaren 10ean, Espainiako Kongresuko Mahaiak atzera bota zituen antzeko bi ekimen, bata ERCk eta talde mistoak sustatutakoa (Junts per Catalunya, Más País, Compromis eta BNG), eta bestea Unidas Podemosek eta ERCk sustatutakoa.

Uko hori egin arren, ERCk, EAJk, EH Bilduk, Junts per Catalunyak, CUPek, BNGk eta Compromisek beste eskaera bat erregistratu zuten, Kongresuak "Errege Etxeko kideek egindako ustezko ilegaltasunei eta Saudi Arabiarekiko eragin politiko, diplomatiko eta komertzialei" buruzko ikerketak ireki zitzan.

Felipe VI.ak bere aitaren herentziari uko egin ziola jakin ondoren egin zuten eskaera hori, Juan Carlos Borboikoak orain arte jasotzen zuen diru kopuru ofiziala kentzea erabaki ostean, baita Espainiako erregearen telebistako mezuaren aurkako lapiko hotsak ozen entzun ondoren ere.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako monarkia ezbaian
Carlos Fonseca kazetaria
“O-23ko estatu kolpean, erregeak jeneral bati baimena eman zion kontzentrazio gobernua osatzeko”

Espainiako armadak antolatu zuen 1981eko otsailaren 23ko estatu kolpea, baina helburua omen zen Alfonso Armada jeneralak gidatuko zuen zibilez osatutako kontzentrazio gobernu bat eratzea, eta Juan Carlos I.ak baimendu egin zuen gobernu hori. Hori dio Carlos Fonseca kazetariak... [+]


Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengo zabalak nahiago du errepublika monarkia baino

Elektomaniak egin du galdeketa. Gipuzkoa da estatu guztian lehenengo postuan geratu dena, Bizkaia bigarrena eta Nafarroa eta Araba, berriz, laugarren eta bosgarren.


2022-05-24 | ARGIA
Monarkiaren kontrako adierazpenak despenalizatzeko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk

Espainiako monarkia iraintzeagatik se hilabete eta bi urte arteko espetxe zigorra aurreikusten du zigor kodeak. Lege hori bertan behera uzteko eskatu dute EH Bilduk eta ERCk.


Galiza non ten rei

Itzuli da Juan Carlos eta Galizia aukeratu behar izan du erakusteko berak jarraituko duela egiten borboiaren puntan jartzen zaiona. Diotenez, diskrezioa eskatua zion Espainiako Errege Etxeak, ez zaiolako show handirik komeni, monarkia krisi existentzial bat bizitzen ari baita... [+]


Eskandaluak eta balizko maniobrak

Goiko esferetan mugitzen diren gizaseme zoriontsu guztiak antzekoak dira, eta egin behar ez luketen zerbait egiten atzematen dituzten guztiak berriz, bakoitza bere modukoa. Boris Johnson eta Iñaki Urdangarin, BoJo eta Besoluze –horrela deitzen omen dio Juan Karlos... [+]


Eguneraketa berriak daude