Iruñeko Zaldiko Maldiko elkarteak eskaini dio saria, euskararen eta euskal kulturaren alde egiteagatik. Asto masto saria -garaikur txarra- AFAPNAk eta CCOOk eraman dute, hezkuntzan "euskararen kontra" aritzeagatik.
Jon Alonso idazleak hartuko du saria, Joxemiel Bidador-Iruñeko Euskaldunak Pastoralaren testugileak. Gaur banatuko dituzte sariak Iruñean, 20:00etan, Zaldiko Maldiko elkartean.
Prentsa ohar baten bidez azaldu dute zergatik eman dioten saria: "Kalitatezko lan handi eta eredugarria, Iruñeko euskal jendea euskaraz auzolanean aritzera ahalbidetu duen egitasmo gogoangarria, joan den urriaren 10eko estreinaldian denok ikusi genuen bezalaxe. Emaitza, beraz, zoragarria, baina baita emaitzara iritsi arte egindako lan oparoa, auzolan erraldoia, 70 bat lagun agertokian, jende asko inguruan ere lanean (gehienak Iruñekoak eta Iruñerrikoak), eta lankidetza eder hori goraipatu nahi dugu, aurrera begira ere fruitu onak emanen dituelakoan. Eta mamiari begira ere Pastorala garrantzitsua izan da, Joxemiel Bidador ikerlari, filologo, dantzari, idazle eta euskaltzalea omentzearen bidez, hiriburuko euskaldunei gorazarrea egin zaielako, iraganekoei nahiz egungoei; azken buruan, Iruñea betidanik euskaldunon Hiri Buruzagia izan dela aldarrikatu baita, eta aldarrikatu, halaber, merezi duen leku duina eman behar zaiola Iruñeko jende euskaldunari, pastoralean bertan esaten den moduan:Hemen jaio, hemen hazi, hemendik kanpo ezin bizi, Eta duena merezi, euskaraz adierazi.
Pastorala berriz ikusteko aukera izango da martxoaren 19an, Barañaingo Auditorioan. Iruñerrian eskainiko den azken emanaldia izango da.
Euskarari "kalte" egin diotenak
Bestalde, Asto Masta saria, garaikur negatiboa, euskararen "kontra" aritzen direnentzako AFAPNAk eta CCOOk hartuko dute. "Hezkuntza munduko sindikatu batzuk aukeratu ditugu, udazkenean hasi eta atertu ez duen eraso bidegabearen bultzatzaileak direlako", azaldu dute elkartekoek.
(Albiste hau Euskalerria Irratian argiratu da, eta CC-BY-SA lizentzia baliatuta ARGIAra ekarri da)
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Marmarra
Dramaturgia: Jon Gerediaga/Atx Teatroa
Zuzendaritza: Atx Teatroa
Noiz: Uztailaren 4an ... [+]
Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]
Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.
------------------------------------------------------------------
50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]
Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]
Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.
-------------------------------------------------------
Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]
Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]
Heriotzak Eduardo du izena
-------------------------------------------------------------
Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]