Joxemi Zumalabe fundazioak herri mugimenduen inguruko liburuxka berri bat argitaratuko du

  • Kaxilda liburudendan (Donostia) aurkeztuko dute liburua solasaldi eta guzti. Ekainaren 26an izango da, 19:00tan, eta liburuxka bertan eskuratzeko aukera ere izango da.

Aurkezpenaren kartela Joxemi Zumalabe Fundazioa
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Borroka moldeak eta kultura politikoa herri mugimenduetan du izena argitalpen berriak, eta gatazka sozialen inguruko hausnarketan sakontzeko aukera luzatzea du xede.

Borroka moldeak eta kultura politikoa herri mugimenduetan Joxemi Zumalabe fundazioaren herri mugimenduari buruzko bigarren liburuxka da, “2. Harria”. Liburuxka hau gizarteak analisirako izango duen tresna bat izatea nahi du fundazioak: “Liburuxka hau tresna moduan zabaltzea gustatuko litzaiguke. Alde batetik, gaur egun Euskal Herrian gatazkak non eta nola gauzatzen ari diren aztertzeko. Eta bestetik, eskala txikiagoan, gatazken aurrean gure mugimenduaren estrategian pausatzeko galderak egiteko”.

Elkarlana

Argiako kideok, Joxemi Zumalabe Fundazioarekin batera, bideo-elkarrizketa sorta bati ekin genion maiatzean. Herri mugimenduetan gertatzen diren aliantzen inguruko elkarrizketa hauen lehenengo alea Irunen egin genuen. Bertan Lakaxita gaztetxeko eta Irungo harrera sareko kideekin izan ginen solasean.

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!