«Bortxa eta erresistentzia ezin dira bateragarriak izan»

  • Donostia, 1953. Kazetaria. 18/98 auzian epaitua Joxemi Zumalabe Fundazioaren atalean. Zumalabe Fundazioak “ETArekin kolaboratu” duela dio akusazioak. Auzitegi Goreneko fiskalak Fundazioko bost kide –bera barne– errugabetzat jotzea eskatu du. AVTk gogor jarraitzen du ordea. Oraingoz aske daude 20.000 euroko bermepean, Auzitegi Gorenaren erabakiaren zain.
Sabin Ormazabal
Dani Blanco
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu
“Ez da erraza indarkeria-ezaren bidezko konponbidea bilatzea arazo guztiei; ezta indarkeria erabiltzeak konponbiderik ez duela ekarri ikusi den kasuetan ere. Baina, lan hipotesi hau behintzat adostu genezake: indarkeria-eza erabil badaiteke, orduan hobe da bide hori erabiltzea. Beraz, zer aukera eskaintzen dizkigun aztertu beharra dago”. Jean-Marie Muller pentsalariaren gogoeta hau aurreratu digu Sabino Ormazabalek. Joxemi Zumalabe Fundazioko kide hau, bestalde, Bidea helburu taldeko kidea eta Indarkeria-eza Aktiboa-ren sustatzailea da. Herri mugimenduko zenbait taldek urratutako bidea gogoratuz abiatu dugu solasaldia. Egungo gizartearen egoeraren argazki orokorra osatu dugu elkarrizketan, bere esperientziatik eta ikuspuntutik begiraturik.

Lagundu iezaguzu 18/98 auzia ulertzen, Joxemi Zumalabe Fundazioko kide zaren ikuspegitik.


Zumalabe Fundazioa gizarte mugimenduan ari ziren taldeak ikertzeko sortu zen: berauen arteko harremanak sustatzeko; hala nola hainbat arloko gaiak aztertu eta bideratzeko. Mugimendu sozialak 1970eko hamarkadan suspertu ziren eta 80koan sendotu. Anitzak izan dira: feminismoa, antimilitarismoa edo ekologismoa sustatu dituzte, besteak beste. 90eko hamarkadan ziklo baten gainbehera zetorrela ikusirik, ideia berriak sustatzeko sortu zen Fundazioa. 18/98 auzian hori leporatzen zaigu funtsean. Beste taldeekin elkarlanean aritzea “ordaintzen” ari gara.

Lizarra-Garaziko Akordioaren aurreko eta ondoko garaia zen hura.


Bai. Mugimendu sozialetan ziklo bat bukatzen ari zen eta beste bat sortzen. ETAk, bere aldetik, aspaldian irekiak zituen frente berriak eta Estatuak ere antzekoa egin zuen. Entornoaren tesia funtsatu zuen orduan: “Herri mugimenduan ari diren talde guztiak abangoardiak erabiliak dira”. Azken tesia “Dena da ETA” izan zen. “Ez dago ingururik ez marrarik”. Estatuak kriminalizazio esparrua zabaldu zuen.

Desobedientzia zibilaren esparrua sustatzea xede zenutenak ere bere jomugan sartu zintuen Estatuak.


Desobedientzia zibila Estatuarentzat tresna arriskutsua bihurtu zen. 1999ko Topaketetan esparru ezberdinetako taldeak zertan ari ziren ezagutarazteko gida egin genuen. Ekimena publikoa izan zen, 300 pertsonek ordezkatuta. Herria Mugi sortua zen eta ondorengo jardunaldietan hiru gai transbertsalak aztertu ziren: komunikabidearena, lurralde antolaketarena eta desobedientzia zibilarena. Hori guztia ETAren su-eten garaian gauzatu zen, 1998-1999an. Bigarren trantsizioa aipatu zen, baita instituzioetan ere. Desobedientzia zibila, indarkeria-eza, ez obeditzearen joera... gizartean indartuz eta zabalduz hasi zen. Baina…

Zertan daude herri mugimenduan aritu ziren taldeak gaur egun?


Taldeak ahul daude, faktore asko direla tarteko. Beste ziklo bat irekitzeko gogoetatzen ari dira. Esaterako, parte-hartzearen ideia lantzen ari dira. Izan ere, herria mobilizatu izan denean, ez digute parte hartzeko aukerarik eman, desaktibatu gaituzte. Orain instituzioek diskurtso hori bere egin dutenean, gizartea ez dago mobilizatzeko gogoz, “matxakatuta” dago. Gizartea aldatu da, ez du aldarrikapenak bideratzeko modurik ikusten, ez lehengo modu bera behintzat. Bidea helburu taldean beste modu batean espresatu, mobilizatu eta antolatzeko bidea lantzen ari gara orain. Zoritxarrez, aurreko zikloa ez da oraindik itxi eta zaila da berria irekitzea. Abangoardiek aurretik joan behar dutela pentsatzen dute oraindik ere, Estatuak nahiz ETAk kasurako, baita alderdi politikoek ere. Finean berauek ere mugimendu sozialak bideratu nahi dituzte. Ez da bakarrik ezker abertzalearen gaitza.

Herri mugimenduek zerbait ekarri dute edonola ere.


Lorpenak ere badaude, noski. Hainbat esparru irabazi dugu: feminismoarekin eta ekologiarekin lotutako arlo batzuk, besteak beste. Hogeita hamar urteotako herri aldarrikapenak instituzioek bere egin dituzte itxuraz behintzat eta mugimenduak ahuldu dira. Gizartea beste dinamika batean bizi da. Galdera berriak daude eta teoriak lantzeko premia handia.

“Bidea helburu” lema bizirik dago, beraz.


Gandhiren esanari jarraikiz segitzen dugu. Alegia, egiten dugunak seinalatzen digu helburua. Iraganean ez bezala, helburua gaur eta orain ikusi behar dugu, ez bihar. Garai batean sozialismoa zen helburu eta hartara iristeko alternatibak lantzen ziren. Gaur aldiz, egunerokoak hartu du indarra. Gure kasuan, desobedientzia zibilaren eta indarkeria-ezaren praktikan, ezin duzu esan injustizia baten aurka zaudela eta zure bidean injustizia gehiago sortu, tresna desegokiak erabili eta sufrimendua areago zabaldu...

Mapa inacabado del sufrimiento liburuan biktimez eta sufrimenduaz idatzi duzu. Gaia lantzen ari zara, dakigunez.


Bai. Esparrua eta gaia osatzeke daude. Biktimen sufrimenduaren irakurketa partziala da. Bakoitzak sufrimendua bere egoeratik bizi du, ez dugu besteen egoera ikusten. Biktimak gure seme-alabak, lagunak edo bikotekideak dira, ez beste aldean daudenak. Lan honetan argazki orokorra egiten saiatu nintzen, egoera zein den eta zenbat biktima mota dauden azaltzen. Zereginean segitzen dut, batzuek “Las víctimas” delakoan sartzen baitituzte biktima guztiak. “Biktimek esan dutenez” entzuten dugu. Baina zenbat biktima dago? Ez dago biktima mota bakarra.

Zure aurkako epaiketan esparru eta lan hori hizpide izan zenituen.


Epaiketan liburua aurkeztu nuen nire defentsan, fiskalak aldiz irakurketa hauxe egin zuen: “Ruego al tribunal que tenga en cuenta la peculiar visión que tiene el señor Ormazabal de las víctimas”. Madrilen biktima guztiak argazki berean jartzea iraintzat jotzen dute. Nik ez dut biktimen arteko konparaketarik egin, ez hierarkizaziorik ere. Ez lukete lehen eta bigarren mailako biktimak izan behar, baina, zoritxarrez, hala da. Nire lema da sufrimendua oso zabalduta dagoela eta zurea konpontzeko bestearena kontuan hartu behar duzula. Beste biktimei begietara begiratu behar diezu eta zure egoera errespetatzea nahi baduzu, beren egoera ere errespetuz hartu behar duzu. Hori ez badugu egiten oso zaila izango da gatazka konpontzea. Biktimak politikoki erabat ahaztuta izan ziren, hutsune izugarria izan zen. Hori da arazoa egun. Urte batzuetan batzuei ez zitzaien batere kasurik egin, eta azkenaldian besteei ere ez. ETArekin bukatzea premia bihurtu da, Estatuak gatazka azkar bukatzeko errepresio diskriminatua –tortura barne– erabiltzen du.


“Indarkeria-eza Aktiboa” lema bizirik dago gaur egun?


Bai. Donostiako Boulevardean hilabetean bi aldiz “Egin bidea bakeari” ekimena burutzen dugu pertsona anitzek, adibidez. ETAren azkeneko su-etena ofizialki bukatu gabe zegoela sortu zen. Ideia hauxe da: orain arte atentatuak edo errepresioa salatzeko atera gara kalera, akzioaren erreakzioa agertuz. Orain modu baikorrean ateratzen gara. Nafarroako Uharten eta Bilbon ere antzeko ekimena egiten da. Elkarrizketaren alde eta indarkeria-ezaren aldeko bilgunea da, herriaren parte-hartzea sustatu nahi dugu. Hau da, ardura politikoa dutenei dei egiten diegu beste bake prozesu bat irekitzeko, baina gizartea kontuan hartuta. Herri ekimenak aktiboak izan ezean prozesua nekez gauzatuko baita gure ustez.

Bake prozesu berria landuko den esperantzan lanean segitzen duzue.


Bai, baina bakea ez da berez etorriko, bakea landu behar da. Prozesuak gizartearen egoera geldoa bizkortzeko balio behar du. Esaterako, bakea edo demokrazia hitzak desitxuratuta daude, mila irakurketa dituzte. Ekimen berriak behetik gora sustatu behar dira, goitik behera ez dira etorriko, gizarte sarea horizontalki uztartu behar da. Bidea helburu eta indarkeria-eza konpromisoak dira, baina aktiboa da edo ez da.

Prozesu berriaren aldeko haize berriak sustatu behar dira, beraz.


Bai, baina ezin dugu haize berriak etorri zain egon. Nork bere haizegailua jarri behar du martxan, hori da konpromisoa. Ez da nahiko “ETAren edo Estatuaren aurka nago” esatea, aktiboki aritu gabe. Egungo gizartea oso erosoa da. Lema berriak behar ditugu, ezin ditugu azken 30 urteetan erabili diren logo eta eslogan berdinak errepikatu.


“Borroka da bide bakarra”, esaterako.


Adibidez. Ezin ditugu betiko hitz oldarkorrak erabili. Beste kultura politiko bat sortu behar dugu: borroka eguneroko zeregina da, ez da bakarrik manifara joatea. Borroka gizarte sarea eraikitzea da. Borroka pertsona guztiak errespetatzea da. Badakit esaldi ponposoak direla, baina ezin dugu borroka kontzeptua bortxaren bidezko agerbidera soilera mugatu. Bakarra adjektibo murriztailea da. Bortxa eta erresistentzia ezin dira bateragarriak izan, eta ezin dira bazter utzi erresistentzia zibilak urte hauetan guztietan erabili dituen sormenezko proiektuak eta ideiak.

Gure azken berrogei urteotako historia nahasia da, ageri denez.


Bai, baina gogora dezagun Ikastolak indarkeria-ezaren ikuspegitik sortu zirela. “Ezin badugu eskolarik ireki, eskola etxean egingo dugu” esan eta egiten zuten. Jende anitza eta joera askotarikoa aritu zen. Modu aktiboan arriskatu eta konprometitu zena. Jarrera hori gure herrian oso errotuta dago. Ezin dugu pentsatu bortxa izan dela borrokarako joera bakarra. Adin batera heldu garenok ezin diegu gazteei ezer leporatu, aitzitik, bestelako bideak daudela erakutsi behar diegu. Ezin dugu esan ezta ere, beste bideen aldean honek salbatuko gaituela. Ez da makila magikorik. Umil eta inurriek bezala segitu behar dugu lanean.

Azkenak
11 urteko mutil bat hil da, igandean Bilboko igerileku batean bero kolpea jasan eta gero

Bilboko Errekalde auzoko igerileku batean gertatu zen ezbeharra. Larrialdi zerbitzuek erreanimazio lanak egin zizkioten adin txikikoari, eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten; hiru egunetara hil egin da.


Ostiraleko bileran Putinek su-etena onartu ezean, Trumpek dio “ondorio larriak” izango direla Errusiarentzat

Ostiralean Alaskan izango duten bileraren bezperan heldu da mehatxua. Friedrich Merz Alemaniako kantzillerrak deituta, gailur birtual bat egin dute asteazkenean Zelenskik, Trumpek eta Europako hainbat agintarik. Ukrainako presidenteak adierazi du Trumpen eta Putinen arteko... [+]


50 maliar inguru ari dira kale egoeran bizitzen Gasteizen asilo eskaera ebazten duten bitartean

Ostegunean eman dituzte asilo eskaera tramitatzeko lehen txandak: bederatzik lortu dute, irailerako. Eusko Jaurlaritzak ebazpena arintzea, eta migiratzaileak ostatzeko zentroetara mugitzea eskatu dio Espainiako Gobernuari.


Alberto Alonso (Gogora): “Txiki eta Otaegi ez dira erreferente; indarkeria, beldurra eta terrorea erabili zuten”

Aurten Txiki eta Otaegi fusilatu zituztela 50 urteko beteko direnean, Alonsok adierazi du ETAko bi kideek ez zutela nahi Franco osteko gizarte demokratiko bat: "Diktaduraren aurka borrokatzen ziren, baina diktadurak erabilitako tresna berberekin".


Jai eredua neurodibergentziatik aztertzen

Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.


Ostiraletik aurrera berriz debekatuko dituzte nekazaritza jarduerak Nafarroan

Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]


Auzo ibilbideak
Atzoko eta gaurko borrokak gogoan

Ezagutu dezakezu Euskal Herria gure txoko eder eta famatuenak bisitatuta, Instagramerako edo postal baterako argazkiak aterata zure buruari, kostaldeko paisaietan edo monumentu bisitatuenetan irri eginez. Baina ez duzu Euskal Herria guztiz ezagutuko. Horretarako, hobe zenuke... [+]


Ipar Euskal Herriko 158 herritan ur murrizketak ezarriko dituzte, alerta egoeraren ondorioz

Ostiraletik aurrera ur murrizketak ezarriko dituzte Euskal Hirigune Elkargoak barne hartzen dituen eta alerta egoeran dauden 158 herritan, eta metereologia zerbitzuek abisu horia ezarri dute trumoien arriskuagatik. Hego Euskal Herrian, berriz, leku ugaritako termometroek 40... [+]


Jaurlaritzak Bailen Energia enpresari Oionen bi parke fotovoltaiko eraikitzeko baimena eman dio

Bakoitzak 1.680 eguzki panel izango ditu, eta megawatt bateko potentzia. Enpresak hiru urteko epea izango du Muga eta Val izeneko instalazio fotovoltaikoak eraikitzeko. 


Delitugile migratzaileak zuzenean deportatzea proposatuko du Erresuma Batuko Gobernuak

Erresuma Batuko gobernuak proposatu du delituak dituzten migratzaileak berehalakotasunez deportatzea, ekainean onartutako legearen bide beretik. Lege horrek baimentzen du sententzien %30 beteta dutenak deportatzea; igandeko proposamenarekin ez dute zigorrik bete beharko... [+]


7 urteko ume bizkaitar bat hil da Errioxako kanpin batean, zehaztu gabeko arrazoiengatik

7 urteko umea oporretan zegoen Fuenmayorren (Errioxa). Logroñoko San Pedro ospitaletik Nafarroako ospitalera eraman zuten eta bertan hil zen. 


Israelek gutxienez ehun palestinar hil ditu azken bi egunetan, eta Gaza hiriaren aurkako erasoak gogortzen ari da

Astelehenetik asteazkenera bitarte eginiko aire erasoetan gutxienez ehun palestinar hil ditu Israelek, horietatik gehienak Gaza hirian, hura osorik okupatzeko asmotan. Gazako Osasun Ministerioaren arabera, 2023ko urriaren 7az geroztik 227 lagun hil dira elikagai eskasiagatik... [+]


Txikik eta Otaegik Zarauzko Udalaren aitortza behar dutela aldarrikatu du Sortuk

Txiki eta Otaegiren fusilamenduen 50. urteurrenaren harira jarritako olana kendu du Zarauzko Udalak. Sortuk salatu du udalak, EAJ eta PSE-EEk osatuta, "zaborra izango balitz bezala" tratatu zuela olana. Zenbait herritarrek berreskuratu eta Azken Portuko plazan ireki dute.


Piano bikaina, Biarritzen

Zer: Biarritz Piano Festival. Amaierako errezitaldia. Benjamin Grosvenor, pianoa. 

Egitaraua: Schumann eta Moussorgskyren lanak

Lekua: Biarritzeko ‘Espace Bellevue’.

Data: abuztuaren 8a.

-------------------------

Biarritz Piano Festival... [+]


2025-08-13 | Nagore Legarreta
Ibaiak begirada itzuli zigunekoa

Munduko hainbat txoko zeharkartzen dituzten ibaiek, bizirik dauden heinean, euren begirada propioa dute mundua bera ikusteko. Gizakiaren garapenaren testigu isilak dira: hirigintza, gerra, kutsadura, uholdeak... dituzte ikusmiran, baita euren bazterretan etengabe ernetzen diren... [+]


Eguneraketa berriak daude