“Alepon hegaldiak debekatzeak denok eraman gaitzake gerrara”

  • Taktika humanitario honek funtzionatu zuen Iraken 1991n, baina gaur Errusia aktibo dagoenean Siria gainean, bere aire eremua kontrolatzen ahalegintzeak talka desastroso batean sartzeko arriskura hurbiltzen du Mendebaldea. Hori dio The Guardian egunkarian Jonathan Steelek, 1991ko Golko gerraz geroztik Ekialde Hurbileko gatazkak jarraitu dituen kazetari prestijiodunak. 


2016ko urriaren 13an - 11:37
Bonben eztanden kea Alepoko Bustan al-Baxa auzoan aurriaren 5ean. (Argazkia: Reuters)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Londresko parlamentuan asko aipatu da aste honetan Alepo gaineko zerua hegaldirik gabekotzat deklaratu beharraz. Ikusita Siriako gobernuak eta Errusiak daukatela hiri gaineko airean monopolioa, hori ezabatzeak erakargarri irudi zezakeen. Hillary Clintonek ere horrelako neurri bat aldarrikatu zuen igandean telebistan lehendakarigaien artean izandako eztabaidan.

1991n AEBek eta Britainia Handiak arrakastaz inposatu zuten hegaldirik gabeko zona Irak iparraldean kurduak babesteko. Baina ordurako gerran zeuden Saddam Husseinen kontra, menderatu berria zuten Kuwaiten. Saddam bakartua zegoen nazioarte mailan. Ez zeukan ez Errusiaren eta ez ezein arabiarren laguntzarik. Ez zuen inolaz ere nahi AEBekin berriro borrokatzerik. Hegaldirik gabeko zonaldea deklaratzeak (nahiz eta Nazio Batuen Erakundearen segurtasun kontseiluaren erabaki garbirik lortu ez) ez zekarkien arriskurik ez AEBei eta ez Britainiari. Saddamek ahalegin gutxi egin zuen aurre egiteko eta hegazkin bakar bat ere ez zioten lurreratu.

Gaur egoera oso ezberdina da Sirian. Siriako aire armada buru belarri dago inplikatuta eta ez du amore emango Alepoko bere etsaiak azpiratzeko kanpainan. Hiru urtez militarki ez aurrera eta ez atzera egon ostean, Baxar el Assadek sentitzen du abantaila daukala berriro eta Siriako hiri handiena berreskuratzea erabakita dauka.

Are garrantzitsuagoa, Errusia ere oso aktibo ari da airetik. Hegaldirik gabeko zona modu unilateralean inposatzea (ez baita sekula lortuko Segurtasun Kontseiluaren agindurik) Errusiari eta Assadi gerra deklaratzea litzateke. Arriskuak begi bistakoak dira. Ez da bakarrik Mendebaldearen eta Errusiaren hegazkinek istripuz talka egin dezaketela. Hori litzateke arrisku bakarra baldin eta pentsatuko bagenu Errusiak zeruak libre utziko lituzkeela burua makurtuta. Baina zergatik egin behar dute? Ez dute alde batera utziko bonbardatze kanpaina noiz eta Assaden lurreko tropei aurrera egiten baimentzen diela erakusten denean. Mendebaldearentzako errusiarrei aurre egiteak lekarke kalkulatu ezin den neurriko gerra baten arriskua.

Jihadisten artean asko izango dira justu horixe nahiko luketenak, bi Satanak ikustea –Mendebaldea eta Errusia– elkar suntsitzen gerra bero batean. Baina Britainiarentzako eta AEBentzako erokeria litzateke. Hillary Clinton berak itxura batera hala aitortu zuen bere kanpainaren diru emaile batzuekiko hitzaldi batean, Wikileaksen azken argitalpenen arabera.

Ez daude hiru aukera besterik Alepoko jendeari laguntzeko. Bata da beren borondatez alde egitea jihadistek, zeinek baitauzkate zibilak bahituta, NBEen ordezkari Staffan de Misturaren esanetan. Ni aurrerago noa eta esango nuke Alepo ekialdeko zibilak gizarte ezkututzat dauzkatela. Zergatik, esate beterako, jende gehienek ez dute dagoenekoz alde egin Errusiarren bonbardaketak hain gogorrak izanda? Jihadistak eragozten diete jendeei ihes egitea? Siria nahastuta dago propagandazko gerra batean ere, eta matxinoek hedabide sozialetan Alepo bizitzaz eta heriotzaz jartzen dituzten irudi bihotz hunkigarrietan desagertzen da talde armatuen kontrolaren aztarnarik txikiena ere.

Ehunka zibilek alde egin zuten berrikitan Daraya auzo setiatutik matxinoek abandonatu zutenean, eta ez zuten Assaden militarren errepresaliarik jaso. Gizon armatuei baimendu zitzaien beren armak atxikitzea autobusetan sartu eta matxinoek iparraldean kontrolatzen dituzten zonaldeetara eraman zituztenean.

Bigarren aukera da Siriako gobernuaren indarrek hiria osotasunean bereganatzea, Irakeko indarrek Ramadi eta Faluja berrikitan berreskuratu dituzten bezala. Irakiarren barrika-bonbak eta AEBen aireko erasoek hiri horien hiru laurdenak txirtxilatuta utzi dituzte, baina zibilek eduki dute beren bizitzak berrantolatzeko aukera.

Assadek irabaztea kontrako eztarritik sartzen zaie Siriako ehunka mila herritarri, haren kontrako borrokan hainbeste galdu dutenean. Baina baldin eta inoiz berreraikiko baldin bada Sirian gerra aurretik zegoen mendetako kultur arteko tolerantzia, hobe izango da garaipena ukatzea Assaden oposizioaren atal nagusia osatzen duten muturreko sunitei, Estatu Islamiarra izan, Al Kaedari lotutako Jabht al Nusra edo antzeko taldeak.

Hirugarren aukera da su etena. Joan den hilabetean Errusiaren eta AEBen arteko akordioak aurreikusten zuen botere nagusiok eragingo zutela al-Nusrako matxinoak bereiztea Assaden ordezkariekin Genevan koaliziozko gobernu bat negoziatzeko prest dauden gainerako islamista siriarretatik.

Su etenak ez zuen iraun, islamistek uko egin ziotelako zatitzeari. Al-Nusrak ez zuen geratu nahi, ulertzekoa denez, isolatuta eta AEBen gehi Errusiaren aire kanpaina bateratu baten ehizaki. Horregatik erabili zuten Alepoko gerrilleroen artean daukaten nagusitasuna beste taldeak behartzeko berekin elkarturik jarraitzera. Eta al-Nusra ez diren beste gerrilleroek ere beldur zioten amerikarren, errusiarren eta Assaden armadaren arteko aliantza baten aukerari.

Behin huts eginda, su eten berri bat eraikitzea lan nekeza da Errusiarentzako eta AEBentzako. Beste aukerak ere zailak dira. Baina gutxienez gerraren baretze [de-escalation] aldera jotzen dute. Hegaldirik gabeko zona bat proposatzeak ez du bakarrik katastrofe arriskua handitzen Alepoko jendearentzako. Denok zurrunbiloan harrapatzeko arriskuan jartzen gaitu.

[Jatorrizko artikulua The Guardianen: "A no-fly zone for Aleppo risks a war that could engulf us all"]


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Siriako gerra
Al-Assaden ehunka jarraitzaile eta zibil hil ditu Siriako armadak, “mendeku gisa”

Giza Eskubideen Siriako Behatokiak salatu du gobernuko indarrek gutxienez 800 zibil hil dituztela Latakia probintzian, "odol hotzean". Ahmed al Sharaa Siriako behin-behineko presidenteak iragarri du "batzorde independente" bat eratuko dutela gertatutakoa... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


Hedabideen iruzurrak
Preso siriarra askatzen duten CNNren bideoa: iruzur salaketak

Bideoak erakusten du nola CNN telebista kateko nazioarteko buru Clarissa Ward kazetaria ari den sartzen Siriako kartzela sekretu batean, eta nola grabatzen den preso bat askatzen duten unea.


2024-12-17 | Rafael Poch | CTXT
Analisia
Siriaren porrotak areagotu egin du Palestinaren tragedia

Gero eta bideragarritasun handiagoa hartu du –eta hartuko du– Israelen planak, palestinar herria beraien lur martirizatuetatik kanporatzeko. Iraganean Far West amerikarreko etnia indiarrekin gertatu zen bezalaxe da. Iranen aurkako gerra inoiz baino gertuago dago.


2024-12-12 | Gedar
Europako hainbat herrialdek eten dituzte siriarren asilo-eskaerak, al-Assaden gobernua erori ondoren

HTSk boterea hartu duenetik, babes-eskaerak gelditu dituzte Mendebaldeko hainbat gobernuk. Alemaniak 47.270 eskaera utzi ditu bertan behera bat-batean, "Siriako etorkizun politikoa zalantzazkoa" dela argudiatuta.


2024-12-10 | Jon Torner Zabala
Siria
Israelek 1974ko akordioa urratu duela dio NBEk, Sirian soldaduak sartzeagatik

Mundu osoa dago Siriara begira, Israel tartean, zeinak bere presentzia handitu nahi duen. Bitartean, kartzeletan zeuden presoak askatu egin dituzte Bashar al Assad-en gobernuaren aurka egin duten matxinoek, eta milaka errefuxiatu herrialdera itzultzen ari dira.


2024-12-09 | Jon Torner Zabala
Al-Assad-ek Moskura ihes egin ostean, zalantzak nagusi Siriako etorkizunaz

24 urte eman ditu boterean Bashar al Assad presidenteak. Ia hamalau urte iraun du gerra zibilak Sirian, eta hamaika egun Sortaldea Askatzeko Erakundea (HTS) buru duen koalizioaren azken erasoaldiak, Damasko hiriburua hartu arte. Errusian asilo hartuta da orain Al Assad... [+]


Ekialde Erdia
Turkiaren aliatu jihadista siriarrak Damaskorantz doaz

Siriako egoera bortitza izoztuta egon da azken urteetan, eta orain nazioarteko lehen planora atera da. Azaroaren azken egunetan, Siriako Gobernuaren aurka gerran diren talde jihadistek oso egun gutxitan hartu dute Alepo, herrialdeko bigarren hiria. Egoera oso konplexua eta... [+]


2022-11-08 | Aitor Aspuru Saez
Abdulkarim Omar
“Herri kurduaren aurka erabili ditu Turkiak, NATOra batzeko Suediak eta Finlandiak egindako eskaerak”

Abdulkarim Omar kurduak farmazia bat zuen Qamishlo-n, bere herriaren iraultza hasi zenean Sirian, 2012an. Orduan negozioa utzi eta lan politikoan sartu zen buru-belarri. Urriaren amaieran Euskal Herria bisitatu zuen, Siriako Ipar eta Ekialdeko Autoadministrazioko ordezkari... [+]


AEBk Siriako base irandar batzuk bonbardatu ditu

Estatubatuar presidente Joe Bidenek eman du agindua Deir ez-Zor-eko bunker gunea bonbardatzeko. Munizioa biltegiratzeko eta laguntza logistikoa emateko erabiltzen diren bunkerrak direla adierazi du AEBtako armadak komunikatu batean.


2021-09-21 | Axier Lopez
Irailaren 11ko legatua: Yes we drone

2001eko urrian, irailaren 11n World Trade Centerren aurkako erasoak gertatu eta hilabetera, Amerikako Estatu Batuetako Aire Armadako pilotu batek historia egin zuen: drone moderno batekin (The Predator) eraso hilgarria egin zuen lehen pertsona izan zen. Ordutik, droneak XXI... [+]


2021-02-03 | Aitor Aspuru Saez
Siriako kurduen erronka zaila
Zer egin ISISeko milaka kide ohiekin?

Duela ia bi urte amaitu zen Daesheko Kalifatoa, baina erakunde horretan ibilitako milaka lagunek Siriako ekialde eta iparraldean jarraitzen dute. Kurduek gidatutako proiektu politikoak arazo larria du beste inork jaso nahi ez dituen pertsona hauek kudeatzen.


Eguneraketa berriak daude