Jon Maiak eta Mireia Gabilondok zuzendutako obrak saritu ditu Espainiako Aktore eta Editoreen Elkarteak

  • Max sarietan Tanttaka antzerki konpainia saritu dute Sexberdinak obragatik, eta Pascal Gaigne musikaria berriz, Kukai dantza taldearen Eta orain zer? ikuskizuneko konposizio onenarengatik.


2023ko apirilaren 18an - 11:00
Telmo Iruretak eta Kepa Errastik idatzi dute 'Sexberdinak'. Irureta da protagonista, Aitziber Garmendiarekin batera. (Argazkia: Tanttaka)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Aktore eta Editoreen Elkarteak arte eszenikoetako Max sariak banatu ditu astelehen gauean Cadizen (Andaluzia).

Mireia Gabilondok zuzendu eta Tanttaka konpainiarena den Sexberdinak obrak produkzio onenaren saria jaso du. Kepa Errastik eta Telmo Iruretak idatzi dute garun-paralisia duen kazetari eta kontraesanetan erdi itota dabilen goxoki saltzailearen istorioa. Beren bizipen afektibo sexualak azaltzen dituzte oholtza gainean, umorez eta minez tindatuta. Irureta bera du protagonista, Aitziber Garmendiarekin batera.

Musika konposizio onenaren saria irabazi du, bestalde, Pascal Gaigne musikariak, Kukai konpainiaren Eta orain zer? dantza ikuskizunean egindako lanagatik. Jon Maiarena da jatorrizko ideia, eta berak zuzendu du ikuskizuna. Soka dantzaren antzinako errituala irudikatzen da, unibertsala, gaur egun ere herrialde eta gizatalde askotako kultura tradizionalean oso presente dagoena. Komunitate bereko kideen arteko gizarte kohesioa, errespetua eta elkar ulertzea sinbolizatzen da dantzaren bitartez.

Euskal Herriko beste bi saritu

Bilboko Dramática Errante konpainiak, Ane Pikazak eta Maria Goiricelayak sorturikoak saria eraman du Yerma lanarengatik, egokitzapen onena izan delako –Federico García Lorcarena da jatorrizkoa–. Horrez gain, Supernormales antzerki-obran, eszena zuzendaritzarik onena esleitu zaio Iñaki Rikarte gasteiztarrari.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Antzerkia
Atera daitezela herriko plazara

Ekain amaieran iragan da Banka eta Urepeleko eskola publiko uztartuetako urte hondarreko ikusgarria. Eskola gehienetan bezala, Bankako ama-eskolako irakasleak eta Urepeleko lehen mailako bi irakasleek, hirurek elkarrekin, urtero antolatzen dute haurren emanaldi nagusia:... [+]


Irrintzi bat ezpataren aurrean

Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean
Nork: Ekida Arte Ekimena.
Noiz: ekainaren 20an.
Non: Azkoitiko Baztartxo antzokian.

------------------------------------------------------------------

50 urte dira Gabriel Aresti euskal idazle marxista hil zela, eta Ekida arte... [+]


2025-07-03 | Ximun Fuchs
Etorkizuna gibelean da

Maiatzean Korsikan egon nintzen topaketa batean, hezkuntza artistikoa eta hizkuntzen irakaskuntza aipagai, gure antzerki taldean hezkuntza eta antzerkia anai-arreba bikiak baitira ekinean. Ikastaroan, luzaz mintzatu ginen linguista batekin, etorkinei frantsesa eta ingelesa... [+]


'Artxibo biluzia'
Memoria indibiduala, memoria kolektiboa eraikitzeko

Artxibo biluzia
Nor: Intza Alkain eta Javi Barandiaran (Metrokoadroka).
Non: Lemoako Kotxepin aretoan.
Noiz: ekainaren 2an.

-------------------------------------------------------

Lemoan independentzia eguna ospatzen ari dira. Kotxepin kultur etxearen alboan,... [+]


Trapu gorria, Arestiren omenez

Ekainaren 5ean 50 urte beteko dira Gabriel Aresti zendu zela, jaio zen hirian bertan, Bilbon. Ziutatearen tristeziak bestelako kolore bat duen garaiotan, belaunaldi berri batzuek Arestiren hitzak goratzeaz aparte, haren esanak gaurko egunetik aztertu dituzte hiri horretan... [+]


Bunkerretik ihes egiteko manifestua

Heriotzak Eduardo du izena

  • Egilea: Formol konpainia (eta Ander Lipusen manifestua)
  • Non: Modelo Aretoan, Zarautzen, Literaturia jaialdia
  • Noiz: Maiatzaren 23an.

-------------------------------------------------------------

Bunker batean garatzen da antzezlana... [+]


Amagoia Gurrutxaga eta Ximun Fuchs:
“Sinpatikoak izaten saiatu gara, baina horrek ez digu funtzionatzen”

Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azokak 6. edizioa izango du aurtengoa. Ekainaren 7an egingo da, ohi bezala larunbatez, Baltsan elkarteak eta ARGIA komunikabideak antolatuta. Atarian, sorkuntzaren gibelean dagoenaz mintzatzeko, maiz bistaratua ez den baina zorionez geroz eta... [+]


Eguneraketa berriak daude