Prekarioka: jolas honetan (ia) mundu guztiak galtzen du

  • Gazteriaren Kontseiluak (EGK) gazteen prekarietate egoera ikusgai egiteko jolas bat kaleratu du. Lanpostu duin bat bilatzerakoan, gazteek dituzten zailtasunak islatu nahi izan dituzte.


2015eko urtarrilaren 28an - 09:11
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
“Langabezia”, “kontratu zaborrak”, “kanpora joan beharra” edo “kobratu gabeko lana” dira laukietako batzuk. (Arg: M. Fraile)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

24 laukiz osatutako jolasa da Prekarioka. Lan duina lortzeko bidean, gazteek bizi ohi dituzten egoerak agertzen dira lauki horietan.

Diario Vascok jaso ditu Itsaso Andueza EGK-ko lehendakariaren hitzak: “Gazteriaren prekarietatea mahai-joko handi baten antzekoa da. Aurpegi asko dauzka, eta gazteok ia zoriz mugitzen gara lauki batetik bestera”.

Jolasa ikusgai dago Prekariokaren webgunean, eta sortzaileek adierazi dutenez, gazteen proposamenak eskertuko dituzte proiektua hobetzeko.

Informazio gehiago:

Prekarietateak baditu milaka aurpegi. Horietako batzuk erakusten dizkizugu Prekarietatearen aurpegiak kanalean.


Eguneraketa berriak daude