Jokoteknia 2021, Europako beste hizkuntza gutxituekin bat aurten

  • Azkue Fundazioak eta Game Erauntsiak elkarlanean antolatuta, Jokoteknia biltzarraren 4. edizioa Bilboko Euskararen Etxean (San Inazio auzoan) izango da, azaroaren 6an (larunbatez, goizez). Jokoteknia egiten da euskara eta bideo-jokoak uztartzeko, euskal jokozaleen komunitatea indartzen joateko. Aurtengo edizioan, Europako hizkuntza gutxituek ere izango dute tokia.

Azkue Fundazioa eta Game Erauntsia taldeko kideak. Argazkia: Azkue Fundazioa
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko urriaren 29an - 09:44
Azken eguneraketa: 11:47

Jardunaldia streaming bidez jarraitu ahal izango da, hala Azkue Fundazioaren YouTube kanaletik, nola Game Erauntsiaren Twitch kanaletik.

Jokoteknia 2018ko, 2019ko eta 2020ko hamalau hitzaldiak biltzen dituen liburuxka argitaratuko da aurtengo edizioaren harira. Testuaren editorea Game Erauntsiko kide den Maitane Junguitu da.

Egitaraua

  • 09:45. Aurkezpena
  • 10:00. Bideo-jokoen industria Galizian. Luz Castro (Videoxogo.Gal-ekoa).
  • 10:25. rBorn Games-en hastapenak:The Five Covens bideo-jokoaren garapena PlayStation Talents programaren baitan. Aitor Artetxe eta Ethan Reyes.
  • 10:50. Bretoi hizkuntzaren historia eta egoera bideo-jokoen arloan. Gwenn Meynier (Web garatzailea eta Bretoieraren aktibista; An Drouizig elkartekoa).
  • 11:00. Atsedenaldia
  • 11:30- Bideo-jokoak, katalana eta boluntariotza. María Casañas (GamingCat Elkartekoa).
  • 11:55. Galesez irabazten. Morgan Roberts (Menter Iaith Sir Caerffili komunitate zentroaren arduradun digitala; Bideo-jokoen galeserako lokalizatzailea).
  • 12:20. Hizkuntza minorizatu bat ikasi itzulpenak egin bitartean. Brian C. Gilmour (Gaeilge Chun Cinn ekimenaren kide sortzaile, Irlandako gaelikoaren ekintzailea=.
  • 12:30- Mahai ingurua: Tartanga, Digipen eta Harrobiko ikastetxeetako ikasleak.

Izena emateko eta informazio gehiago: https://jokoteknia.eus/


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Bideojokoak
Nola erabiltzen dituzte gazteek bideo-jokoak, sare sozialak eta joko plataformak?

11-16 urte bitarteko gazteen %23ak dio etxean ez dietela inongo kontrolik ez araurik ezartzen, mugikorraren, bideo-jokoen edo bestelako teknologiaren erabilerari lotuta. Nafarroako Ikastolen Elkarteak egindako ikerketaren emaitzetako bat da: “Gazteak digitalki hezten ari... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


2024-01-19 | Sustatu
Euskarazko 2023ko joko onenak: KlaustroFobia eta Tunic

Game Erauntsiak, 2022ko jokoekin egin zuen bezala, 2023ko bideojoko onena aukeratzeko bozketa jarri zuen martxan Gabonetan, eta joan den astean jakinarazi zituzten emaitzak. Baldur’s Gate izendatu dute urteko joko onena zaletuek, baina guri gehiago interesatuko zaizkigu [+]


2023-11-03 | Jon Torner Zabala
Euskal Game Jam: 48 ordu bideojokoak euskaraz sortzeko

Euskal Game Jam ekimenaren helburua da bi egunez bideojoko sortzaile euskaldun hasiberriak zein profesionalak biltzea, "euren abileziak agerian jarri eta harremanak sortzeko", Zomorro Studio, Game Erauntsia eta EHU eragile antolatzaileek azaldu dutenez. Azaroaren 17tik... [+]


8 urteko haurren herenak smartphone propioa dauka

Lehen eta Bigarren hezkuntzako ikasleek duten pantaila kontsumo, ohitura eta praktikak aztertuta, "gure ustez, familiek ez dakite nerabeek zer egiten duten mundu digitalean", diote macsonrisas-eko hezitzaile digitalek. Hego Euskal Herriko ikasleekin joan den... [+]


Eguneraketa berriak daude