COVID-a dela eta, egoera berezia bizitzen ari gara hezkuntza komunitatean. Gure ustez, Hezkuntza Sailaren kudeaketa eskasa eta inprobisatua izan da pandemia hasieratik, eta ez ditu kontuan hartu hezkuntza eragileen proposamenak. Eta orain ere, eskoletara itzuli garenean, eskasa izaten ari da.
Baina tamalez, ez da egoera berria: aspalditik gaude oso kezkatuta Hezkuntza Sailak azken urteetan eskola publikoari begira egin duen kudeaketarekin. Horregatik hasi ginen EAE mailan indarrak batzen hezkuntza publikoaren defentsan. Hainbat herri eta hiritan tokian tokiko arazo zehatzak daude, baina badakigu finean horren atzean zer dagoen: Hezkuntza Publikoa –ekitatean eta aukera berdintasunean oinarritzen den hezkuntza zerbitzu bakarra– ez dela lehenetsi, ezta zaindu ere, eta ondorioz atzerakada nabarmena eman duela, egindako politikak lagun. Egungo egoeran, gainera, beldur gara pandemiak ez ote dituen estaliko hezkuntza sistema dual (publiko-pribatu) eta injustu honetan Hezkuntza Publikoak dauzkan oinarrizko arazo larriak.
"Beldur gara pandemiak ez ote dituen estaliko hezkuntza sistema dual (publiko-pribatu) eta injustu honetan Hezkuntza Publikoak dauzkan oinarrizko arazo larriak"
Hezkuntzako sailburu berria zarenez, pandemiaren ondorioz sortutako gabeziez gain, gure erkidegoan eskola publikoak aurretik ere bazeuzkan arazo horiei hel diezaiezula eskatzen dizugu.
Zerrenda luzea da, baina biziki kezkatuta gaude Administrazioak zuzenean Hezkuntza Sailaren kudeaketaren menpekoa den hezkuntza zerbitzu publikoarekiko erakusten duen konpromiso eta lehentasun faltarekin; izan ere, maila berean jartzen ditu hezkuntza pribatu- itundua eta publikoa, berdinak ez diren sareak parekatuz, merkatu libre batean aukeran dauden produktuak balira bezala, eta horren ondorio dira eskola segregazio izugarria, eskola publikoaren kaltetan erraztu den itunpeko ikastetxeen hazkuntza, eskola publikoak bizi duen baliabide falta…
Guraso elkarteetatik, hainbat herritako plataformetatik, gizarte kohesionatu eta justu baterantz eramango gaituen kalitatezko hezkuntza publikoaren alde lanean jarraituko dugu, eta bide horretan familion, langileon eta ikasleon aldarrikapenak kontuan har ditzazula eskatzen dizugu. Euskal Eskola Publikoaz Harro gaudenez, ez dugu onartuko atzerapauso bat gehiago ere. Bada garaia urteetako joera aldatzeko, Jokin Bildarratz jauna: espero dugu zure kargutik gure bidelagun izatea, eta denon artean merezi dugun hezkuntza publikoa eraikitzea, auzolana hori baita, ezta?
Adeitasunez,
Publikoaz harro plataformaren sustatzaileak
* Gutun honek EAE mailako eskola publikoen 100 Guraso Elkarte ingururen atxikimendua jaso du
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Komisaldegian paper batzuk eman dizkidate. Izerdi tanta bakarra dakit bekokian behera bularreraino, piztu aire girotua, mesedez. Parrandan ondoegi pasatzearen asuntoak, hurrengo goizean galdutakoak salatu beharra. Inozo aurpegidun munipa batek hurrengo asterako zita eman ahal... [+]
Lau hilabete daramatzagu greba mugagabean, hitzarmen propio baten eta lan-baldintza duinen alde. Lau hilabeteko greba honetan, udaltzainek piketeetan bortizkeriaz zapaldu gaituzte, hirian jarraitzen gaituzten eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzten polizia... [+]
Urtebetetzeek eta urte aldaketek pilaketa bidezko eragina dute: alegia, banaka, gertatzen direnean, nik ez dut ezer sumatzen. Urtebetetzeetan, ondo xamar egin badut segundo batzuez olgatzen naiz (nire baitarako), nire garunaren zati batek ezin dio utzi zoriontzen dutenean... [+]
Etxe pareko lokala itxita, obretan, zerbait berria irekiko dutelako susmoa. Ez da izanen mertzeria bat, ez eta loradenda bat. Kasurik onenean taberna bat, ohikoa, auzokoa, eta txarrenean gastrobarra edo specialty cafe bat. Ez duzu dirurik bost euroko kafea erosteko. Ez duzu... [+]
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Euskararen normalizazioaren motorrak herri dinamikara bueltatu behar du aurrera egin nahi badugu
Gaztetxo bati lehen mugikor adimentsuak eskaini beharko liokeena zer izan beharko litzatekeen hasi naiz pentsatzen. Nork daki, beharbada ordenagailuetarako Luberri edota Txikilinux sistema eragile libre euskaldunak sortu ziren bezala, mugikorretarako garatu liteke Linage... [+]
Inoiz Erdi Aroko etxe museifikaturen batean egon bazarete, etxeko altzarigintza egurrezkoa, berniz ilunekoa eta dekorazio landuarekin egina zela konturatuko zineten. Eta etxearen dekorazioari dagokionean, deigarriena da zeinen altzari gutxi zituzten edozein gela motan, baita... [+]
Bilboko 13 konpartsek iragarri dute ez dutela Coca-Colarik salduko Aste Nagusiko txosnetan. Instagramek albiste horri buruzko Deiaren argitalpena iradoki zidan, eta iruzkinak hiru multzotan sailkatuko dizkizuet: konpartsei isekak, halako ekintzek eraginik ez dutela... [+]
Uda honetako erronka omen sare sozialetan: kaka egitea igerileku publikoetan. Ohikoak dira jokabide zikinak sare horietan, eta batzuek beren gorotz fisikoa libratzea, ororen begi-bistan eta eskura, honezkero gaina hartu digun zikinkeria digital erraldoia hezurmamitzea besterik... [+]
Liburuak hasi, utzi… begietatik garunera nagi doaz esaldiak, eta itzali ezin dudan tik-tak bat entzuten dut. Ikus-entzunezkoak pikatzen ari naiz.
Entzun dut burpee, eta Llados, eta body count, eta nahi duzulako zara pobrea, eta Milei, eta Thiel, eta unibertsitatea... [+]
Bolo-bolo dabiltza gugandik zenbait kilometrotara gertatutako pogromoak, hamarkada luzetan −mendez mende− zilegituriko arrazismoa oinarri dutenak. Palestinan, Torre Pachecon eta Hernanin, arazoa antzekoegia da, intentsitate ezberdinez bada ere. Moroak dira behe-laino... [+]
Euskararen balizko etorkizunari buruzko ikerketa bat ezagutzera eman da berriki, eta zalaparta eragin du bertan irudikatzen den paisaia beltzak. Asaldamendu hori auzitan jarriz abiatuko dut nire ekarpena. Zergatik da harrigarria datu hori? Zein mundutan bizi gara, gure egoeran... [+]
Diskurtso erreakzionarioen gorakadaz ari gara azken urteetan. Dela migrazioei buruz, dela feminismoa, euskara eta abarri buruz. Testuinguru horretan, garrantzitsua iruditzen zait jarrera erreakzionarioak edota migrazioei buruzkoak aztertzeko ez gelditzea titularretan, eta gaiari... [+]