Johañe Etxebest izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko zuzendari

  • Lekukoa hartu dio hogeita lau urtez zuzendari karguan egondako Pantxoa Etxegoini, azken hau erretretara doalako. Batez ere euskal dantzan eta musika tradizionalean ezaguna da Etxebest.


2020ko abenduaren 23an - 14:14
Johañe Etxebest

Johañe Etxebestek hartu dio lekukoa Pantxoa Etxegoini, Euskal Kultur Erakundeko zuzendari bilakatuz. Dantza munduan eta musika tradizionalaren arloan ezaguna da berrogei urteko zuberotarra. Besteak beste, Iparraldeko Dantzarien Biltzarrako misio arduraduna bihurtu zen 2015ean, elkartearen proiektuaren gauzatzeko eta garatzeko.

Kultura munduan biziki inplikatuta, elkarte ezberdinetan aritu da militatzen: Konpany Beritza, Larraineko Maskaradak, Aitzindariak eta abar. Horrez gain, hainbat konpainietan koreografoa, dantzaria eta musikaria ere izandakoa da: Kautere Balet, Konpany Beritza, EliralE eta beste.

2021eko otsailaren 1ean hartuko du EKEko zuzendari kargua.

1990ean sortu zuten EKE, ondoko helburuekin: euskara eta euskal kultura suspertzea; goi-mailako ikerketak eta kultura trukaketak egitea; eta euskal kulturari laguntza aktiboa ematea arlo anitzetan –euskararen sustapena, literatura, antzerkia, bertsolaritza, ikus-entzunezkoak, dantza, musika, arte plastikoak, ondarea, euskal kirolak...–. Kultura arloko elkarteez gain, instituzio publikoak ere dira administrazioa kontseiluan.

1996az geroztik Pantxoa Etxegoin zen zuzendaria. 2021eko urtarrilaren 30ean erretreta hartuko du azken honek.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Kultur Erakundea
2022-07-05 | ARGIA
Katixa Dolhare-Zaldunbide izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko lehendakari

Uztailaren 2an izendatu dute Euskal Kultur Erakundearen (EKE) lehendakari Katixa Dolhare-Zaldunbide idazlea eta ARGIAko kolaboratzailea. EKE erakundea 1990ean sortu zenetik, izan duen lehen emakume lehendakaria da.


Elkartuz desmartxa: kultura diagnostiko partekatutik proiektuetara

Berrogei kultura eragile inguru bildu ziren joan den apirilaren 23an Uztaritzen, Euskal kultur erakundeak 2020ko urrian abiatu Elkartuz tailerren sintesiaren karietara. Tailerretan jorratuak izan diren arlo guziak ordezkatuak ziren (antzerkia, literatura, dantza &... [+]


Ramuntxo Camblong (1939-2021) gogoan

Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak gogora ekarri du hil berria den Ramuntxo Camblong. Etchebestek azpimarratu du Camblong ekonomia eta kultura arteko loturan aitzindari izan dela, baita euskal kultur gobernantziaren defendatzailea ere. Euskal Kultur... [+]


2019-11-27 | ARGIA
Durango Azokako nobedadeen artean %10 izanen dira Ipar Euskal Herrikoak

Aurtengo Durangoko Azokan salgai egongo diren nobedadeen artean 40 Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Zuberoan ekoiztuak dira. Azokako antolakuntzak nabarmendu du Ipar Euskal Herrikoak direla Durangoko berritasunen %10 inguru.


Eguneraketa berriak daude