Durango Azokako nobedadeen artean %10 izanen dira Ipar Euskal Herrikoak

  • Aurtengo Durangoko Azokan salgai egongo diren nobedadeen artean 40 Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Zuberoan ekoiztuak dira. Azokako antolakuntzak nabarmendu du Ipar Euskal Herrikoak direla Durangoko berritasunen %10 inguru.


2019ko azaroaren 27an - 14:00
Durangoko Azokaren 54. edizioaren aurkezpena Baionan (argazkia: Gerediaga).
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

2006. urtean Durangoko Azoka antolatzen duen Gerediaga elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak (EKE) Ipar Euskal Herriko ekoizpenak azokan nabarmenago ikusarazteko premia ikusi zuten eta geroztik lan berezia egiten da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako sormen-lanak azpimarratzeko.

Aurtengo edizioari dagokionez, Ipar Euskal Herriko kultur egiturek bederatzi stand izango dituzte Azokan eta guztira 23 liburu, 3 liburu-disko eta 13 disko berri eramango dituzte euskal kulturaren plazara –Euskal Herri osoko etxeetan ezaguna egin den Seaskako egutegiaz gain–.

Berritasun horiekin lotuta, abenduaren 5etik 8ra bitartean 9 kultur ekitaldi izango dira Durangon: horietatik lau aurkezpenak izango dira, beste lau kontzertuak eta proiekzio bat ere izango da.

 


Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...