Ramuntxo Camblong (1939-2021) gogoan

  • Johañe Etchebest Euskal Kultur Erakundeko zuzendariak gogora ekarri du hil berria den Ramuntxo Camblong. Etchebestek azpimarratu du Camblong ekonomia eta kultura arteko loturan aitzindari izan dela, baita euskal kultur gobernantziaren defendatzailea ere. Euskal Kultur Erakundeko lehen lehendakaria izan zen 1990etik 1994ra.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2021eko azaroaren 15an - 11:48
Azken eguneraketa: 12:56
Ramuntxo Camblong Euskal Kultur Erakundeko biltzar nagusian, 2010ean. Argazkia: EKE.

Euskal Kultur Erakundeak kudeatzen duen eta Ipar Euskal Herriko ahozko memoria jasotzen duen www.mintzoak.eus webgunean bildua da Ramuntxo Camblongen biografia. Camblong 1939an sortu zen eta 2021eko azaroaren 12an zendu da.

Ondoren duzue www.mintzoak.eus webgunean jasotako biografia:

Ramuntxo Camblong Makeako Etxeparia etxean (etxaldean) sortu da 1939ko azaroaren 11n. Sei haurrideko familiako zaharrena da.

Luhusoko eskola publikoan ikasle da 10 urte arte (1949). Ondotik, Hazparneko San Josepe kolegioan sartzen da eta, ondotik, Uztaritzeko San Frantses Xabierreko lizeoan bertan zientzia baxoa pasatzeko. Baionako Villa Pia lizeoan berriz egin behar izan duen terminala Mauleko San Frantses lizeoan burutu ondoren (1957-1958), bigarren baxoa lortzen du (lehen mailako matematikak) 1959an.

Parisko Goi-mailako Elektronikako Institutuan (ISEP) burutu ikasketen ondotik, Parisen gelditzen da lehen hiru urteetan, Angers-era joateko azken bietan. Haren diploma 1964an lortzen du eta, honen ondorioz, Saint-Maur-des-Fossés-eko globoko fisika instituan burutzen du soldaduska lurreko magnetismoa ikasteko.

1965ean, Thomson TV enpresan sartzen da Parisen. Haren aita hil ondoren, herrira itzultzera erabakitzen du 1966ko agorrilan. Urte bereko urrian, elektronika, matematika eta fisika irakasle gisa sartzen da Hazparneko lizeo teknikoan 1977 arte (denbora osoz 1974 arte, denbora erdiz azken hiru urteetan).

Partzuer elkartea sortzen du 1974an, Gipuzkoako Arrasateko kooperatiba sarearen ereduan oinarritu frantses Euskal Herriko frantses kooperatibak sustatzeko eta, 1975ean, sare elektrikoak eraikitzeko Copelec kooperatiba sortzeko. Honen zuzendari nagusi izanen da 1998 arte.

Copelectronic (sare elektriko eta elektroniko ekoizpena, 1985) eta SIG Image (kanpoko sareentzako programa argitaratzea, 1993) sortzen ditu ere.

Hendaiako SOKOA SA sortzen lagundu zuen (1971, bulegoko aulkien fabrikazioa) enpresaren kanpo garapenaren arduradun gisa amaiera ematen dio haren lanbide ibilbideari (1998ko abendutik 2002ko urrira).

Herrikoa, arrisku kapital sozietateko sortzaileetakoa da 1980an, eta Akitaniako SCOP-etako Eskualdeko Batasunako lehendakaria 1986tik 1996ra eta, gisa honetara, Akitania Eskualdeko Kontseilu Ekonomiko eta Sozialeko kide izan da ere.

Ramuntxo Camblong ekonomia eta kultura arteko loturan aitzindari izan da bai eta euskal kultur gobernantziaren defendatzailea ere: Seaska, ikastolen federazioko sortzaileetakoa 1969an, Euskal Herriko kultur zentroko lehen presidentea 1984 eta 1988 artean eta, ondotik, Euskal kultur erakundekoa 1990etik 1994ra, Euskal Herriko Garapen Kontseiluko lehen presidentea 1994tik 1998ra.

Politika arloan bere burua ezagutarazi du ere Enbata, frantses Euskal Herriko lehen mugimendu nazionalistan sartuz 1960 hamarkadaren hastapenenetik eta, Hego Euskal Herrian 1895ean sortu Eusko Alderdi Jeltzalea - Partido Nacional Vasco, EAJ-PNV-en 1999an. Gisa honetara Angeluko herriko kontseilari izan da 2001etik 2008ra.

1968ko maiatzean Arrosa Donostiarrarekin ezkondu da Ramuntxo. Hiru haur ukan dituzte eta aitatxi-amatxi bilakatu dira geroztik.

2021eko azaroaren 12an zendu da.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Kultur Erakundea
2022-07-05 | ARGIA
Katixa Dolhare-Zaldunbide izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko lehendakari

Uztailaren 2an izendatu dute Euskal Kultur Erakundearen (EKE) lehendakari Katixa Dolhare-Zaldunbide idazlea eta ARGIAko kolaboratzailea. EKE erakundea 1990ean sortu zenetik, izan duen lehen emakume lehendakaria da.


Elkartuz desmartxa: kultura diagnostiko partekatutik proiektuetara

Berrogei kultura eragile inguru bildu ziren joan den apirilaren 23an Uztaritzen, Euskal kultur erakundeak 2020ko urrian abiatu Elkartuz tailerren sintesiaren karietara. Tailerretan jorratuak izan diren arlo guziak ordezkatuak ziren (antzerkia, literatura, dantza &... [+]


2020-12-23 | ARGIA
Johañe Etxebest izendatu dute Euskal Kultur Erakundeko zuzendari

Lekukoa hartu dio hogeita lau urtez zuzendari karguan egondako Pantxoa Etxegoini, azken hau erretretara doalako. Batez ere euskal dantzan eta musika tradizionalean ezaguna da Etxebest.


2019-11-27 | ARGIA
Durango Azokako nobedadeen artean %10 izanen dira Ipar Euskal Herrikoak

Aurtengo Durangoko Azokan salgai egongo diren nobedadeen artean 40 Lapurdi, Nafarroa Beherea edo Zuberoan ekoiztuak dira. Azokako antolakuntzak nabarmendu du Ipar Euskal Herrikoak direla Durangoko berritasunen %10 inguru.


Eguneraketa berriak daude