ETAren biktimen memoriala Gasteizen jartzea adostu dute Marotok eta Fernandez Diazek

  • Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne Ministroa eta Javier Maroto Gasteizko alkatea Madrilen elkartu ziren asteazkenean. ETAren biktimen memoriala Gasteizen egitea adostu dute.


2014ko apirilaren 3an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministroa eta Javier Maroto Gasteizko alkatea asteazkenean Madrilen egin zuten bileran (Argazkia: eldiario.es).
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Espainiako Barne ministerioak prentsa ohar baten bidez adierazi du Eusko Jaurlaritzarekin harremanetan jarri dela, baita PSOErekin ere, “adostasun” batera iristeko asmoz.

Memorialaren kokalekua Gasteiz izatea aztertu zen PSE Jaurlaritzan zegoenean. Negoziazioak bertan behera geratu ziren ordea, Urkulluk lehendakaritza hartzearekin batera, Espainiako Gobernua ez zelako prest agertu Jonan Fernandez Bake eta Bizikidetzarako Idazkari nagusiarekin gaia eztabaidatzeko.

2011an onartutako Terrorismoaren Biktimen Aitorpen Legeak derrigortzen du Memorialaren kokapena EAEn egon dadin.


ETAren biktimak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...