Jaurlaritzak aurrekontuen negoziazioa abiatuko du hurrengo astean

  • Eusko Jaurlaritzak 2013ko aurrekontuei buruzko eztabaidak hasiko ditu hurrengo astean. Helburua 2012ko kontuen luzapena ekiditea da, baina ez dirudi erraza izango denik. Izan ere, orain arte, oposizioko alderdi guztiek arbuiatu dute Urkulluk aurkeztutako proiektua.


2013ko apirilaren 02an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Iñigo Urkullu lehendakaria eta Ricardo Gatzagaetxebarria ogasun eta finantza kontseilaria (Argazkia: elcorreo.com)

Jaurlaritzaren arabera, oposizioaren eskaerak onartzeko zailak dira, egoera ekonomikoa dela eta. Haien ustez, “historiako aurrekonturik sozialenak” egin dituzte, baina onartzen dute irabazien aurreikuspenak mugatu dituela. Aurreko urtean baino 1.200 milioi euro gutxiago lortzea espero du Urkulluk eta, haren ustez, horregatik hainbat inbertsio baztertu behar izan dituzte.

Ez da espero EH Bilduk Jaurlaritzari babesa ematea. Batak eta besteak defendatzen duten eredu ekonomiko eta sozialaren arteko ezberdintasunak medio, koalizioak aurrekontuen osoko zuzenketa eskatuko du ziurrenik. PSE-EEk, bere aldetik, irabazien aurreikuspenak moldatzeko eta inbertsioa handitzeko eskatuko dio Urkulluri. PPk sozietate publikoetan murrizketa gehiago nahi ditu, eta aurrekontuak onartzetik gertuen dagoen alderdia da. Dena den, ez litzateke nahikoa izango eta EAJk besteren baten babesa ere lortu beharko luke. UPyD ere proiektuaren kontra agertu da.

Hala, posible da 2012ko aurrekontuak 2013ra luzatzea. Oposizioaren arabera, hasieratik EAJren helburua zen, agertutako “borondate falta” dela eta.

Apirilaren 26an osoko zuzenketari buruzko eztabaida egingo da Legebiltzarrean. Aurrekontuen itzultzea onartzen bada, luzapena saihestezina izango da. Bestela, maiatzaren 10era arte edukiko dute zuzenketa partzialak adosteko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal Autonomia Erkidegoko politika
Erraustegiak lehen pozoiak erakutsi baldin baditu... zer egin?

Gipuzkoako erraustegiaren emisioen bost urteko jarraipenaren emaitzak aurkeztu ditu ToxicoWatch fundazioak. Emaitza kezkagarriak, bizidunei eta zehazki gizakiei osasun kalte larriak eragin diezazkieketen kutsatzaileez ari garelako. Emaitza nabarmenak, erraustegi berria eta ustez... [+]


AHTren obrak eta Renfe: murrizketak eta buruhausteak Gipuzkoako tren zerbitzuan, zazpi urtez

2017an Gaintxurizketan tunela zulatzen hasi zirenetik etengabeak izan dira AHTko obrek Renferen tren zerbitzuan eragindako murrizketak eta kalteak. Orain, Espainiako Garraio Ministerioak iragarri du udaran hainbat astez etenda egongo dela zerbitzu hori Hernani eta Irun artean... [+]


2024-06-05 | Axier Lopez
Jaurlaritzaren eta Israelen arteko “lankidetza” salatu dute Bilbon

Uribe Kostako Palestinaren aldeko Khalas! elkartasun taldeko hainbat kidek salaketa ekintza egin dute Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitza barruan. Jaurlaritzak Israelekin dituen harremanak azaleratu eta salatu nahi izan dituzte.


EHUk osasun aseguru pribatua egiteko deskontua eskaini die beren langile publikoei aurten ere

IMQ osasun enpresa pribatuak “baldintza ekonomiko esklusiboak” eskaintzen dizkie unibertsitate publikoko milaka langileri eta beren familiei, %15eko beherapenarekin “gutxienez”. Urteak dira unibertsitate publikoak osasun aseguru pribatuen eskaintza... [+]


Eguneraketa berriak daude