Jaurlaritzak aurkezturiko euskal curriculuma nagusiki LOMCEren aplikazioa dela dio Ikastolen Elkarteak

  • EAErako euskal curriculuma izan nahi duen Heziberri2020 planaren barruan, curriculumaren zirriborroa aurkeztu zuen urrian Eusko Jaurlaritzak, hezkuntza eragileek aztertu zezaten. Horixe egin du Ikastolen Elkarteak eta ondorioztatu du Jaurlaritzaren proposamena ezin dela onartu, “esku artean duguna nagusiki LOMCEren aplikazioa delako”.


2014ko abenduaren 15an - 08:38
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Gainerako hezkuntza eragileek ere ez dute bat egiten Jaurlaritzaren proposamenarekin.

Gainerako eragileek ere (EHIGE, ELA, LAB, EILAS, Ikasle Abertzaleak…) esana dute ez dutela bat egiten Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuak aurkeztutako zirriborroarekin, besteak beste Espainiako Estatutik datozen edukiak euskal curriculumean mantentzeagatik edota LOMCEk ezartzen dituen kontrol mekanismoei (kanpo-ebaluazioei) aurre ez egiteagatik.

LOMCEren eduki bera, amaieran “Euskal Herrian” erantsita

Orain, ikastolak ere kritiko agertu dira. LOMCEren edukiak mantentzen ditu Eusko Jaurlaritzaren dekretuak, “amaieran ‘Euskal Herrian’ erantsiz. Kezka hori ‘Euskara eta euskal Literatura’ eta ‘Gizarte Zientziak’ alorretan islatzen da bereziki”, diote.

“Zirriborroan LOMCEren eragina nabarmena dela ikusi dugu, formalki behintzat LOMCEren zenbait muga eta planteamendu zehaztasun gehiegiz onartzen edo islatzen baititu. Gure iritziz, LOMCEk joko zelai mugatu eta zurruna ezartzen duen arren, dekretu zirriborroak bazuen hain zehatza ez izatea”.

Beste hainbat gabezia azpimarratu dituzte; hala nola, argiago ez definitu izana hezkuntza eragileek marko pedagogikoan zehaztu zituzten asmo nagusiak (“euskara ardatz duen eleaniztasuna, hizkuntzen trataera integratu eta integrala, ebaluazioaren planteamendua eta edukia…”) edota konpetentzien ebaluaziorako irizpideak eta adierazleak gehitu ez izana.

Hala, aldaketa ugari proposatu dizkio Ikastolen Elkarteak Hezkuntza Sailari, zirriborroa berridatzi eta Heziberriren bitartez euskal curriculuma garatzeko bideari helduko dion dekretua egiteko aukera badagoela sinetsita.

Euskal Hezkuntza Legea aldarri

Dekretuez gain, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarako Hezkuntza Lege bat eskatu du Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak, “lege hori abiaburu izan daitekeelako Euskal Herri mailako hezkuntza sistema propioa eraikitzeko”.

Lege horrek, besteak beste, konpetentzietan oinarritutako euskal curriculuma, euskaran ardaztutako eleaniztasuna eta hezkuntza zerbitzu publikoa indartu eta garatu behar ditu, Tellituren hitzetan.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LOMCE legea
Batxilergoko bost modalitate ezarriko ditu Lomloe lege berriak datorren ikasturtean

Espainiako Gobernuak abenduan onartu zuen hezkuntza lege berria, eta 2022-2023 ikasturtean aplikatuko da bigarren hezkuntzako eta batxilergoko maila bakoitietan. DBHn, hautazko ikasgai gehiago eskainiko dira, eta batxilergoan, arteari lotutako bi modalitate eta beste modalitate... [+]


LOMLOE, trileroen jokoa

"... hezkuntzako gastu publikoa barne-produktu gordinaren gutxienez ehuneko 5 handitzea..." Alderdi sozialistak erabili ohi duen eta LOE aldatzeko Lege Organikoaren Proiektuan jasotako dialektika tranpati horren beste esaldi bat da. STEILASentzat, hezkuntzan inbertsio... [+]


2020-11-06 | ARGIA
Lomce legearen ordezkoak ez ditu diruz lagunduko ikasleak sexuaren arabera bereizten dituzten ikastetxeak

LOMLOEn, LOMCE ordezkatuko duen legean, zuzenketa bat onartu du Espainiako Kongresuak: diru laguntzarik ez ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten ikastetxeentzat. Neurriak EAEko eta Nafarroako hainbat ikastetxetan izango du eragina, baina horietako batzuek... [+]


LOMCE indargabetuko duen Hezkuntza Legeari argi berdea eman dio Espainiako Gobernuak

Hego Euskal Herriko ikastetxeetan eragingo duen Hezkuntza Legea onartu du Espainiako ministroen kontseiluak. Bertan behera geratuko dira LOMCEk ezarri zituen errebalida polemikoak eta ibilbide espezializatuak, eta Erlijioa ez da notarako izango, besteak beste.


Bizi ala iraun?

“Esan gezur bat mila aldiz. Errepikatu hitzez hitz. Handik gutxira ikusi, egia bihurtzen. Haien ahotan ikusi, egia bihurtzen.” Horixe abesten du Gorka Urbizuk Berri Txarrak taldearen kontzertuetan. Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin gertatzen ari denaren... [+]


Eguneraketa berriak daude