Jasandako erasoari erantzun kolektibo bat emateko asmoz «Gau Magikora» gerturatzeko deia zabaldu dute SUmenditik

  • Asteazken gauean Ertzaintza SUmendi espazioko zarraila aldatzera gerturatu zen. Erasoa salatu eta ernatzun kolektibo bat emateko asmoz "Gau magikoa" antolatu dute gaurko eta bertaratzeko deia luzatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko azaroaren 29an - 13:30
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

«Gau Magikoa» antolatu dute gaur gauerako SUmendi espazioko kideek, 21:30etan izango da zita. Azaroaren 13an abiatu zuten «SUmendi Arnastu» dinamikaren baitan prestatutako egitarau oparoan aldaketak egin ditzute jasandako erasoari ernatzun kolektibo bat eman eta proiektua bizirik dagoela aldarrikatzeko.

 

 

 

Asteazken gauean Ertzaintza Judimendi auzoko SUmendi espazio autogestionatuko zarraila aldatzera gerturatu zen, borroka ekologistari buruzko hitzaldi bat martxan zela. Lokala desalojatu eta bost pertsona identifikatu zituen Ertzaintzak.

SUmenditik gogor salatu dute jasotako erasoa eta espazioa defendatzeko deia luzatu dute. Balioan jarri dute hiru urte luzez SUmenditik egindako lana eta aurrera jarraituko dutela adierazi dute. Atzo Judimendiko gizarte etxea okupatu zuten azaroko egitarauarekin aurrera jarraitzeko.

 

 

 


Elkartasuna kanalean gehiago
2026ko otsailaren 2
Libertà

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.