Jarrera homofobo eta transfoboen kontrako inkesta abiatu du Les Bascos elkarteak

  • Ipar Euskal Herriko Les Bascos LGBT+ elkarteak egin du galdetegia Interneten. Heterosexualak ez direnen portaerak, pentsaerak eta ekintzak identifikatu eta onartzera iristea du helburu.


2019ko urtarrilaren 31n - 11:53
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

“Sexualitatea anitza da”, diote Les Bascos LGBT+ elkarteko kideek. Heterosexualitateaz haratago sexualitatea badagoela adierazi nahi dute. Horretarako abiatu dute inkesta hau, heterosexualak ez diren orientazio afektiboak dituzten pertsonen kontrako jarrerak eta erasoak identifikatu asmoz. Biktimen eta lekukoen testigantzak bilduko dira.

Hainbat ataletan antolatutako inkesta osatu dute, euskaraz zein frantsesez. Helbide honetan bete daiteke galdetegia.

Frantziako Hezkuntza Ministerioak homofobiaren eta transfobiaren kontra abiatu duen kanpainaren testuinguruan, elkartearen aburuz Euskal Herrian azterketa egitea beharrezkoa da. Les Bascos-ek, finean, gure lurraldean ematen den era honetako diskriminazioaren kontrako borrokan aktore bilakatu nahi duela adierazi dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: LGBTI
2025-04-09
Meloi saltzailea
Antifa

2024-11-14
Hamza Abuhamdia (palestinar ekintzaile 'queer'-a)
"Gorputza da botere kolonialak okupaturiko lehen territorioa"

Eguneraketa berriak daude