Txantxerreka gaztetxeak bete du Jakintza ikastolak garaiz hasteko zuen ezintasuna

  • Donostiako Jakintza ikastolako ikasturte hasiera irailaren 14 arte atzeratu behar izan da, obra batzuekin arazoak medio. Bestelako alternatibarik ezean, Txantxerreka gaztetxeak zabaldutako Txantxa-Eskola-ri esker, haurrek ikasturtea garaiz hastea lortu dute.

Xalba Ramirez @xalbaram
2017ko irailaren 14a

Ofizialki irailaren 14ean hasiko da ikasturtea Jakintza Ikastolan. Bitartean, ehun haur, guraso eta irakasletik gorak Txantxa-Eskola proiektua jarri dute martxan, goizero Txantxerreka gaztetxean, Antigua auzoan. Tailerrak, jolasak eta haurrentzako ekimen pedagogikoen bitartez etxean geratzerik ez duten haurrei irtenbidea eskaini die gaztetxeak.

Txantxarrekako kideek ohar baten bidez, Jakintzako zuzendaritza, irakasle, haur eta gurasoen konfiantza eskertu dute, eta gaztetxea auzotar guztientzako tresna izan nahi duela adierazi dute.

“Gure txikitasunetik egoera honek ekarri dituen arazoei, hein batean irtenbidea bat ematea bilatu dugu. Auzotik eta auzoarentzat sorturiko alternatiba bat jarri dugu martxan, gurasoei haurren zaintzan laguntzeko eta haurrak euren ikaskideekin ondo pasatzeko aukera izan dezaten”.

Era berean, urrian Donostiako Udalarekin sinatuta duten hitzarmena amaituko dela gogoratu dute, eta oraingo gobernuak ez duela proiektuaren jarraipena bermatzeko borondaterik salatu.

(Arg.: Irutxuloko Hitza)
(Arg.: Irutxuloko Hitza)
(Arg.: Irutxuloko Hitza)
ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Gaztetxeak  |  Ikastolak  |  pedagogiak

Gaztetxeak kanaletik interesatuko zaizu...
2018-11-19 | Axier Lopez
'Kolitza' eta Eneko Compainsen arteko buruz-burukoa
Kronika: Boltxebike eta mentxebikeak Zumaian

Martov eta Lenin ez dira euskaraz mintzo. 1903ko Errusiako Alderdi Sozialdemokrataren II. Kongresua ez zen Zumaian egin. Baina ringaren alde batetik [boltxebikeen] "langile-mugimenduaren abangoardia” batzeko alderdi komunistaren beharra, eta bestetik [mentxebikeen] “erreformazale moderatuek osatutako alderdi zabalaren” onuren defentsa entzuteak 100 urte atzera eraman digu gogoa.


Bergarako gaztetxean lapurreta egin dute "kalte ekonomiko eta material handiak" sortuz

Domeka gauean sartu ziren lapurrak Bergarako Kartzela zaharra gaztetxean, "beste behin ere", eta Kartzela zaharra osatzen duten talde eta eragile ezberdinen arabera, "kalte ekonomiko eta material handiak" izan dira.


2018-10-30 | Gure Irratia
Itsasuko Goxoki gaztetxeak 30 urte bete ditu asteburuan

Urriaren 27an, Itsasuko Goxoki gaztetxeak 30 urte ospatu ditu.


2018-10-29 | Ahotsa.info
Arrotxapeako gaztetxearen aurkako epaiketaren atarian, ehunka lagun bildu dira gune autogestionatuen aldeko martxan

Gaztetxeak arriskuan daude Iruñean, eta horien beharra aldarrikatzeko 500 lagun inguru batu ziren larunbateko manifestaziora.


2018-10-26 | Topatu.eus
Durangaldeko Gaztetxe eta Gazte Asanbladen Topaketa egingo dute azaroaren 10ean

Ixorretako Gazte Asanblada, Berrizko Gaztetxea, Abadiñoko Gaztetxea, Matienako Gazte Asanblda, Otxandioko Gaztetxea eta Durangoko Sorginola Gaztetxea elkartuko dira, besteak beste, azaroaren 10ean.


2018-10-17 | I˝igo Igartua
Manifestazio nazionala deitu dute urriaren 27an Nafarroako gaztetxeen alde indarrak biltzeko

Maravillas, Errotxapea eta Lizarrako gaztetxeen aurkako prozesu judizialak irekita daude eta epe motzean kaleratuak izateko arriskuan daudela ohartarazi dute manifestazioa deitu dutenek.


2018-10-16 | Kijera Gaztetxea
Eneko Goia eta Donostiako udal gobernuari zuzendutako komunikatua

Hilabete pasa da gaztetxeak Eneko Goia alkateari negoziazio mahai bat eskatu genionetik, udal gobernutik ez dugu erantzunik jaso ez ofizialki eta publikoki ere ez. Orain hilabete pasa ondoren auzoan lanean eta auzoa eraldatzen jarraitzen dugu, herri liburutegia, jantokia, joskintza taldea, haurtxoa, kolektibo ezberdinentzako bilera gelak, auzoko frontoi estali bakarra…


2018-10-05 | Euskal Irratiak
Irungo Lakaxita gaztetxeko kanpalekua ixtea erabaki du Harrera Sareak

Irungo Harrera Sareak Lakaxita gaztetxeko kanpalekua ixtea erabaki du. Egunetako kontua da eta asteazkena baino lehen izan daiteke. Honekin batera aurreratu dute, Lakaxita gaztetxean biltzen diren pertsonak ez direla kalean geldituko.


Migratzaile gaztetxeroak

Irailaz geroztik Donostiara ez da migratzaileen autobusik iristen eta Zorroagako harrera zentroa hutsik dagoen bitarten, hamalau pertsonak gaztetxean egiten dute lo. Izan ere, Donostiako herritarrek eta hainbat eragiletako kideek Hiritarren Harrera Sarea sortu zuten. Hasieran Aralarrek utzitako lokalean moldatu ziren baina egun gutxira Txantxarrekako gazteekin jarri ziren harremanetan, gaztetxea pertsona desplazatuen “gune segurua” bilakatu zedin. Gazteek baiezkoa eman zuten eta... [+]


2018-09-27 | ARGIA
Iru˝erriko gaztetxeen autodefentsa eguna antolatu dute urriaren 6rako

Iruñeko Errotxapeako gaztetxean egingo dira ekitaldi guztiak eta begia bereziki jarria dute urrian Errotxapea eta Lizarrako gaztetxeek izango dituzten epaiketetan, gazteek dioten bezala, besteak beste hauen hustuketa eman daitekeelako.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude