Nazioarteko Diru Funtseko arduradun ohia epaituko dute Suitzan

  • Nazioarteko Diru Funtseko (NDF) zuzendari exekutibo izan zen Jaques de Groote hogei urtez (1973-1994); iruzurra eta diru-zuriketa larriak egitea egotzi diote.


2013ko ekainaren 19an - 07:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
De Grootek ustez 660 milioi euro "estali" zituen Suitzako ehunka banku-konturen bidez (arg.: Lidovky.cz / CTK)
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Sobiet Batasunekoak izandako hainbat herrialderen pribatizazio prozesuak bultzatu zituen De Grootek NDFko eta Munduko Bankuko arduradun zela, tartean Txekiako iparraldeko meatzeenak. Nazioarteko ardura postuak utzi eta gero Txekiako meatze horien jabe den finantza konpainiaren presidente bihurtu zen.

Sei urteko ikerketaren ostean Suitzako epaitegietako prokuradoreek ondorioztatu dute De Grootek eta beste sei txekiarrek finantza egitura konplexua sortu zutela 660 milioi euro Suitzako bankuetako ehunka kontutara eramateko.

Diruak Txekiako meatzeak kudeatzen dituen enpresan du jatorria. De Grootek 86 urte ditu egun eta bere kontrako auzibidea maiatzaren 13an hasi zen; baliteke epaiketa uda honetan izatea.

Rebelion.org webgunean auziari eta De Grooten ibilbideari buruzko informazio sakona dakarren artikulua idatzi du Éric Toussaint belgikarrak (Griselda Pinerok gaztelaniara itzulita).


Ustelkeria kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.