Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak dimititu egin du


2018ko otsailaren 15ean - 12:14
Jacob Zuma dimisioa aurkezten (Arg: T13)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Cyril Ramaphosa Afrikako Kongresu Nazionaleko (ANC) presidentea da abenduaz geroztik, eta bere alderdiko buruak presidentetza uztea izan du helburu hasi zenetik. Ramaphosak esan du Zumaren agintaldiak Hegoafrikari ez diola onik egin, ANCk azken hauteskundeetan orain arteko babes txikiena (%53,91) lortu duela kontuan izanda.

Jacob Zuma bederatzi urtez izan da Hegoafrikako presidente. Bere ustez, “bidegabea” eta “justifikaziorik gabea” izan da bere alderdiak dimititzea eskatu izana. Hala ere, alderdikideen eskaerari men egin dio: “Nahiz eta ados ez egon nire alderdiko buruek hartutako erabakiarekin, alderdiko kide diziplinatua naiz”.

 

Jacob Zumaren aurkako protestak Hegoafrikan (Arg: swissinfo.ch)

 

 

Jacob Zumaren aurkako protestak Hegoafrikan (Arg: swissinfo.ch)

 

 

 

 


Irakurri gehiago: Hegoafrika Nazioartea Afrika
Hegoafrika kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.