Bere alderdiak (ANC) eskatuta dimisioa eman du Jacob Zuma Hegoafrikako presidenteak asteazken gauean, ustelkeria kasuen erantzule zela eta.
Cyril Ramaphosa Afrikako Kongresu Nazionaleko (ANC) presidentea da abenduaz geroztik, eta bere alderdiko buruak presidentetza uztea izan du helburu hasi zenetik. Ramaphosak esan du Zumaren agintaldiak Hegoafrikari ez diola onik egin, ANCk azken hauteskundeetan orain arteko babes txikiena (%53,91) lortu duela kontuan izanda.
Jacob Zuma bederatzi urtez izan da Hegoafrikako presidente. Bere ustez, “bidegabea” eta “justifikaziorik gabea” izan da bere alderdiak dimititzea eskatu izana. Hala ere, alderdikideen eskaerari men egin dio: “Nahiz eta ados ez egon nire alderdiko buruek hartutako erabakiarekin, alderdiko kide diziplinatua naiz”.