Izokinak askatzen dituzten Oria ibaiko zati berean, zaborra pilatzen dela salatu du Eguzkik

  • Tolosako Armeria plazatik gertu zaborra zuzenean Oriara botatzen dela salatu du Eguzkik eta pilatutako hondakinak ibaiak eramaten dituela. Hain zuzen, eremu horretan izokinak askatu izan dituzte erakunde publikoek, Arrainen Nazioarteko Egunean: “Kontraesan handi bat da”, dio talde ekologistak.


2019ko otsailaren 07an - 15:11
Zabor eta plastiko mordoa egn batetik bestera "desagertu" da Tolosan, Oria ibaiaren bazterrean, urak eramanda (arg: Eguzkik utzitakotik ARGIAk egindako konparaketa)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Erreketan pilatzen den zaborraren inguruko salaketa eta hausnarketekin zerikusia duen beste kasu baten berri eman dio Eguzkik hedabide honi. Tolosako Armeria enparantza parean Oria ibaiko bazterrak plastiko eta zikinez josita ikus daitezke argazki nahiz bideoetan, eta diotenez zaborra zuzenean isuri da uretara. “Hondakin horiek dagoeneko ez daude hor, gure zain, uraren menpe baizik –azaldu dute Eguzkiko Gorka Alberdi eta Asier Mansok–. Beti esan izan dugu ibaiak plastikozko autobideak direla, eta hemen dugu froga”.

Euren esanetan, gero eta gehiago larritzen gaituzte plastikoek itsasoari egin dioten kalteen inguruko berriek, baina “sekula ez dugu jakingo zenbait kilo hondakinek amaitzen duten itsasoan halako jokabideen ondorioz”.

Izokinak egun batean, zaborra hurrengoan

Hain justu, Tolosako eremu horretan azken urteetan izokinak askatu izan dituzte Arrainen Migrazioaren Nazioarteko Egunean, Tolosako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, AZTIk eta Ekolurrek abian jarritako ekimen bati esker. “Ezin dugu birpopulatu eta aldi berean hondakinak ibaian eta itsasoan sakabanatzen utzi. Kontraesan handi bat dago”, diote Eguzkiko kideek.

Tolosako Udalari eskatu diote, alde batetik jendea hezi dezala, kontziente izateko "ibaia gorputz bat dela, eta guk bezalaxe eskubideak dituela". Eta bestetik, halako jokabideak eragozteko neurriak hartzeaz gain, garbi azaldu dezala "onartezina dela gaur egun edozer ibaira botatzea". Eguzkiren ustez herritar guztiak daude derrigortuta hondakinak dagokion tokira eramatera, horretarako herrian zehar dauden eduki-ontzien bidez. “Ez dago gertaera honen inguruko justifikaziorik, denon eskubideak urratzen ditu, eta dagoeneko udalaren erantzunaren zain gaude”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
Hegazkinez bidaiatzea trenez baino 26 aldiz merkeago izan daiteke Europan

Europa barruan hegaldiak hartzea trenez bidaiatzea baino 26 aldiz merkeagoa izan daiteke, 31 herrialdetako 142 ibilbidetan oinarritutako Greenpeaceren ikerketa baten arabera. Hegaldien zerga pribilegioei egotzi die desparekotasuna, eta trenbidea merketzeko neurriak eskatu ditu.


Plastikoaren kutsadura mugatzeko itun baten negoziaketan ari dira NBEko herrialdeak Genevan

Erabilera bakarreko plastikoen ekoizpenari eta erabilerari jarri nahi dizkiete mugak bereziki. Plastikoaren ekoizpena bikoiztu dute mende hasieratik, eta igoera horren arrazoia erabilera bakarreko plastikoak dira nagusiki.


2025-08-05 | El Salto-Hordago
Plastikoak eragindako kutsadurak 1,3 bilioi euroko osasun gastuak eragiten ditu

The Lancet aldizkariak argitaratutako ikerketa batek eman du datua eta ohartarazi du plastikoaren ekoizpenak osasunean eragina duela bere ekoizpen prozesu osoan eta gazte zein helduei eragiten diela. Gehitu du 1950tik 200 aldiz biderkatu dela plastikoen ekoizpena.


2025-07-09
Plastikoari oratuak

220 milioi tona plastiko sortzen ditugu munduan eta %10a soilik birziklatu. Zifra hori, gainera, hamar urtez jarraian ez da aldatu. Iaz zabor plastiko horren herenak gaizki kudeatzeagatik gure inguruko bazter, erreka, itsaso eta atmosferan bukatu zuen. Greenpeacek salatu... [+]


Munduan 220 milioi tona plastiko sortu eta %10a baino ez dira birziklatzen urtero

220 milioi tona plastiko sortzen dira munduan eta %10a soilik birziklatzen da, zifra hori hamar urtez mantendu da bere horretan. Hainbat talde ekologistek salatu dute egoera uztailaren 3an, plastikozko poltsarik gabeko nazioarteko egunean.


Petronor findegiak du ingurumen inpaktu handiena Euskal Herrian

EHUko Ekopol ikerketa taldearen datuen arabera, Bizkaia da Euskal Herrian ingurumen inpaktu handiena eragiten duen lurraldea, guztizkoaren %52 izanda. Euskal Herrian ingurumen-inpaktu handiena duten 25 industria-instalazioen artean, Muskizeko Petronor petrolio-findegia da... [+]


EAEko herritarren %58k mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu du 2024an

EAEko 1,3 milioi biztanlek Europar Batasunak 2030erako ezarri berri dituen mugak gainditzen dituen aire kutsatua arnastu zuten 2024an, Ekologistak Martxanek eginiko ikerketaren arabera.


B etiketadun ibilgailuak Bilboko Emisio Gutxiko Eremuan sartzea debekatu dute

Neurriak orain arte, A etiketadun eta etiketarik gabekoei eragiten zien.


Sader-Profersaren Zorrotzako lantegien jarduera etetea eskatu dute auzokideek osasuna kaltetzen duelako

Auzo elkarteak, herri mugimenduak eta ekologistak batu ziren asteazkeneko kontzentrazioan. Lantegien jardueraren amaiera itxaroten ari dira duela hamar urte.
 


Donostiako Udala vs. Ekologistak Martxan: nork du arrazoi?

Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]


Eskola inguruetako aire kutsadurarik handiena Donostiako hiru ikastetxetan eta Bilboko bitan atzeman dute

Donostiako Zurriola Haur Hezkuntza, La Asunción eta The English School ikastetxe inguruak eta Bilboko Kontxa Eskola eta Calasancio-Escolapios dira nitrogeno dioxidoaren muga legala gainditzen dutenak, Ekologistak Martxanek hainbat eskola ingurutan egindako azterketaren... [+]


Kutsadura maila handi eta arriskutsuak behatu dira Zubietako erraustegiaren inguruetan

Europan kutsadura maila aztertzen aritzen den Toxicowatch erakundeak egindako ikerketaren emaitzak dira. Erraustegia martxan jarri aurretik egin zituzten lehen azterketak, eta ondoren 2024ra arteko laginak aztertu dituzte. Iazko laginen emaitzak dira honakoak.


Itsasadarreko tunelaren obretarako leherketak legeztatzearen aurka mobilizatuko da ostiral honetan ‘Subflubiala Ez!’

Giza-katea antolatu du Subflubiala ez! plataformak eta hitzordua Artaza-Romo Institutuan jarri du gaurko 18:00etan. Bizkaiko Foru Aldundiak Ingurumen Inpaktuaren Adierazpena (IIA) aldatzea du helburu eta horrelakorik ez du onartzen plataformak.


Eguneraketa berriak daude