Nafarroako D ereduko ikastetxeetako hainbat gela alternatibok –aniztasun funtzionala duten ikasleekin aritzen direnak– Korrikako lekukoa hartuko du astearte arratsalde honetan, gizarteko eta eskoletako aniztasuna aldarri. “Begirada aldatzean dago gakoa, askotan gu geu izaten baikara mugarik ez dagoen tokian mugak jartzen dituztenak”.
Gela alternatiboetatik karriketara egingo dute salto Berako Ricardo Baroja eta Toki Ona institutuak, Etxarri Aranatzeko Andra Mari ikastolak, eta Iruñeko Hegoalde ikastetxe publikoak, Iturrama institutuak eta Sarrigurengo institutuak, “azkenaldian hain burumakur dagoen gizarte honetan irribarreak ereiteko itxaropenarekin”.
Azantzan, 1291. kilometroan Korrikaren lekukoa hartuko dute astearte arratsaldeko 17:24 inguruan, eta sarri bigarren plano batean geratu ohi diren gazte hauei protagonismoa emango diete. “Nafarroako Hezkuntza departamentuak apustu handia egin du aniztasun funtzionala duten ikasleak bertze ikasle guztiekin batera euren herrietako ikastetxeetan egoteko, gela berriak irekiz eta inklusioa bultzatuz”, azpimarratu dute gela alternatiboetako profesional eta familiek.
Ikastetxea, gizartearen antzera, lorategi baten modukoa dela diote, “eta lorategi bat eder egiten duena bertan dauden landareak eta landare horien zaintza izan ohi da. Aurtengo Korrika, askotan itzalean geratzen diren landare horiek eguzkitara ateratzeko aprobetxatu nahi dugu. Modu honetan, eguzkiaren argiarekin eta inguruko guztien besarkada, txalo eta aipamen politekin euren hosto ximel guztiak lore koloretsuetan bilakatuko baitira!”.
Maiz, mugarik ez dagoen lekuan kontrakoa ikusten dugun arren, "guk ere korrika egiten dugu", aldarrikatu dute gela alternatiboek, "askotan tranpa txiki batekin bada ere".
Korrikaren "bihotza eta burua" erakutsiko ditu dokumentalak. Proiektua gauzatzeko, herritarren babesa "ezinbestekoa" izango dela adierazi dute AEK eta Mirokutana ekoiztetxeak, eta apirilaren 25era bitartean crowdfunding kanpaina bat abiatuko dute jalgihadi.eus... [+]
Tipi-tapa mugitzen ditugu euskaltzaleok gure oinak Korrikaren lekukoaren atzetik, gure hizkuntzaren alde, desio dugun Euskal Herri euskalduna helburu, herri euskaldun gisa biziraun nahi dugula aldarrikatzeko.
Tipi-tapa ematen ditu lehen urratsak Afrikako, Hego Amerikako edo... [+]
Ingurumen-inpaktuaren berri izateko eta, hurrengo edizioei begira emisioak murrizteko egin du azterketa Lander Crespo klima adituak. Garraioa izan zen Korrikako azken edizioan isurketa gehienen jatorria.
Bilboko Alde Zaharreko Korrika batzordeak auzoan egin zuten ekimen bat baimenik gabe antolatzeagatik udalaren 1.500 euroko isuna salatu du. Ekintza hau arau-hauste larritzat jo zuen udalak, eta auzokideek espazio publikoaren erabilera defendatu dute.
Irundik Baionara, ezin ezkutatuzkoa izan da 23. Korrikak eragindako harrotasuna. ‘Herri Harro’ leloak zentzua hartu duela ikusi dugu lekuko hartzaileen aurpegietan, eta atzetik euskararen alde oihuka aritu diren korrikalariengan. Bakoitzak bere gorputzetik eta bere... [+]
1.700.000 ikustaldi izan ditu EiTBren emanaldiak –Hamaika TBrenak gehitu behar zaizkio–. Pozik agertu dira AEKko arduradunak: “Inoizko Korrikarik erraldoi eta anbiziotsuena lortu dugu, herria harro egoteko modukoa”.
11 egunetan bizipen hunkigarri asko bizi dituela esan du Ane Elordik Euskadi Irratian. “Aje emozionala, bi urtetan egindako lana, kideak ondoan izanik, eskertza, babesa, Euskal Herri osoa Baionan elkartu da... Momentu oso bereziak bizi izan ditugu azken egunean”.
2.700 kilometro eginda, martxoaren 24arekin heldu da Korrikaren lekukoa Baionako Askatasun plazara, eta mezu sekretua irakurri du Garazi Arrulak. Egun osoko festa handia antolatu dute kultur eragileekin auzolanean: Ibil Bedi, Anje Duhalde, Xiberoots, txarangak,... [+]
43 urte igaro dira AEK-k lehenengo Korrika antolatu zuenetik 1980an. Lekukoak egindako ibilbideen, leloen, abestien eta omendutako pertsonen errepasoa jarraian.
Garazi Arrrula Ruiz izan da aurtengo Korrikaren mezugilea. Txalaparta argitaletxeko editorea da tafallarra. Baionan, milaka euskaltzaleren aurrean, esan du euskara ez dela "ez altxor, ez oroitarri, ez toponimia. Euskarak hegemonia hartzeaz ari gara". Eta gehitu du... [+]
AEKren mezua bertako kide Maider Heguyk eta Bixente Claveriek irakurri dute. Erakundeei “hizkuntza politika ausarta eta sendoa” eskatu diete eta ez “brilli-brillizko bilgarria”. Konpromiso eta baliabide gehiago eskatu dituzte. Gogorarazi dute oraindik... [+]
23. Korrika makina bat irudi esanguratsu egiten ari da, eta dagoeneko oso ohituta gaude jendetza ikustera "Harro Herri" leloaren atzetik korrika. Baina gauean zer pasatzen da? Larunbatetan ere, jendea festan dagoen bitartean, lekukoa norbaitek sostengatzen du. Nafarroa... [+]