Itsas kaio zikindu batek jendearengan kezka sorrarazi du Hendaian

  • Grande America itsasontziaren naufragioa oharkabean pasa zen Txingudi badiaren hegoaldean. Alabaina, iragan igandean, martxoaren 17an, ontziaren petrolio isurketak marea beltza zabaldu zuen Gaskoiko golkoan.


2019ko martxoaren 22an - 16:41
Grande America ontzia Hendaiatik 100 kilometrora hondoratu zen.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Itsas kaio batek jendearen kezka zabaldu zuen atzo Hendaiako Ondarraitzen. Artean, ez da argitu itsastxoria Grande America ontziak isuritako petrolioz zikinduta ote zegoen. Hendaiako Hegalaldia elkarteak hartu du analisien ardura.

Itsastxoriaren gorputzaren %70ak petrolioaren arrastoak zituen. Alabaina, Ondarraitz plaian txoria agertu izana kontu handiz hartu da. Hegalaldia elkarteko presidente Stéphane Mauryren hitzetan, Grande America ontzia Hendaiatik 100 kilometrotara hondoratu zen, eta antza denez, zaila dirudi gorputza hain zikinduta duen txori batek distantzia hori hegan egin izana. Alabaina, ez da ezinezkoa ere.

Dena den, Stéphane Maury-ren hitzetan, txoriaren egoerak eta berau Hendaian aurkitu izanak ez digute arreta desbideratu behar. Petroliontziek gero eta hondakin kutsakor gehiago isurtzen dute Bretainiako itsasertzean.

Mauryk salatu duenez: "Ouessant errailean, arrantzaleen gunean, itsasontziek erregaiak botatzen dituzte modu sistematikoan, Grande America ontziak utzi duen adinako erregai kopurua isuri ere".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kutsadura
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

2025eko uztailaren 9
Plastikoari oratuak

Eguneraketa berriak daude