Istiluak Georgian herritarren eta poliziaren artean, presa hidroelektriko baten eraikuntza dela eta

  • Istiluak izan dira Georgiako Birkiani herrian, bertako herritarrek erresistentzia antolatu baitute Pankisi haranean eraiki nahi dituzten hiru presa hidroelektrikoren aurka. Alazani ibaian eta ur edangarriaren erretserbetan eragingo dituzten kalteak salatzen dituzte.

Herritarrak poliziari harriak botatzen, hauek tiro egin ostean.

2019ko apirilaren 24an - 13:30
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Proiektuak ingurumenean eta nekazaritzan izango dituen eraginek beldurtuta, Pankisi haraneko herritarrek aurre egin diote poliziari asteburuan. Egitasmoaren atzean Txinako Estatuaren jabetza den "East Sichuan Energy Company" dago. Hilabeteak dira Birkianiko bizilagunak presa berri hauen kontra protestan ari direla, baina igandean talka gertatu zen, langileak joan baitziren lanak abiatzera poliziak lagunduta.

Bideo honetan protestan parte hartu zuten herritarrak elkarrizketatu dituzte. Adierazi dutenez, goizean goiz entzun zuten poliziak eta langileak bertaratu zirela. Protesta egitera joan zirenean, poliziak agente gehiago bidaltzea erabaki zuen, eta agente horiek izan ziren tiro egiten lehenak. Istiluen ondorioz, 17 herritarrek eta 34 agentek zerbitzu medikuak behar izan zituzten. Georgiako Barne ministroa ere bertan izan zen, poliziei lagundu asmoz.

Bideoan ikus daitezke adin guztietako herritarrak poliziari aurre eginez.

 

 

 


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!