Imajinatzen

  • Gori Georgiako herri txiki eta nahiko zatarra da. Bere antzinako adreilu eta egurrezko etxeak ia desagertu dira egun, gerrek eta elurteek suntsituta edo, besterik gabe, porlanezko bloke itsusiek ezkutatuta. Bakar bat mantendu da egundaino osorik eta orbaingabe. Ez da harritzekoa, beste eraikin batek babestu baitu azken 70 urteetan. Elkarren gainean egon dira biak, errusiar panpinen eran. Azpikoan jaio zen, hain juxtu, inoiz izan den georgiarrik famatuena: Iosif Bisarionovitx Jugashvili, "Stalin" izengoitiaz ere ezaguna.


2008ko abuztuaren 04an - 00:00
Azken eguneraketa: 2014-03-25 09:12:02
Stalinen etxea Gorin. (Arg: Karlos Zurutuza)

Osetiarrek eurentzako aldarrikatzen dute Stalinen figura. Izan ere, Gori herria Hego Osetiako mugatik oso gertu dago, eta askok diote Stalinen aita osetiarra zela, "Jugashvili" abizenak, "Jugaev" osetia izenean duela jatorria. Teoria honen aburuz, bere aitak (edo aitonak) georgiar ohiko bukaera erantsiko zion bere familia-izenari diskriminazioa saihestearren.

Etxe alboan, Stalini dedikatutako museoa bisitatu daiteke, bai eta bere bagoi pribatua ere. Baina erretratu, argazki eta tonaka kondekorazioak baino askoz ere interesgarriagoa iruditu zait bera jaio zen etxe ttipia. Stalinen jatorri umilaren lekuko da, bere gaineko doriar erako tenpluarekin batere zerikusirik ez duena.

Txikitan imajinatzen dut Jugashvili: euria egiten zuenean aterpean jolasten, edo barandatik eskegita; eskailerak txingoka igotzen, eta saltoka jaisten... Bere ama leiho horren atzean arituko zen etxeko lanetan, bere semetxoa bistan zuela aldi berean. Nekez imajinatuko zuen haur hori historiako hiltzailerik handiena bilakatuko zela.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#1
Gorka Bereziartua
#3
AEK koordinakundea
#4
Ruben Sánchez Bakaikoa
#5
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Georgia
EAJ Putinen zerbitzura dago?

Georgiari buruz agerturiko azkeneko albisteak konektatuko bagenitu eta NATO zale sutsu bat izango bagina, Sabin Etxe inguruan dantzan dabiltzan batzuk bezala, erraz asko esan genezakeen Georgiako gobernu alderdia, Georgian Dream (GD), europar zaleak erreprimitzen dituen alderdi... [+]


Gerrako euskal haur bat berpiztu da Georgian

Tbilisi (Georgia), 1991. Martina Mintegui Bilbao hil zen, 65 urte zituela; senarrarekin, Guivi Goguichaishvili idazlearekin batera, hantxe dago ehortzita.


Istiluak Georgian herritarren eta poliziaren artean, presa hidroelektriko baten eraikuntza dela eta

Istiluak izan dira Georgiako Birkiani herrian, bertako herritarrek erresistentzia antolatu baitute Pankisi haranean eraiki nahi dituzten hiru presa hidroelektrikoren aurka. Alazani ibaian eta ur edangarriaren erretserbetan eragingo dituzten kalteak salatzen dituzte.


'Anna's life': amets amerikarraren ifrentzua

Nino Basilia zuzendari georgiarraren debuta Hego Euskal Herriko areto bakarrean estreinatuko dute, Bilboko Multicines 7n.


Eguneraketa berriak daude