“Istiluak entzutean mahai azpian ezkutatzen nintzen, orain telefonoa hartu eta kalera irteten naiz grabatzera”

  • “11 urte ditut, palestinarra naiz, Nabi Saleh herrian bizi naiz eta munduko kazetaririk gazteena naiz” esanez aurkeztu ohi du bere burua Janna Jihad Tamimik (AEB, 2006). Zazpi urte zituelarik hasi zen okupazioaren karietara herrian gertatzen ziren atxiloketa, hilketa eta istilu guztien berri zabaltzen sare sozialen bitartez. Tarteka bere adinari dagokion moduan eta tarteka heldu baten eran mintzatzen den neskatoa pertsona arriskutsu eta mehatxu gisa izendatu du Mosad Israelgo Inteligentzia Agentziak.


2018ko martxoaren 16an - 09:20
Argazkia: Irantzu Pastor

Zure kabuz hasi zinen honetan ala norbaitek bultzatuta?

Nire ideia izan zen. Orduan ez zen kazetari bakar bat ere hurbiltzen gure herrira, hemen gertatzen zena ixilpean geratzen zen, ezintasuna sentitzen nuen, Nabi Salehko umeok bizi genuena erakutsi nahi nion munduari.

Nolakoa gogoratzen duzu haurtzaroa?

Umea naiz oraindik! –barrez–. Baina, txikiagoa nintzenean, istiluak entzuten nituenean korrika mahai azpian ezkutatzen nintzen. Orain sakelako telefonoa hartu eta kalera irteten naiz dena grabatzera.

Eta gai al zinen egoera ulertzeko? Ba al zenekien nor zinen zu eta nor haiek?

Bai, noski. 0 urte nituenetik hazi izan naiz giro honetan, eta etxean beti entzun ditut helduak okupazioari buruz hizketan. Mustafa nire laguna lau urte nituenean hil zuten...

Orain makina bat kazetari pasatzen gara Nabi Salehtik.

Inoiz ez da nahikoa, hemen egunero gertatzen delako zerbait eta familia bakoitzak historia mingarri asko duelako kontatzeko. Ezinezkoa da okupazioa bertatik bertara bizi dugunon begirada bera izatea kazetari atzerritarrek baina, hala ere, oro har, lan nahiko ona egiten duzue.

Etorkizunaz pentsatuta, baikorra al zara?

Bai, plan asko ditut! Lehenik eta behin, Palestina askearekin amesten dut. Niri dagokidanez, Zientzia Politikoak ikastea gustatuko litzaidake. Kazetaria ere izan nahiko nuke, munduko beste ume batzuen arazoen berri emateko. Hirugarrenik, palestinar jantzi tradizionalak diseinatzea gustatuko litzaidake. Artista ere izan nahi dut haurrei indarkeriaren ondoriozko traumak marrazkien bitartez kudeatzen laguntzeko. Eta, azkenik, Bartzelona futbol taldeko jokalaria izango naiz!

Informazioa zabaltzeaz aparte, zein beste modutan sortzen duzu erresistentzia?

Era askotan egin daiteke! Palestinaren alde abes dezakezu, dantza tradizionalak ikasi, manifestaldietan parte hartu... gure etxeetan bizitzen jarraitzea bera ere erresistentzia egitea da!

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Palestina
Gaza iparraldeko zibil guztiak kanporatzea aztertzen ari da Netanyahu, begirada Libanon jarrita dagoela baliatuta

“Zonalde militar itxia” bilakatuko litzateke Gaza iparraldea, eta palestinar zibil guztiak kanporatzea ekarriko luke. Astebetean joaten ez diren guztiak helburu militar gisa hartu eta hil egingo lituzkete, planaren arabera.


Armen salmenta sekretupean mantentzeko akordioa daukate Israel eta Espainiaren artean

José Luis Zapatero Espainiako presidente zela hasi ziren akordioa lantzen 2011n eta 2014an gauzatu zuten Espainiako Mariano Rajoy eta Israelgo Shimon Peres presidenteek. Publico komunikabideak eman du akordio horren berri.


2024-09-24 | ARGIA
Libanon “ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadak

Asteartean Beirut hiriburua bonbardatu du Israelek, aurreko egunetan erasoak nagusiki herrialdearen hegoaldean eta ekialdean egin ostean. “Ofentsiba areagotzeko” asmoa azaldu du Israelgo Armadako burua Herzi Halevik. Gerra “eskualde osora” zabaltzeko... [+]


NBEko Batzar Orokorrak gehiengo zabalez agindu dio Israeli okupazioa amaitzeko urtebeteko epean

181 estatu kideetatik 124k babestu dute neurria, eta hamalauk soilik bozkatu dute kontra. Ez da erabaki loteslea, eta ez da espero honen ondorioz Israelek jarrera aldatzerik.


Palestinarekin elkartasunean manifestaziora deitu dute urriaren 5ean Iruñean

Su etenaren aldeko kolektiboek, osasun langileek, suhiltzaileek, kirolariek…bat egin dute Golem zinemetatik irtengo den protestaren deialdian. Duela urtebete gogortu zen sarraskia salatu eta 76 urtez luzatu den Palestinarren borrokari elkartasuna adierazteko manifestazioa... [+]


Israelek Libano bonbardatuta gutxienez 492 hildako eta 1.645 zauritu eragin ditu astelehenean

Azken urteetan ikusi gabeko bonbardaketa egin du Israelek Libanoko hainbat hiritan. Astelehenean, gutxienez 492 pertsona hil dituzte eta 1.645 zauritu, Libanoko osasun ministerioak emandako datuen arabera. Horrez gain, ostiralean Hezbollahren bi komandante hil zituen Israelek... [+]


Israelek beste mediku palestinar bat hil du torturapean

Azken urtean Gazan gutxienez 60 pertsona hil dituzte sionistek torturapean, horietariko hiru medikuak, eta beste 1.000 osasun langile baino gehiago hil dituzte, Gazako Osasun Ministerioaren arabera. Osasun sistemaren aurkako eraso “sistematiko eta berariazkoa” salatu... [+]


Bonba-jostailuen oroimena oraindik bizirik da Libanon

Ekialde Erdia dantzan jarri dute pertsona-bilagailuak eta walkie-talkieak lehergailu bihurtu dituzten erasoek. Israel isilik da, baina inork gutxik jartzen du zalantzan erasoen atzean hura dela. Besteak beste, iraganean aritu delako jada jolas hilgarri horietan, eta akusazio... [+]


2024-09-19 | Axier Lopez
Inoiz ikusi gabeko atentatuak Libanon. Nola eta zergatik?

12 hildako –tartean bi adingabe– eta 3.000 zauritu inguru, asteartean. 26 ordu geroago, beste 20 hildako eta 450 zauritu baino gehiago, Libanoko Osasun Ministerioaren arabera. Bi leherketa masibo eta koordinatu izan dira, lehena milaka pertsona-bilagailutan eta... [+]


Palestinak munduari dakarkiona

Ezaguna da enpresa frantses batzuek (Thales, Airbus, Dassault) aspalditik laguntzen dutela Israel haren ekipamendu militarra osatzen. Disclose elkartearen inkesta baten arabera, berriz, Frantziako Gobernuak berak hornitu dizkio osagai elektronikoak Israeli, Gazako zibilak... [+]


2024-09-18 | Gedar
Sionistek bizileku-baimena eskaintzen dute, palestinarrak erailtzearen truke

Jatorri afrikarreko asilo-eskatzaileei egin die eskaintza Israelgo Estatu genozidak, 'Haaretz'-en arabera. Gaur egun, 30.000 eskatzaile omen daude egoera horretan sionisten mendeko eremuetan.


Eguneraketa berriak daude