Israel kritikatzen duelako, Estatu Batuak atera egin dira NBEren Giza Eskubideen Batzordetik

  • AEBak Nazio Batuen Erakundeko (NBE) Giza Eskubideen Batzordetik atera dira. Astearte honetan eman du erabakiaren berri Nikki Haleyk, AEBen Nazio Batuetatako enbaxadoreak.

Nikki Haley eta Benjamin Netanyahu 2017ko argazki batean (Argazkia: AEBetako Tel Aviveko enbaxada).

2018ko ekainaren 20an - 09:39
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Donald Trumpen administrazioak beste erabaki polemiko bat hartu du astearte honetan: AEBak NBEren Giza Eskubideen Batzordetik aterako direla iragarri du. Erabakiaren arrazoia: organo horrek maiz Israel kritikatu izan duela, palestinarren kontra egiten dituen politikengatik.

Nikki Haley AEBen ordezkariak honakoa adierazi du: “Urte honen hasieratik, iaz egin zuen bezala, Giza Eskubideen Batzordeak bost erresoluzio onartu ditu Israelen kontra, Ipar Korearen, Iranen eta Siriaren kontrakoak gehituta baino gehiago”. Haleyren arabera “neurriz kanpokoa” da Israelen aurkako jarrera hori eta adierazten du NBEren batzorde hori politikoki lerratuta dagoela.

“Giza Eskubideen Batzordeak eraso egin behar badie giza eskubideak babesten dituzten herrialdeei eta aldiz, giza eskubideen aurka egiten duten herrialdeak babestu, orduan Amerikak ez dio inolako sinesgarritasunik emango”, gaineratu du Haleyk.

 

 

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak txalotu egin du AEBen erabakia Twitter bidez, esanez neurri honekin “nahikoa da” esaten zaiola behingoz NBEren Giza Eskubideen Batzordearen jarrerari.  

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nazio Batuen Erakundea
2025eko irailaren 3
Plastikoaren birziklapenaren iruzurra
Industria petrokimikoaren 'gerrillariak' Genevan

Eguneraketa berriak daude