Iruñerriko “villavesa” autobusetako hainbat langileri espedienteak ireki dizkiete

  • “Villavesa” izenez ezagutzen den Iruñerriko hiri garraioko langileek hamaikagarren eguna dute greban. Gutxieneko zerbitzuak bakarrik ari dira lanean eta autobusen atzerapenak eta langile eta enpresaren arteko desadostasunak dira nagusi.


2013ko abenduaren 26an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
"Villavesa" asko zerbitzuz kanpo langileek greba mugagabea abiatu zutenetik
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Langile batzordeak Nafarroako Parlamentuko taldeekin bilerak eskatu ditu, garraio zerbitzua kudeatzen duen TCC enpresak negoziatzeko erakutsi duen borondate faltaren aurrean.

Horretaz gain, adostasun batera iristeko beharrezkoa ikusten dute ”Nafarroako Gobernua, Iruñerriko mankomunitatea, TCC enpresa eta langileen batzordeak osatutako mahaia biltzea”.

Langileek geroz eta baldintza okerragoetan lan egiten dutela salatu izan dute azken urteetan. Orain, lan erreforma berriarekin soldata jaisteaz gain, baldintzak are eta okerragoak izanen direla ohartarazi dute. Hori dela eta, hainbat lanuzte partzial egin dituzte, baina enpresak negoziatzeko jarrerarik erakutsi ez duenez greba mugagabea abiatu zuten abenduaren 16an.

Espedienteak langileei

Iragan astean autobusetako erabiltzaileek zerbitzua ez ordaintzeko dei egin zuten langileek.

TCCko zuzendaritzak ohartarazi duenez, hainbat langileri espedienteak ireki dizkie bidaiatzeko txartelarekin ordaintzeko makinetako kableak moztea egotzita. 

Azaldu dutenez, ikuskatzaile batek autobusak behatu zituenean, bederatzi “villavesetako” kableak moztuta ikusi zituen. Gertatutako oso larritzat jota, langileei “sabotajea” egotzi eta horren aurkako neurri gisa zabaldu dituzte espedienteak.

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Espainiako lan erreforma
Eguneraketa berriak daude