Iruñeko Zangoza kaleko aparkalekuaren kontrako aldarri ozena

  • Iruñeko Zangoza kaleko lur azpiko aparkalekua egiteko obrak hasi ditu udalak. Horren kontrako plataformak udalaren jarrera salatu eta adierazi du ingurumenari eta bizilagunei “kalte handia” egingo diela.


2023ko uztailaren 21a - 05:51
Azken eguneraketa:06:56
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iruñeko Udalak sustatuta Oses eraikuntza enpresak Iruñeko Zangoza kaleko lur azpiko aparkalekua egiteko lanak hasi ditu. Zabalguneko bizilagunak behin eta berriz haserre atera dira kalera. Proiektuaren kontrako plataformak lanak gelditzeko kontzentrazio bat iragarri du ostiral honetan, 20:00etan, Gurutze plazan.

Iñaki Aguirre aparkalekuaren kontrako sareko kideak salatu du ez dietela bizilagunei galdetu ere egin. Gaineratu du udalak “informazioa faltsutu” duela, zerrenda bat atera zuelako argudiatuz bizilagun “askok” aparkalekua egiteko eskatu zuela. 2008. urteko proiektu baterako osatutako zerrenda erabiltzen ari ziren. “Horietako asko hilda daudenez edo dagoeneko ez dutenez aparkalekurik nahi, zerrendatik atera dira”, kontatu du Aguirrek.

46 zuhaitz gutxiago

Aparkalekua egiteko 46 zuhaitz kenduko dituzte, haietatik 33 moztu eta beste 13 birlandatuko dituzte. Horrek ingurumenean “kalte handia” eginen duela salatu du plataformak. Kalteak aztertzeko txosten bat egin du Ignacio Bidegainek, ingurumen kalteen txostenetan adituak. Ondorioztatu du autoen isurtzeek “gora” eginen dutela – Iruñeko tokirik kutsatuenetako bat da-- eta zuhaitzen itzalek tenperatura jaisten laguntzen dutenez, kenduz gero tenperatura “igoko” dela.

Ingurumena kaltetzeaz gain, auzoko dendariak ere kaltetuko dituela salatu dute, 22 hilabete iraunen dutelako lanek. Beste kaleetan egindako lanei erreparatzeko eskatu du: “Argi ikusi da, lanen ondorioz dendariei kosta egiten zaiela bizirik mantentzea. Ziurrenik askok itxi egin beharko dute”.

Proiektuak 13,7 milioi euroko aurrekontua du, eta toki bakoitza 30.000 euroan salduko dute. Bizilagun askorentzat “ezinezkoa” izanen da toki bat erostea

Proiektuak 13,7 milioi euroko aurrekontua du, eta toki bakoitza 30.000 euroan salduko dute. Aguirreren arabera bizilagun askorentzat “ezinezkoa” izanen da toki bat erostea: “Inguruan dauden aparkalekuetatik garestienetarikoa izango da”. Haren ustez, horrek argi uzten du ez dituztela bizilagunak kontuan hartzen: “Bizilagunek ez badituzte nahi, Zabalguneko kanpoko jendeak ere erosteko aukera izanen du. Horrek esan nahi du dirua daukan kanpoko edonork Iruñera etortzen den bakoitzean aparkaleku pribatua izanen duela”.

Aurreko Iruñeko alkateak, Enrique Mayak, abiatu zuen proiektua ekainaren 13an eta Cristina Ibarrola Iruñeko alkateak lanak hasi ditu bizilagunen eta plataformaren helegite guztiak erantzun gabe: “Helegiteak bidali ditugu, baina ez digute erantzun ere egin”.

 


Hirigintza kanaletik interesatuko zaizu...
2023-09-10 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Bero

Komunikabideetan behin eta berriz entzun dugu udaldirik beroena igaro dugula eta Euskal Herritik hegoalderako lurretan egon direnen artean ere bai, a ze bero! Iazko lehorte eta bero itogarria ez da aurten errepikatu gurean, gure landa eta basoak gusturago hartuko dute ikasturte... [+]


2023-09-01 | Josu Goiko | Sustatu
Hamabi arrazoi hirietan zuhaitz gehiago egon dadin

Ostegunean txio bat sartu da nire TLan. Hauxe: 12 Reasons Why Cities Need More Trees. Azken aldian albiste asko ari da ateratzen hirietako zuhaitz mozketei buruz (Bilbo, Donostia, Iruñea…) eta gai garrantzitsua dela iruditzen zait.


Gurutze plazako aparkalekuaz kontsulta egin nahi du Ibarrolak

Iruñeko Gurutze plazako lur azpiko aparkalekua egiteko proiektuan herritarrei kontsulta egingo diela iragarri du Cristina Ibarrola alkateak. Obraren aurka ari den herri plataformaren iritziz, Ibarrolaren noraezaren beste adierazle bat da.


2023-07-21 | Sustatu
Hiritik Harira taldeak euskal hiri batzuetako "bero uharteak" ikertu ditu

Hiritik Harira taldea da bi geografo euskaldun gaztek sortutako ikerketa eta iritzi taldea (ikus haiei buruzko artikulu bat hemen) eta beren azken ikergaia izan da hirietako beroarena: nola sortzen diren bero-uharteak hirietan, eta grafikoki euskal hiri batzuetan nola gertatzen... [+]


Getxoko HAPOari jarritako helegiteen erantzunak non dauden galdetu dute dozenaka auzokidek

Getxoko hainbat herritarrek ia 2.000 helegite aurkeztu zituzten orain dela lau hilabete Udalak aurkeztutako HAPOa egokitzeko. Ordutik, baina, gobernu-taldearen erantzunik jaso ez dutela deitoratu dute eta, horregatik, dozenaka auzokide Udalaren Hirigintza zerbitzua hartzen duen... [+]


Eguneraketa berriak daude