Iruñeko 'Maravillas' gaztetxea "soilik agindu judizialarekin" hustuko dutela esan du Kultura kontseilariak

  • Galdera egin du UPNk parlamentuan, Nafarroako Gobernuak "haren ardurak bete ditzan, Rozalejoseko Markesaren jauregiko ondare historikoa zaindu eta defendatzeko".

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2018ko martxoaren 23an - 13:40
Iruñeko Alde Zaharreko 'Maravillas' gaztetxea.

Maravillas gaztetxearen kontra egin du UPNk, beste behin ere, Nafarroako parlamentuan. Galdera egin dute erregionalistek, eta Nafarroako Gobernuari eskatu, Iruñeko Alde Zaharreko Nabarreria plazan dagoen Rozalejosko Markesaren jauregiaren "ardura" hartzeko, "ondare historikoa zaindu eta defendatzeko".

Jose Luis Sanchez de Muniain (UPN) parlamentariak "ekinbiderik ez abiatzea" leporatu dio Exekutiboari: "Fatxada ezker abertzalearen aldarrikapen politikoen euskarria da", salatu du, eta, nabarmendu, gobernuak "ez badu legea betetzen", UPNk berak "exijituko" duela bete dadila. Gobernua "pasiboa" dela kritikatu du, halaber, bai eta okupatu dutenak "barre egiten" ari direla. 

"Ez dago kalterik"

'Maravillas' gaztetxeko kideak "soilik agindu judizialarekin" kaleratu ditzaketeela esan du Ana Herrera Kultura kontseilariak, eta, bide horretan, "irekitako prozesu judiziala" amaitu arte itxaronen dutela. 

"Eraikinaren okupazio ilegalaren ostean, fatxada, teknikarien arabera, ongi dago ez du aldaketarik ez eta kalterik izan", kontseilariaren hitzetan, eta "ez dago barruan esku-hartze arkitektonikorik egin den seinalerik".

"Epaileak ebaztearen duenaren zain dago higiezinaren egoera", ziurtatu du Herrerak eta Vianako Printzea Instituzioak, "haren eskumenen barruan", "ekintza judizialen zain" dagoela. 

Hutsik eta hautsa pilatzen

Egun 'Maravillas' gaztetxea dena, urteak zeramatzan hutsik, eta Alde Zaharreko bizilagunen eskaria izan da urteetan auzoarentzako gunea izan dadin.

Albiste hau Euskalerria irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker argitaratu dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
2024-04-17 | ARGIA
Berangoko Otxantegiko nekazal lurren desalojoa gelditzen laguntzeko deia egin dute

Berangoko Otxantegiko nekazal lurrak modu kolektiboan lantzen bi urte eman ditu proiektu agroekologikoak, baina desalojo agindua dute apirilaren 18rako. Kanporatzea gelditzea lortu zuten iaz, eta berriro ere lortuko dutelakoan, gosari herrikoia deitu dute egun horretarako... [+]


Berangoko Otxantegi Herri Lurrak bigarren urteurrena ospatuko du, desalojo mehatxua gainean duela

Apirilaren 13an Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatuko dute. Apirilaren 18an ordea bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean.


2024-01-23 | Gedar
Zestoako Gaztetxearekin elkartasunez, Eliza seinalatzen jarraitzen dute

Zestoako Gaztetxearen kontrako prozedura judiziala mantentzen du Elizak: asteazken honetan izango da epaiketa. Aurreko ostiralean, Gaztetxearen aldeko elkarretaratze bat izan zen Donostiako Artzain Ona katedralean.


2024-01-19 | Gedar
Euskal Herrian izan den apostasia kolektiborik handiena ari dira egiten Zestoako Gaztetxearen alde

Gipuzkoan, 700 apostasia eskaera baino gehiago lortu dituzte Zestoako Gazte Asanbladak eta Langile Kontrolpeko Espazioen Defentsa Komunitateak. Bihar protesta bat egingo dute Donostiako Artzain Ona katedralean, aurrera baitoa Gaztetxearen kontrako prozedura: hilaren 24an... [+]


2023-12-18 | Garazi Zabaleta
Otxantegi Herri Lurrak
Lurra negozioa egiteko ala elikadura eta bizitza duinerako?

Lurrak espekulaziorako eta dirua egiteko helburu bakarrarekin darabiltzaten jabeak badira Euskal Herriko hamaika txokotan; horren adibide nagusi izan dira azken urteotan Arbonako, Senpereko eta Kanboko esperientziak. Baina Hego Euskal Herrian ere badira antzeko kasuak; Uribe... [+]


Eguneraketa berriak daude