Iruñeko gaztetxea hustu aurretik hitz egitea eskatzen zuen mozioa atzera bota du Legebiltzarrak

  • Ahal Duguk mozioa aurkeztu du Iruñeko Compañia kalean egin den okupazioaren karietara. Ezer deliberatu aurretik gobernuak gaztetxeko kideekin hitz egitea zen testuaren xedea. Aitzitik, Nafarroako Legebiltzarrak atzera bota du, soilik Ahal Duguren, EH Bilduren eta Ezkerraren babesa izan baitu. Kontra bozkatu dute UPNk eta PPNk, eta Geroa Bai eta PSN abstenitu egin dira.  


2015eko abenduaren 10ean - 12:22
Gaztetxeko kideek nabarmendu dute egoerari irtenbidea ematea gobernuari dagokiola. (Arg: Ekinklik)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ahal Duguren bozeramaile Laura Perezek “oinarrizkotzat” jo du aurkeztu duten proposamena, eta “ulergaitza” kontsideratu du Geroa Bai eta PSN alde ez agertu izana. Geroa Baiko Koldo Martinezek azaldu du mozioaren lanketan parte hartu ez dutelako abstenitu direla. Halaber, adierazi du okupazioa eta “alde bakarreko bideak” ez direla irtenbidea, eta gazteek udalarekin negoziatu beharko luketela.

“Ardura ez da udalarena, gobernuarena baizik”

Okupatzaileen batzarrak agiri bidez nabarmendu duenez, egoerari irtenbidea ematea gobernuari dagokio, eta ez udalari. Eraikinaren jabea Nasuvinsa enpresa publikoa da, gobernuaren Eskubide Sozialen departamenduaren menpekoa dena. “Eraikina exekutiboarena da, eta ez udalarena, beraz, gobernuari dagokio proiektuari erantzun positibo bat ematea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Okupazioa
Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!