Iruñeko gazte bat epaituko dute tratu txarrak egin zizkion poliziari “torturatzaile” deitzeagatik

  • Urriaren 27an epaituko dute Iruñeko Donibane auzoko Egoi Irisarri gaztea Nafarroako Auzitegian. Kaletik zihoala tratu txarrak egin zizkion polizia identifikatu eta “torturatzaile” deitzeagatik atxilotu zuten martxoaren 25an.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2015eko urriaren 9an - 11:16
Egoi Irisarri Iruñeko gazteak tratu txarrak jasan zituen atxiloaldian.
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Egun berean utzi zuten aske, karguekin. Bere aurkako bederatzi hilabeteko espetxe zigorra eta milaka euroko isuna eskatu du Fiskaltzak.

2010ean atxilotu zuten #28akEreLibre auziaren baitan, Segiko kide izateagatik. Inkomunikazio aldian jasotako kolpeen ondorioz, ospitalean ingresatu behar izan zuten instrukzio epailearen aurretik pasa aurretik.

Espetxera bidali zuen, eta urte eta erdi igaro zuen preso. Bost urte eta gero, Espainiako Auzitegi Nazionalak absolbitu egin zuen; Fiskaltzak berak erretiratu zituen karguak beste 11 kiderekin egin bezala.

[Albiste honen jatorrizko bertsioa Topatu.info-k argitaratu du eta webgune horren lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra].


Tortura kanalean gehiago
2026ko otsailaren 26
Ez gitxu lo

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.