Iruñeko Eunate institutuan segurtasun kamerak kentzeko eskatu dute ikasleek

  • Greba eta protesta eguna deitu dute Iruñeko Txantreako ikastetxeko ikasleek, "zuzendaritzak inposatutako kontrol sozialari" aurre egiteko. Pasa den ikasturte amaieran, Eunateko zuzendaritzak, 13 segurtasun kamera jarri zituela salatu dute eta hauek kentzeko eskatuta, erantzunik ez dutela jaso adierazi dute. Ostegunean manifestazioa egin dute, beste institutuetatik ailegatutako ikasleen laguntza eta babesarekin.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko martxoaren 22an - 08:46
Argazkia: Ikasle Abertzaleak

Gaurko manifestazio eta grebarekin bat egiteko oztopoak salatu dituzte ikasleek. Institutu jakin bateko gatazka dela eta, hainbat ikastetxeetako zuzendaritzek ez baitute eman protestarekin bat egiteko baimenik. Hala eta guztiz ere, Iturrama, Mendillori eta baita Tolosaldetik ere etorritako ikasleak batu zaizkie protestan.

Ikasleen protestaren bideoa osatu dute Ahotsa.info-ko lagunek:

 

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ikasle mugimendua
Hezkuntza sistema sozialista aldarrikatu dute ikasleek, martxoaren 20ko ikasle greban

Grebara jo dute bigarren hezkuntzako, lanbide heziketako eta unibertsitateko ikasleek. Ikastetxeen ohiko jarduna gelditu eta kaleak hartu dituzte “negozioen eta inposizioen” hezkuntzaren kontra Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean. Goizeko aurreneko... [+]


Hezkuntza "pribatizaziotik" ateratzeko, borroka

Ikasle Abertzaleak taldeak grebarako deia egin du martxoaren 20rako. Negozioen eta inposizioen hezkuntza borrokatu goiburuarekin manifestazioa ere eginen dute 12:00etan Iruñeko Foruen Plazatik aterata. Unibertsitatera sartu aurretik eta goi mailako ikasketak egiterako... [+]


EHUren “izaera poliziala” salatu dute ehunka ikaslek Gasteizen

Asteazken gaueko gertakariak salatzeaz gain, Polizia unibertsitatetik “kanporatzea” exijitzeko eta EHUren “erantzukizuna” seinalatzeko mobilizazioa egin dute.


Greba antolatu du martxoaren 13rako Ikasle Abertzaleak-ek

Eusko Legebiltzarraren aurrean elkartu dira Ikasle Abertzaleak-eko kideak martxoaren 13rako ikasle grebara deitzeko. “Azken hilabeteetan borroka prozesuak martxan jarri ditugu Euskal Herriko ikastetxe eta campusetan eta, orain, pausu bat gehiago emateko unea dela uste... [+]


Eroritako sabaiak, itoginak, hezetasunak... EHUren eraikinetako baldintzak salatu dituzte

Sabai zati bat erori da berriki EHUren Ibaetako campusean, eta ez da lehen aldia. Azpiegituren "egoera kaskarra" salatu dute, itogin ugari eta berogailu matxuratuak tarteko (ikusi irudiak albiste bukaeran). "Arazoei aurre egiteko aurrekontua egina zutela esan... [+]


Eguneraketa berriak daude