Gizarte eragileek pobreziaren aurkako "konpromisoak indartzea eta pertsonak lehenestea" eskatu dute asteartean. Aldeldi politikoei eskubide sozialak eta ekonomikoak bermatzeko beharra azpimarratu diete, eta beren hauteskunde programetan "politika publikoak" jasotzeko eskatu.
Astelehen gauen kalen lo egiten zuen 44 urteko gizonezkoa hilda aurkitu zuten, Iruñeko Arrotxapea auzoko Plazaolako tunelean. Martxoan Jesus eta Maria aterpetxea itxi izanak 50 lagun bultza zituen kalean bizitzera. Gertaeraz hitz egin du asteartean Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataformak Iruñeko Geltoki espazioan eginiko agerraldian.
Plataformako ordezkari Mariluz Sanzek esan du jendeak "normaltzat" jo duela gertatutakoa, eta "ez ikusiarena" egin duela: "Gertatutakoak zer pentsatua eman behar liguke. Gogoeta falta da erakunde publikoetan eta gizartean, oro har. Hau normalizatzen duen gizarte batek asko du hobetzeko".
Hurrengo hauteskundeen aurrean, plataformako kideek "politika publikoak" garatzeko eskatu diete alderdi politikoei, beren hauteskunde porgrametan eta hauteskundeen ondorengo akordioetan idatziz jasotzeko. "Pertsona ahulenen egoera hobetzeko eta desoreka sozialak ezabatzeko", eskubide sozialak eta ekonomikoak bermatzea eskatu dute.
Era berean, gogorarazi dute pobreziaren aurkako konpromisoak "eredu ekonomiko solidarioak indartzea" eskatzen duela, eta eredu horiek ez dutela "etekinen maximizazioa" lehenesten, pertsonak baizik: "Pobreziarik eta bazterkeriarik sortzen lagunduko ez duen eredu ekonomikoa bultzatu behar da, munduko herrialde guztietan aberastasuna banatzen eta gizartean txertatzen lagunduko duena".
Nafarroako Gizarte Erakundeen Plataforma ondorengo eragileek osatzen dute: Pobreziaren eta Gizarte Bazterketaren Aurkako Nafarroako Sarea, Cermin elbarritasunen bat dutenen Nafarroako batzordea, REAS Ekonomia Alternatibo eta Solidarioen Sarea eta Garapenerako GKEen Koordinakundea (CONGDN).
Alderdi politikoei "benetako konpromisoa" hartzeko eskaera
Nafarroan, dagoeneko, Pobreziaren eta Desberdintasunaren aurkako Nafarroako Ituna (2021-2030) ezarri zen ibilbide-orri gisa. Gizarte Erakundeen Plataformak eta parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek sinatu zuten. Hitzarmena 2030 arte egongo litzateke indarrean.
Espero dute itunean jasotakoa beteko dela eta hurrengo Parlamentuak bere gain hartuko dituela ezarritako konpromisoak. Alderdi politikoek pertsona ahulenekin "benetako konpromisoa" hartzeko eskatu dute.
Gaizkile elkarte baten parte izateagatik jarri diote kartzela zigorra; haatik, bestalde leporatzen zitzaionarentzat errugabetu du Pariseko Auzitegi Korrekzionalak. Frantziako presidentetzarako 2007ko kanpaina finantzatzeko Muammar Gaddafi Libiako diktadore zenarengandik... [+]
Leioako Animalien Tratu Txarren Aurkako elkarteak kaleratu berri duen txostenak argi utzi du asto-probetan erabiltzen diren animaliek behar ez duten sufrimendua jasaten dutela. Azaldu dutenetz, Teresa Gamonal albaitari eta etologoak 54 bideo aztertu ditu, eta hainbat faktore... [+]
Guido Crosetto Italiako Defentsa ministroak iragarri duenez, Kretatik gertu zihoan ontzi militar bat "misio humanitarioan" hurbilduko da Flotillara .
Israelek genozidioa justifikatzeko darabilen argudio nagusia da Gaza eta Hamas parekatzea. Denak dira terroristak edo terroristen lagunak. Logika hori ondo ezagutu eta sufritu dugu Euskal Herrian. Bada, Erresuma Batuan ere indarrean sartu dute, Palestinarekiko elkartasun... [+]
Orain arte ez dugu aipatu, baina bada 6-12 urte arteko umeen kirol jarduerari –aisialdiari, oro har– lotuta dagoen eta azpimarratzea merezi duen beste osagai bat: hizkuntza erabilera. Zentzu horretan, euskararen arnasgune dira Eskola Kiroleko programak, lekuan lekuko... [+]
Aurrerantzean, Gipuzkoako klub batean jokatu nahi duen 8-12 urteko umeak ez du derrigorrez Eskola Kirolean parte hartu beharrik izango, EAEko Auzitegi Nagusiak hala ebatzita. Multikirol ereduaren kontrako errekurtsoa jarri duen familiaren hitzetan, ez da bidezkoa erakundeek... [+]
ELA sindikatuak deituta, beste hiru greba egun egingo dituzte Gipuzkoako erresidentzietako eta eguneko zentroetako langileek aste honetan, asteazkenetik ostiralera (hilak 24tik 26ra). %100eko lan kontratuak eskatuko dituzte, baita soldata arrakalarekin amaitzeko eskatu ere; LAB... [+]
Palestinan gertatzen ari denarekiko haurrak ekidistantzian heztea ezinezko bihurtu da ikastetxe (eta etxe) gero eta gehiagotan. Adinaren arabera zer eta nola kontatu konplexua izan badaiteke ere, giza eskubideak, heriotza, injustizia… mintzagai dira ikasgela gero eta... [+]
Hilabeteetako aldarrikapena izan da, haur eta gazteentzako psikiatria zerbitzua bertan behera geratu zenetik Donostiara joan behar izan baitute Bidasoaldeko familiek, eta Donostiako zerbitzua gainezka zegoela salatu dute behin baino gehiagotan.
IAk egin du deialdia, eta aurreratu du, Askatasunaren Ontzidiari erasotzen badiote, egunez aldatuko duela greba. "Estatu sionistarekin konplizeak diren instituzio zein enpresak irmoki seinalatzeko" baliatuko dute eguna.
Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak sustatutako Herri Ekimen Legegilea (HEL) izapidetzearen kontra Eusko Jaurlaritzak oraintsu egin duen txostenaren kontra ehunka lagun mobilizatu dira larunbat goizean Donostian, Bilbon eta Gasteizen. Pentsio minimoa lanbide arteko... [+]
Algoritmo hitza tekniko eta urruna iruditu arren, gure eguneroko bizitzaren parte da, modu sakonean. Algoritmoek erabakitzen dute sare antisozialetan zer albiste ikusten ditugun, mailegu bat onartzen ote diguten, edo zer hautagai aukeratzen dituzten lanpostu baterako. Are... [+]
Erran egin nion umetan sexu abusu bat jasanarazi zidanari: hala egin zidala. Bazekien, sinetsi zidan, eta errespetatu du harekiko behar dudan urruntzea. Zortea izan nuela uste dut; denok ez daukagula bera. Prozesu inperfektu haren kontakizun ez-fikziozko bat da hau.
Danimarkaren menpe segitzen duen Groenlandiako biztanleriaren %88 da inuita, eta beraien hizkuntzan eta kulturan aitzina egite hutsa dute eguneroko desafio. Zuriek kolonizatu zituzten eta gaur egun egoerak bere horretan segitzen du: zurien begietatik bideratuta dagoen... [+]