Iruña-Veleiaren aurkako sasiepaiketa

  • Iruña-Veleiaren aurkako antzerkia amaitu da. Hau dena fartsa izan bat da,  aurretik epaiketaren ondorio nagusia zein izango den badakigulako, epai bat ala beste bat egonda ere: grafitoak faltsuak direla. Baina zergatik aurreratu dezakegu horren emaitza?

     


2020ko martxoaren 03an - 09:29
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

1.- Grafitoak Europako laborategi inpartzialetan datatzea arbuiatu dutelako. Grafitoei buruz ustezko zalantzak hasi zirenean, Eliseo Gil zuzendari inputatuak, duela 13 urte, horixe eskatu zuelako, 50 grafito nazioarteko laborategi inpartzial batean analizatu eta datazio seguru bat lortzea. Baina EHUko “ustezko” adituek eta Arabako Aldundiko arduradun publikoek osatutako Aholku Batzordeak ezetza eman zion. Ondoren Epaitegiak ere erabaki bera hartu zuen eta berdin Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak arazoa planteatu zitzaionean.

Edozein akusatuk edozein epaiketatan proba perizialak eskatzeko eskubidea du, eta Epaitegiak ez baditu egiten, berak ordainduz, egiteko eskubide osoa du. Eliseo Gilek duela gutxi epaile berriari eskatu zion, baina, nola ez!, eskubide hau ere ukatu egin zitzaion hamaikagarren aldiz. Beraz, bidegabekeria maltzur baten aurrean gaudela salatu nahi dugu ozenki, gaia zientifikoki argitzeko dagoen aukera eta bide bakarra, hots, nazioarteko laborategi onenetan datazio arkeometrikoak egitea, ez dutelako egin eta ez dutelako egiten uzten.

"Bidegabekeria maltzur baten aurrean gaudela salatu nahi dugu ozenki, gaia zientifikoki argitzeko dagoen aukera eta bide bakarra, hots, nazioarteko laborategi onenetan datazio arkeometrikoak egitea"

2.- Epaileak Eliseok eskatutako peritu edo lekuko gehienak onartu ez dituelako. Eliseoren defentsak, epaiketari begira, hainbat peritu eta lekuko aurkeztu zituen eta horien artean grafitoak benetakoak izan daitezkeela dioten txosten egileak. Epaileak, ordea, gehienak ez dizkio onartu eta Eliseo defentsarako ia periturik gabe utzi dute. Beraz, epaiketan ez dugu ikusi Harrisen Matrix izenez ezagutzen den metodo arkeologiko modernoaren asmatzailea den Edward Harris berbera, zeinak baieztatu baitu Iruña-Veleiako grafitoak egiazkoak direla. Ez dugu ikusi, halaber, Santiago Konpostelako irakaslea den Antonio Rguez Colmenero jauna, edota Pariseko Unibertsitate batek argitaratutako liburu baten autorea den Hector jauna ere, ezta gaiaz hainbat liburu eta artikulu idatzi dituen Juan Martin Elexpuru filologian doktore jauna ere, etab.

Peritu horiek, benetakoak izan daitezkeela dioten 20tik gorako txosten eta irizpen idatzi dituzte eta  faltsukeriaren aldeko 7 txostenetako argudio guztiak bertan behera utzi dituzte: ez da Descartes agertzen, Miscart baizik; Deidre agertzea posible da, beste leku batzuetan Dendre eta Dedre agertu direlako; Secuano agertzea posible da, beste testu batzuetan Sicuani, Secuanus eta Secuan agertu direlako; Z letra grezieratik kanpo XV. mendea baino lehen posible da, Donemiliagan izioqui dugu esaldi famatua badugulako…

3.- Establishmenteko interesak babesten dituzten hedabideak epaia zein izango den etengabe esaten ari direlako. Horiek gure aurkariei atsegingo litzaiekeen epaia barreiatzen ari dira une oro, alegia, grafitoak faltsuak direla. Hain zuzen ere, azken hamarkadan hedabide horiei grafitoak zientifikoki argitzearen aldeko hainbat prentsa ohar, iritzi artikulu, gutun eta astero egiten diren enkarteladen eta beste hainbat ekintzaren berri igorri zaie, baina gehienek ez dute inoiz ezer publikatu eta erabateko zentsura ala nahasketa giroa elikatu dute.

4.- Euskaldunak jatorriz zeltak garela dioen teoria indargabetua geratuko litzatekeelako. Badira hor zehar gure historia berridatzi nahi dutenak, alegia euskaldunok jatorriz zeltak garela baina Iruña-Veleiako grafitoekin teoria hori ezeztatuta geratzen da. Izan ere euskera III-V. mendeetan Arabako hizkuntza zela argi uzten baitute grafitoek, eta horrela euskalduntze berantiarraren teoria ere ezeztatua geratzen da. Iruña-Veleiarekin gure umeak ez lirateke behartuak izango testu liburuetan agertzen diren hainbat gezur irenstera, hots, garai horretan zeltak ginela eta ez baskoiak, adibidez.

"Fiskalak Eliseo aurka aurkeztuko duen argudio zientifiko bakarra, grafitoen gainazaletako analitika bat dela. Nork egin du azterketa hau? Euskalduntze berantiarraren teoria sustatu eta zabaltzen ari den Espainiako Kultura Ministerioaren laborategiak"

5.- Indusketa eremu gune batzuk hondeamakinez hondatu dituztelako. Eliseo Gil kanporatu ondoren, hondeamakina hiru aldiz sartu dute Iruña-Veleian eta behin, euskerazko grafito eta gai kristau gehien agertu ziren eremuan hain zuzen. Bideoan lehenengo suntsiketa ikusi daiteke. Gai hau noski, ez dute epaiketan sartu.

6.- Froga zientifiko kontrastaturik ez dutelako. Esan beharra dago Fiskalak Eliseo aurka aurkeztuko duen argudio zientifiko bakarra, grafitoen gainazaletako analitika bat dela. Nork egin du azterketa hau? Euskalduntze berantiarraren teoria sustatu eta zabaltzen ari den Espainiako Kultura Ministerioaren laborategiak. Zer dio analitika horrek? Grafitoak faltsuak liratekeela beren gainazaletan metal moderno batzuk azaldu direlako. Baliozkoa da froga hau? Ez, grafitoa noiz idatzi zen jakiteko, letren ildoen barruan dauden sedimentuek, kedarrek edo karbonato kaltzikoek gainazal horretan inkrustatuta zenbat denbora daramaten aztertu behar delako eta prozesu hori ez dutelako bete. Horrez gain, idatzitako adreiluetan ez dute termoluminiszentzia probarik egin. Grafitoak gaur egungo urez garbitu dituztela ondorioztatu dezakegu, grafitoei atxikitako gaurko urak metal modernoen hondakinak dituelako. Edo gaur egungo lan tresnen aztarnak dituztela. Zergatik ez diote Eliseori beste laborategiren batean datatzen uzten? Madrilen egindako sasianalitika hau baliogabetuko lukeelako.

7.- Kereila ustezko faltsutasunagatik jarri zietelako baina epaiketan gai hori egozten ez zaielako. Tranpa bat da 11 urte faltsukeriagatik inputatuta egotea eta orain, epaiketan, inputazio hori ez agertzea. Izan ere, "ondarearen aurkako kaltea" eta "iruzurra" egozten dizkiete. Baina horiek ez lirateke tratatu behar, aurretik egiazkoak diren ala argitzen ez badute. Zergatik aldatu dute kereilaren akusazioa? Agian ezin dutelako faltsuak direla zientifikoki frogatu?

Euskeraren aurkako hamaikagarren erasoa. Horregatik guztiagatik, Iruña-Veleiaren aurkako epaiketa, zalantzarik gabe, euskeraren, historiaren eta gure duintasunaren aurkako beste eraso bat gehiago dela argi ikusten da, Inkisizioak emakumeen kontra egin zuen bezala, Altsasun gazteen aurka egin duten bezala edota ehunka euskaldunen kontra egin duten bezala.

Baina Iruña-Veleia aukera ezin hobea da jakin ahal izateko ze unibertsitate, instituzio, justizia eta hedabideak dauzkagun eta haiengandik ze gutxi espero dezakegun Euskal Herria burujabe eta euskalduna izan dadin.

Eta grafitoak faltsuak direla eta baliorik ez dutela uste badute, gure esku jartzea besterik ez daukate, guk arreta  handiagoz zaindu eta noski, berehalaxe munduko laborategi onenetan datatuko genituzkeelako.

Une gogor honetan Eliseo Gil eta Oskar Eskribanori gure laguntza eta adorea eskaini nahi dizkiegu. Eutsi gogor!

Euskeraren Jatorria elkartearen izenean.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora

ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Iritzia
Analisia
Trenez, posible bada

Ordenagailua piztear nintzela, eta udako azken eskaera bailitzan, “amatxo, kontatu artikuluan gaurko karreran ze ondo ibili naizen” eskatu dit txikiak. Kontatu diot trenei buruz hitz egin behar nuela gaurkoan, ez etapen amaierei buruz edota Palestinako banderek izan... [+]


2025-09-17 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Beste western bat

The Searchers filma ari ginen ikusten. Western bat, klasiko bat. Indioek Texaseko familia bati eraso egin eta bahituta eramango dute alaba. John Waynek urteak emango ditu indio gaiztoen atzetik alaba hura erreskatatu nahian. Filmak, bistan da, ez du kontatzen nolakoa zen Amerika... [+]


Teknologia
Tescreal

Radical futures diseinu espekulatibora zuzentzen den estudioak aurkezpen interesgarri bat partekatu du: A quick guide to the mythologies driving tech power (gida azkarra teknologien boterean daudenak gidatzen dituzten mitologien inguruan). Bertan diote Silicom Valleyko eliteak... [+]


2025-09-17 | Mikel Zurbano
Berdintasuna

Thomas Piketty eta Michael J. Sandel egileek berdintasunaren kontzeptua jorratzen duen liburua argitaratu dute aurten: Equality. What it means and why it matters (Berdintasuna. Zer esan nahi du eta zergatik du garrantzia, Polity argitaletxea). Pentsamendu garaikidean ospe handia... [+]


2025-09-17 | Cira Crespo
Modernoak gara?

Moderno izateak, hiztegiaren arabera, “gaurkoa, egungoa; garai berekoa” esan nahi du, eta baita ere, “jakintzak edo teknikak berrikitan eginiko aurrerapenez baliatzen dena”. Baina aro modernoa eta modernitatea aro historiko bat ere izan daitezke; hain... [+]


2025-09-17 | Iñaki Murua
'Azalapain'

Bai azalak emonbe! Esaten dute Ondarroan, norbait nabarmen gizenduta ikustean. Ezagun bati alderantzizkoa entzun nion azalari buruz: “Azala hain daukat gorputzaren neurri justukoa, ezen norbaiti keinu egiteko begi bat ixten dudanean uzkerrak ihes egiten... [+]


2025-09-17 | Itxaro Borda
Larrazkena

Badirudi larrazkena agorrila erditsutan hasten dela aldaketa klimatikoaren ondorioz. Euri eskasez hostoak firurikan erortzen dira eta Otso Errekako iraztorrak denbora baino lehen gorritzen dabiltza: ikusgarria da! Historiako udarik beroena ukan dugu aurten eta tenperaturek... [+]


Irun ez da Iran

Nahiz eta, entzun dudanez, hala deitzen dioten gertuko herri batekoek. Mugako biztanleok izaera jakin bat omen dugu; nabaritzen omen zaigu inguru horretakoak garela, esaterako, irundarroi. Ba omen dugu zera berezi bat. Ez dut gehiegi sinesten kontu horietan, ondoren zera hori ez... [+]


Suteak, noren mesederako?

Edozein arlotan, arazo bat suertatzen denean, eta ia inor ados jartzen ez denean, ohiko galdera plazaratzea da onena: Nori egiten dio mesede?


2025-09-15 | Behe Banda
BARRA WARROAK
Norbere leihotik

Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]


Ez Ferreirak, ez Bengoetxeak, ez Perezek

2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]


2025-09-11 | Piter Encinas
Eutanasiaren legea laugarren urtez indarrean

Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]


Trekutz eguna

2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]


2025-09-10 | Imanol Epelde
Berriketa gutxi
Euskal. Jai.

Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]


Eguneraketa berriak daude