EHZ

Irisarrin sortutakoa hedatzeko bide berri bat

  • Ajearekin baino okerragoa da marseillesaren oihartzunekin esnatzea. Begiak ireki eta lehen pertsona Mixel ondoan etzanda ikustea, zer da hori. Berak esnatuko gintuen ziur aski. “Jaiki, jaiki, euskotarrak!”, oihukatu du ozen, “Festibal honetan ez da denborarik bestondoarekin eguerdira arte lo egiteko. Goizean goizik Plazan bada zer ikusia”. Ziztu bizian egin dugu hanka plazarantz, Napoleon berri-txikiaren aginduetara. Kafea ere ez zen kafea hartu dugu ttantto baten truk, eta bigarren bat hartu behar izan dugu gosalduta egotearen sentsazioa izateko.


2019ko uztailaren 01ean - 12:48
Ray Fernandezen kontzertuko irudi bat / Argazkia: Topatu
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Familientzat prestaturiko igandea. Goizean goizetik haurren txokoa bete-beterik zen, inoizko jende gehien. Familia-igande bat, eta goizean goizetik zirko ikuskizuna eta bestelako antzerkiak herriko plazan. “Zinezko zirkuak bertze festibaletako igande goizak dira izaten”, esan digu Mixelek. Aje handiena zutenenak kanpinean geratuko ziren ziurrenik, baina dezente jende bildu zen herriko plazan, aurpegi txukundu, garbitu baina batzuk begizuloz josiekin. Gehienak gosetu zirenean erritmo bizia eta gozoa jarri zuten La Jodederakoek, baina talo egileek ezin izan zuten, antza, erritmoarekin jarraitu. Hori zen taloa jan beharra, hori.

Bazkalorduarekin batera giroa ere nabarmen lasaitu eta siesta-giroa gailendu zen. Harmailatxo bat jarri zuten antzerkia zetorren-eta ondoren. Gazteenei zuzenduta egon arren, plaza lepo bete zen eta adin orotako jendez eta guztiek barre mordoa egin genuen antzerkiarekin. Mixeli komentatu genion asko gustatu zitzaigula, baina hark, muturturik, honela esan zigun: “Akatsak baizik ez ditu eta egiten”.

Familia giroaz gain, egunak beste norabide bat hartu zuen gau partera. Bertakoentzat egunik onena dela esan zigun antolatzaileetako batek, eta jakina, a zer kontzertu puxkak zituzten antolaturik iganderako. Bestarako betarik ez zen faltako azken egunean, astelehenetik aurrera okerrena geratzen den arren: garbiketa eta desmuntaia. Ibil Bedi talde iruindar berriak Plazako giro lasaiari ahots fin eta ederra jarri zion biolinaren laguntzaz; hauek itxi zuten Plazako egitaraua.

Iparraldeko Klasikoen Selekzioak Pentzea gunea irekitzeko ardura izan zuen: Oihaneko Zühainetan. Beste lau kontzertu handi izan ziren ondoren: Ray Fernandez, Broken Brothers Brass Band, Willis Drummond eta Iseo & Dodosound, eta kontzertu tarteetan Txakatuk elektrotxaranga. Nahiko gerri mugitu ziren Ray Fernandezen doinu kubatarrekin, baita Broken Brothers Brass Bandekin ere, azken hauek publikoaren parte-hartzea bultzatuta. Hirukote lapurtarra, ondoren, beti bezain indartsu aritu zen; eta Iruñerriko Iseo & Dodosoundek besta lehertu zuen. Egun osoa kasik dantzarik egin gabe zeraman Mixelek aurresku eta atzesku dantzatu zituen garagardo artean.

Barra itxi zuten, baita Pentzea hustu ere, bestak jarraitu zuen Irisarriko xokoren batean, baina EHZ bereak emana zen jada. Aurtengoz, behintzat. Kotxera joan aurretik, Mixeli agur esatera joan ginen gu. Arnasa kentzeko moduko besarkada estu bana eman zigun lagun xelebreak, sentitu genuen adiskide berri bat egina genuela. Beso artetik askatu eta larunbateko ekitaldian entzun genituen hitzak errepikatu zizkigun begietara begira: “Orain, EHZ zatiak eramanen ditugu gurekin batera. Jarraituko dugu hemen auzolanez sorturiko gune askea urte guzira hedatzen”. Agurtu dugu Mixel, agurtu dugu EHZ, hurrengo urtera arte.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: EHZ
Zuritxo, egon deseroso

Queer falafel
Non: Arberatze-Zilhekoan, EHZ festibalean.
Noiz: ekainaren 29an.

------------------------------------------------------

Hasi orduko, ohar bi. Bat: “Deseroso egongo zara apur batean, isildu eta entzun. Asko ikasiko duzu zure pribilegio... [+]


Kronika
Segitzen dugu oraino

Larunbat eguerdian arribatu da festibalera Baionako bestazale laguna. Alimalekoa egin nahi du Arberatze-Zilhekoan, duen egun eta erdian, igande arratsaldez buelta eginen baitu. Festibala Lekornen egiten zenean bezainbat gogo du 29. edizio honendako. Eta argi du zein den lehen... [+]


2025-07-01 | Dani Blanco
ARGAZKIAK | EHZ, lurraren erritmora

[Argazki-galeriaz gain, hiru egunetan bizitakoen kronika idatzi du Gorka Peñagarikanok. Hona irakurgai]


Asteburu honetan eginen da EHZ festibala, Arberatze-Zilhekoan

Fermin Muguruza afixan nagusi, Olaia Inziarte, Naxker, Xiberoots, Errobi, Kaskezur, Zetkin, Tapia eta Leturia eta beste hainbat musikari igoko dira oholtzara ekainaren 27, 28 eta 29an. Horrez gain, antolatu diren hitzaldietan, hala nola lurraren defentsaz, diskurtso eta... [+]


EHZ eta Hatortxu Rock jaialdiek bonu bateratu bat iragarri dute

Bi festibaletara joateko bonuak 150 euro balio ditu eta maiatzaren 6tik 19ra eskuratu daiteke. EHZ jaialdia ekainaren 27tik 29ra ospatuko dute Aberatzen eta azken Hatortxu Rocka Lakuntzan izango da, uztailaren 24tik 27ra.


EHZk aurtengo leloa eta lehen taldeak jakinarazi ditu

Elkarteak ekainaren 27, 28 eta 29an Arberatzen (Nafarroa Beherea) izango den jaialdian izateko aurresalmenta abiatu du ostegunean. Hiru eguneko sarrerak 43 euro balioko ditu eta Ipar Euskal Herriko "lau ertzetatik" festibalera hurbiltzeko autobusak antolatuko dituztela... [+]


Badator EHZ: aurtengo berrikuntzak, informazio praktikoa, ordutegiak, erasoen aurkako protokoloa...

Azken urteetan bezala, belaunaldi eta gustu guztiei zuzendutako kalitatezko eskaintza oparoa proposatzeko xedea adierazi du EHZko antolakuntzak.

ARGIA festibalaren babesle eta laguntzaile da eta han izango gara: BTN bideopodcastaren atal berezia grabatuko dugu larunbat goizean,... [+]


2024-05-16 | Euskal Irratiak
Mattin Irigoien
“Berrikuntzak frantsesaren eskutik heldu badira, zaila izanen da geroan euskaraz bizitzea”

Nola ezar euskara, gal-bidean, ahal-bidean eta zabal-bidean? Galdera horri ihardukitzen entseatuko da Mattin Irigoien Zabalik elkarteko kidea, ostegun honetan eskainiko duen mintzaldian.


Eguneraketa berriak daude