The Pirate Bay Ipar Koreatik?

  • Torrent zerbitzuen erreferentzia den The Pirate Bay webguneak hemendik aurrera Ipar Korean hartuko du ostatu. Hori jakinarazi dute euren blogean. Lehengo astean aditzera eman zuten Norvegiatik eta Kataluniatik egingo zutela lan, baina copyrightaren aldekoen presioak Norvegiako Alderdi Piratak euren babesa baztertzea eragin zuen. Oraingoan, berriz, Ipar Koreatik egingo dute lan, antza denez, ‘Lider Gorenak’ berak gonbidatuta. Erabiltzaile batzuen ustetan albistea ez da egia, webguneak egindako txantxa bat baizik.


2013ko martxoaren 05an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37:33
Ipar Koreatik lan egitea abantailak emango lizkioke The Pirate Bay-ri (Argazkia: rt.com)

The Pirate Bay-ren arduradunek diotenez, jasaten ari diren jazarpenaren ondorioz, Kim Jong-un Ipar Koreako agintariaren babesa jaso dute. Hemendik aurrera, beraz, bertako sare eta zerbitzariak erabiliko omen dituzte. Halaber, blogean azaldu dutenez, herrialdea pertsonalki ezagutzera gonbidatu ditu ‘Lider Gorenak’, duela gutxi Eric Schmidt Google-eko arduradunarekin eta Dennis Rodman saskibaloilari ohiarekin egin zuen bezala.

Egoera “ironikoa” dela onartu du The Pirate Bay-ek. Haien helburua hasieratik “sarean informazio askatasuna” bermatzea izan dela azpimarratu dute, eta bidean aurkitu dituzten laguntza eta oztopoak ez dira izan hasiera batean espero zitezkeenak. “Etsaiak askatasunaren aitzindari omen diren herrialdetatik datoz; lagunak, berriz, ustez zapaltzaileak diren lekuetatik”. Hala ere, webgunearen arduradunek nabarmendu dute Ipar Korearen irekitasunaren alde lan egingo dutela.

Jokaldi honek abantaila handia emango lioke The Pirate Bay-ri copyrightaren defentsan dihardun industriarekiko. Izan ere, Ipar Korea kanpotik behartzea alferrikakoa izan da orain arte.

Hala ere, erabiltzaile askok ez du albistea sinetsi. Blogean jakinarazi duten arren, broma bat dela pentsatu dute batzuek. Aztarna arakatzean, IPa Ipar Korean ostatatua dagoela ikus daiteke, baina informazio hori manipulagarria da. Hurrengo astetan ikusiko da aliantza hau benetakoa edo adarjotzea den.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Google
2024-03-22 | Sustatu
Googleri 250 milioi euroko isuna jarri diote Frantzian

Frantziako Lehiaren Agintaritzak Google-ri 250 milioi euroko isuna ezarri dio, merkatuaren lehiaren urraketa larriengatik, publizitate digitalaren sektorean egindako jarduerak direla-eta.


Google Analytics-en alternatiba librea den Matomo euskaraz erabil daiteke

Webguneen arduradunek beren bisitarien trafikoa aztertu nahi izaten dute, baina horretarako gehien erabiltzen den Google Analytics tresnak pribatutasun eta lege arazoak ditu. Alternatiba etikoago bezala gehien erabiltzen den Matomo software librea euskaratu du Iametzak.


Danimarkak legez kanpokotzat jo du Googlek ikasleen datuak biltzea

Euskal Herriko eskola askotan bezala, Danimarkan ere Chromebook-ak eta Google Workspace (lehen G Suite for Education deitua) erabiltzen dira. Hala ere, datorren ikasturtetik aurrera gauzak aldatzera doazela dirudi, datuen babeserako agentzia daniarrak legez kanpokotzat jo baitu... [+]


2024-01-24 | David Lindemann
Jaso burua, baita ukabila ere

Oso ona iruditzen zait Soraluzeko “Jaso burua” ekimena, ezinbesteko kontzientziazioa bultzatzen baitu. Lehen Hezkuntzako umeen gurasoontzako hitzaldian izan nintzen joan den astean. Seme nagusia LHn zegoela, pantailen (eta pantailen edukien) erabileraren inguruko... [+]


Gobernuek espioitzarako erabiltzen dituzte mugikorreko jakinarazpenak, AEBetako senatari baten arabera

Orain arte ezezaguna zen zelatatzeko metodo baten berri eman du AEBetako Ron Wyden senatariak: mugikorreko jakinarazpenak. AEBetako eta beste estatu batzuetako gobernuak teknika hori erabiltzen ari dira, Reuters-ek jakitera eman duenez.


Eguneraketa berriak daude