50 intelektualek galdeketaren aurkako manifestua sinatu dute

  • Rajoyri Masekin negoziatu ez dezan eskatuz, 'Libres e iguales' manifestua sinatu dute 50 idazle, intelektual, politikari eta kazetarik.Espainiako Diputatuen Kongresuan aurkeztu dute sinatutako testua eta bertan adierazi dute “mehatxu independentistak” orain arte ez duela “merezitako erantzunik” jaso.


2014ko uztailaren 16an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Vargas Llosa eta Jon Juaristi idazleak daude sinatzaileen artean, besteak beste.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Sinatzaileen artean daude, besteak beste, Mario Vargas Llosa, Jon Juaristi, Jorge Martinez Reverte, Albert Boadella, Maria San Gil, Angeles Pedraza, Fernando Savater eta Joaquin Leguina.

'Libres e iguales' plataforma Kataluniako prozesu subiranoaren aurkako atxikimenduak batzen ari da. 1.200 sinaduratik gora bildu dituzte jada. Hauetako asko faltsuak direla salatu dute ordea, besteak beste, ondorengo izenak agertu baitira: Luis Barcenas, Mortadelo eta Filemon, Cristiano Ronaldo, Pablo Iglesias, Iñaki Urdangarin eta Jordi Pujol.

Ondorengo irudian zerrendan agertu diren izen faltsuetako batzuk irakur daitezke:

Kataluniaren independentziaren inguruko albiste gehiago:

Artur Mas galdeketa atzeratzeko prest Rajoyk hitz egitea onartzen badu

Ipar Katalunian eskualde autonomoa sortzeko plataforma aurkeztu dute


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Katalunia independentziarantz
Eguneraketa berriak daude