Generalitateko presidenteak adierazi du “kontsultaren eguna eta galdera negoziatzeko prest” dagoela, Rajoyk Kataluniako independentziaren galdeketa onartzen badu. Azaroaren 9rako aurreikusita dago oraingoz kontsulta. Bloomberg webgunean egin ditu adierazpenak.
Bi presidenteak datozen egunetan bilduko direla espero da. Masek galdeketaren gaia ezin dela saihestu adierazi du, baina Espainiako Gobernuak kontsulta erabat ukatzen duela. Iazko abuztuan egin zuten ezkutuko bileratik, ez dira berriz bildu prozesu soberanistaz hitz egiteko.
Eskoziako erreferendumaz ere hitz egin du Masek. Irailaren 18ko galdeketan independentziak irabaztea nahi lukeela esan du. Emaitza hori Kataluniarentzat “erabilgarria” izango litzatekeela azaldu du, balizko estatu eskoziar berriak Europar Batasunean sartzeko negoziazioei bide egingo liokeelako.
Informazio gehiago:
50 intelektualek galdeketaren aurkako manifestua sinatu dute
Ipar Katalunian eskualde autonomoa sortzeko plataforma aurkeztu dute.