Ipar Euskal Herriko turismo ereduaren aurkako elkarretaratzea egin dute Angelun

  • Turismo masiboak dituen eragin sozial eta ekologikoak salatu dituzte Cinq Cantons auzoko turismo bulegoaren parean, ekainaren 22an. 

Argazkia: Gazte Ekintza

2021eko ekainaren 23an - 10:38
Azken eguneraketa: 12:43
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Angeluko Cinq Cantons auzoko turismo bulegoaren aurrean bildu dira herritarrak asteartean, Ipar Euskal Herrian ezarri den turismo masiboko ereduaren aurka egiteko. Ekonomia jarduera horrek etxebizitzen arloan eta ingurumenean dituen kalteak salatu dituzte, eta eredu alternatibo bat bilatzeko eskatu dute.

Azken urteetan, turisten etorrera masiboa izan dute Lapurdin. Elkarretaratzean bildu diren ekintzaileek horrela adierazi dute kaleratu duten manifestuan. Jende “uholdearen” ondorioz, mendiak aparkaleku bilakatu direla esan dute, eta hondakindegi salbaiak pilatu direla baso eta erreketan. Interes ekonomikoak bermatzeko naturguneak kaltetzeaz gain, etxebizitzaren merkatuan ere arazoak egon direla nabarmendu dute. Denboraldi turistikotik kanpo ere gertatzen da alokatze turistikoen emendatzea, eta espekulazioak eraginda, herritarrek ez daukate bizilekuak alokatu edo erosteko aukerarik. 

Angelun bildutakoek esan dute ez daudela turismoaren aurka, “turismo eredu honen aurka baizik.” Beren ustez, “hamarkadak dira Frantses Estatuak eta bertako klase aberatsek harturiko erabakien ondorioz, Ipar Euskal Herriko ekonomia turismora eta hari loturiko zerbitzuetara bideratu dela”. Estatuak hartutako bide horren adibide gisa erabili dute aurtengo martxoan Kanboko, Hendaiako eta Angeluko turismo bulegoek Lapurdiren “erakargarritasuna saltzeko” egindako kanpaina eta Parisko metroan erabilitako iragarkiak.

Proposatutako alternatiba

Turismoak Ipar Euskal Herriko 1.200 laguni lana ematen diola nabarmendu dute, baina sektoreko langileek baldintza prekarioetan jarduten dutela. Horregatik, eta turismo masiboak dakartzan ondorioengatik, eredu aldaketa eta ekonomiaren dibertsifikazioa eskatu dute: “Laborantza eta urte osoan herri honetan bizi direnen oinarrizko beharrak asetzen dituzten lan esparruak lehenetsiko dituena”.

Argazkia: Gazte Ekintza

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Turismo masiboa
2025eko irailaren 17
Gurutzatuta

2025eko ekainaren 4
Gora beti

2025eko maiatzaren 26
Nazkatuta

2025eko apirilaren 9
Bikote perfektua

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!