Ipar Euskal Herrian espekulazioaren kontrako “mobilizazio eta borroka eguna” antolatu dute larunbatean

  • Uztailaren 15ean bederatzi hitzordu ezberdin emango ditu Ostia kolektiboak Ipar Euskal Herrian, lurraren eta etxebizitza eskubidearen defentsan, eta espekulazioaren aurka.


2023ko uztailaren 12an - 08:57
Azken eguneraketa: 10:44
Senpereko etxaldearen okupazioa, espekulazioaren aurka. Argazkia: Ostia sarea.

Larunbat goizerako antolatu du Ostia sareak “mobilizazio eta borroka eguna” Ipar Euskal Herri osoan. Ahetze, BAB, Kanbo, Maule eta Arberoako haranean biltzera deitu dituzte herritarrak.

Ostiak ateratako agirian hurrengoa adierazi du: “Lurra eta etxebizitza, logika kapitalistan preso, merkantzia bilakatzen ari dira geroz eta gehiago, gure oinarrizko beharrei erantzun beharrean”. Hitzordu desberdinak antolatu dituzte: Saran 9:00etan, San Inazio lepoan; Arberon lau hitzordu, 9:00etan Donoztirin, 9:30tan Donamartirin, 10:00etan Izturitzen eta 10:30ean Aiherran; BABen 10:30ean, Aguilera estadioan; Ahetzen, 11:00etan, Larre Luzea etxearen aitzinean; eta Kanbon 11:00etan, Marieniako lurretan.

Eguna amaitzeko, ekainaren 27az geroztik okupatua daukaten Senpereko Olha etxaldean festa antolatu dute. Ostia sareak, ELB, Lurtzaindia eta Senpertarren kolektiboaren ekimena izan zen etxaldearen okupazioa.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Lurraren espekulazioa
2024-04-11 | Estitxu Eizagirre
Otxantegi Herri Lurraren II. urteurren jaia
"Otxantegiko lur emankorrak ezin dira porlan azpian geratu, arnasgunea izan behar dute"

Apirilaren 13an egitarau indartsua prestatu dute Berangoko Otxantegi Herri Lurra proiektuaren II. urteurrena ospatzeko. Apirilaren 18an, aldiz, bigarren desalojo saiakeraren mehatxua izango dute gainean eta herritarrei dei egin diete proiektua defendatzera joateko. Kideetako... [+]


2023-11-21 | ARGIA
Otxantegi Herri Lurrak erresistentzia gosaria deitu du ostegunerako

Bi urtez landu dituzte Berangoko lur horiek modu kolektiboan, eta epaitegiak desalojo agindua eman du azaroaren 23rako. Aguirre-Lipperheide familiak Otxantegiko zortzi hektarea nekazal lur saldu nahi ditu Amenabar enpresak etxeak egin ditzan. Horren aurrean, "espazioa... [+]


2023-11-07 | ARGIA
Aske utzi dituzte astearte goizean Lapurdin atxilotu dituzten herritarrak

Martxoaren 12an izango dute epaiketa Ostia! kolektiboko militante Jeanine Beyrie, Filipe Laskarai, Jakes Bortayrou eta Dominika Daguerre-k, kalteak eragitea leporatuta. Manifestazioa egin dute goizean Baionan atxilotuen askatasuna eskatzeko, eta hitzordua jarri dute... [+]


Eguneraketa berriak daude