Ion Parot presoaren baldintzapeko askatasuna eskatzeko mobilizazioak iragarri dira

  • Ion Parot preso politikoaren baldintzapeko askatasun eskaera aspaldikoa da. Erabakia otsailaren 22an hartuko dute Frantziako auzitegiek. Kari horretara, presoen aldeko Bagoaz ekimenak Baionan elkarretaratzera deitu du.


2018ko otsailaren 2an - 16:21
Ion Kepa Paroten askatasuna aldarrikatzeko elkarretaratzea Baionan abenduaren 21ean Argazkia: Isabelle Miquelestorena.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Ion Parot presoak bost aldiz eskatu du baldintzapeko askatasuna, azkena abenduan aztertu zuten dei auzitegian. Otsailaren 22rako espero da ebazpena. Aitzinetik baina, otsailaren 17an, 11:00etan giza kate bat burutuko da Baionako suprefeturaren inguruan. Otsailaren 22an, berriz, Ion Parot libre espero den egunean, elkarretaratze iraunkorra eratuko dute Baionako Lesseps Kaian, arratsaldeko 13:00etatik 17:00ak bitartean.

Bagoaz elkarteak oroitarazi duenez Ion Parotekin batera, Xistor Haramburu eta Jakes Esnal bizi osorako zigorrera kondenatuta daude, era berean, Jon Paroten anaia Unai Parot Espainiako Auzitegi Gorenak 40 urtera kondenatu zuen.

Euskal lau presoek “mende laurden luzea egin dute hainbat espetxetan”. Datozen asteko mobilizazioetan bi estatuek erabili duten gizatxarreko jokaera salatu nahi dute ekimenen antolatzaileek.  

Bagoazek aditzera eman duenez, “orain arte aztertutako eskaerak beti errefusatuak izan dira, inolako argudio politiko eta ez juridikorik gabe”.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...