Intxaurrondoko guardia zibil batek espetxe zigorra jaso du kokaina kontsumitzeagatik kuartelean

  • Donostiako Intxaurrondoko kuarteleko guardia zibilak alkohola edan eta kokaina kontsumitu zuen guardia egiten ari zela. Zazpi hilabeteko kartzela zigorra berretsi du Auzitegi Gorenak. Guardia zibil berak, beste bi lagunekin batera, lankide emakumezkoari irain matxistak egin zizkion.

Intxaurrondoko kuartela. Argazkia: Radio San Sebastian.

2019ko apirilaren 01ean - 11:26
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ser irrati kateak emandako albistearen arabera, 2016ko urriaren 30eko gauean gertatu zen. Guardia egiten ari zen eta arma laburrak eta luzeak eskura zituen. Lankide batek aurkitu zuen, “oso aztoratuta, eskuak asko mugitzen, esaldi ulergaitzak ahoskatzen, eta alkohol kiratsa zeriola”. Geroago, bere lanpostuan lo aurkitu zuten, eta adierazi zuen garagardo batzuk hartu zituela. Gernu analisiak kokainan positibo eman zion.

Irain matxistak salatu dituen emakumeak adierazi zuen hiru aldiz deitu ziotela hiru guardia zibilek, tartean zigortutako guardia zibilak. Haietako batean kantatu egin zioten eta letrak “urdanga zikina” zioen. Guardia zibil zigortuak onartu zuen txirigota bat abestu ziotela.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Guardia Zibila
2025-03-26
Espainiako Guardia Zibilaren historia bat
Hemendik alde egiteko arrazoiak

Eguneraketa berriak daude