Zabaltzen asoziazioa sortuko dute NaBaiko independiente batzuek

  • Hainbat independientek Nafarroa Bai-ren baitan asoziazio bat sortuko dutela jakinarazi dute beren blogean. Zabaltzen izena hartuko du eta irailaren 1ean eratuko da, NaBai "bloke identitarioetatik salbu" egon dadin.


2011ko uztailaren 28an - 00:00
Azken eguneraketa: 2015-03-04 14:21:26
Uxue Barkos, NaBai-ko hainbat independiente inguruan dituela

Asoziazioa sortzeko arrazoi nagusia "bloke identitarioetatik desberdintzea" dela azaldu dute.  "Gaur egun Nafarroan horrelako proposamenek (identitarioek) bultzada handia dute, baina Nafarroako bizitza politiko eta instituzionala eraldatzeko duten erabilgarritasuna zalantzagarria da", gaineratu dute. Asoziazioaren helburua izpiritu integratzailea bultzatzea izango da, eta zabalik egongo da edozein sentsibilitate aurrerakoi barneratzeko, abertzalea izan ala ez.

Bestalde, Aralarrek datorren urriaren 1eko kongresuan eztabaidatuko duen txostena aurkeztu du, eta ez du adierazi NaBai-n jarraitzeko asmorik. Are gehiago, alderdiaren etorkizunerako oztopo bezala aurkezten da txostenean azken hauteskundeetan NaBai-n EAJrekin joan izana. "Prezio bat ordaindu behar izan dugu Nafarroan EAJrekin egindako koalizioagatik, EAJ izaten ari delako Zapatero Jaunaren Gobernuaren sostengu nagusia", adierazi du Aralarrek txostenean. 

Ezker abertzale berria eratzeko asmoa erakusten du Aralarrek. Bloke hori sortzerako garaian, hiru baldintza dira ezinbestekoak, txostenaren arabera: "Ezker abertzalean dauden bi sentsibilitateen –eta hiru egituren: AB, Sortu eta Aralar– arteko elkarrizketa, negoziazioa eta akordiorako prozesua irekitzeko prestutasuna" alde batetik, "osaketa ideologiko iraunkorra" lehenestea bestetik, eta "elkar ulertze eta elkarlana egonkortzea" helburu izanik, "kolaborazio politikorako eta bateratzeko prozesuak egotea", azkenik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: NaBai
2015-01-27 | ARGIA
Ikurrinak debeku ofizialarekin jarraituko du Nafarroan

Nafarroako Legebiltzarrak atzera bota du Sinboloen Legea aldatzeko gaur aurkeztu den herri ekinaldi legegilea, Guztion Nafarroa guztien ikurrak herri ekimenak aurkeztua. 9.000 sinadura aurkeztu ziren horretarako eta 5.016 eman zituen balekotzat Legebiltzarreko Mahaiak... [+]


PSOEk debekatu egin dio PSNri Barcinaren aurkako zentsura moziorik aurkeztea

PSOEko zuzendaritzak erabaki du PSNk ez duela Yolanda Barcinaren aurka zentsura moziorik jarri behar Nafarroako Legebiltzarrean. Kaleratu duten oharrean irakur daitekeenez, PSNk ez du beste inongo taldek aurkez dezakeen moziorik onartuko. Erabakia asteazken gauean zabaldu... [+]


2014-02-28 | ARGIA
Barcinaren dimisioa eskatu du Goicoechea auziko ikerketa batzordeak ere

Aldaketaren premia: hori da Goicoechea auziko ikerketa batzordeak gaur irakurri dituen ondorioetan ikusten dena. Yolanda Barcina Nafarroako presidenteari dimititzeko eta hauteskundeak aurreratzeko eskatu dio.


2014-02-24 | Iera Aranburu
35.000 lagun Barcinari dimisio eske

Kontuz! elkarteak deituta, azkenaldian Iruñeak ikusi duen manifestazio jendetsuena egin zuten larunbatean. "Goicoechea auzian" gertatutakoari buruzko azalpenak eta ardurak eskatu dizkiote Yolanda Barcinaren gobernuari.


2014-02-18 | ARGIA
Lizarbe, Nafarroako Ogasunari buruzko ikerketa batzordeko presidente

Juan Jose Lizarbe izendatu dute 'Goicoechea auzia' ikertzeko batzordeko presidente. PSNk soilik aurkeztu du hautagaia eta alderdi guztien babesa jaso du, UPNrena salbu.


Eguneraketa berriak daude